top of page
IMG_4388.jpg

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politika-inklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

LH5_GORABIDE

 

2023ko apirilaren 27an, LHko 5. mailako ikasleek GORABIDE elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute LHko Elkarbizitza PlanareKO inklusibitate gaia indartzeko.

 

GORABIDE elkarteak, eskoletan garatzen duen GORATU programak Desgaitasun intelektuala duten ikasleen integrazioa du helburu. Jardueran, elkarteko formatzaileak eta desgaitasun intelektuala duen bolondres batek parte hartu dute.

Eskerrik asko GORABIDE zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

LH4 ASEBIER

 

2023ko martxoaren 14 eta 15ean, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute.

ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea (arantza bifidoa eta hidrozefalia) da. ASEBIEReko kideek eta Erlantzek ikasleei gauza desberdinak azaldu dizkiete: gaixotasun hauek dituzten pertsonak arlo desberdinetan nola babesten eta laguntzen dituzten, hala nola, asistentzia eta Osasun mailan, formazioan edo laboralki, pertsona hauen bizitza-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Eskerrik asko ASEBIER eta Erlantz zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.4 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.

DBH3 Zubietxe

 

2023ko urtarrilaren 20an, DBHko 3. mailako ikasleek Zubietxe elkartetik etorri zaizkigun Borja arduradunaren eta Celine kamerundar etorkinaren hitzaldia jaso dute. Celinek Kamerundik Bilboraino ailegatzeko behar izan zituen zortzi urtetako bidaia azaldu die ikasleei; bizi izandako ezbeharrak, Kamerundik Marokoraino ailegatzeko Sahara basamortua gurutzatuz egin beharreko ibilbide luze eta zaila, Afrikatik Europara Mediterraneo itsasoa gurutzatzeko saiakerak eta Marokoko poliziengandik jasotako tratu txarrak eta bestelakoak kontatuz. Bukatzeko, euskal gizartean integratzeko prozesuaren gazi-gozoak, baldintza legalak eta gure abegikortasun maila azpimarratu ditu.

Hitzaldien bukaeran, ikasleek era bolondresean ekarritako diru-donazioa eman diote Zubietxe elkarteko arduradunari, Zubietxek Bizkaiko gizartean egiten duen lanean lagungarria izan dadin. Celinek ere opari bat jaso du.

Eskerrik asko Zubietxe! Eskerrik asko Celine!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Beheko argazki galerian hitzaldiko irudiak:

 

17.13 Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea. GJH 10.

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan eragin zuzena du:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.13 EKIMENA: Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

10.2 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.

 

Ikastolako pertsona guztien inklusioa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekei buruzko informazioa familiei ematen diegu mezuak bidaliz, eskariak egiteko estekak eta azalpenak erakutsiz, eta aldiro, gogorapen mezuak ere bidaltzen ditugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Bekak_2022-2023_1.png

 

Eusko Jaurlaritzak eskaini dituen azken beken informazioa ere bidali diegu familiei, atzerrian udako egonaldiak egiteko.

bottom of page