Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.
Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.
13.3 EKIMENA: DBHko 2. mailako Etika arloko Planeta babesteko kanpaina.
DBHko 2. mailako Etika arloan, ikasleak Planeta babeseko kanpaina proiektua bukatzen ari dira jada. Lanak egiteko, ikasleek hondakinak berrerabili dituzte, Planetaren larrialdi-egoera desberdinak adierazten dituzten bideo-animazioak eginez. Ikasle talde bakoitzak gaiari buruz bere iritzia adieraztea eta ikuslegoa klima larrialdiari buruz konzientziatzea dira lanaren helburuak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Behean, ikasle talde desberdinak euren proiektuetan lanean:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
13.5 EKIMENA: IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.
2024ko maiatzaren 15ean, Euskal Confinta ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, Lauro Ikastolako DBHko 3. mailako IRAES 21 taldeko Jone Esturo, Olatz Muñoz eta June Uriarte ikasle ordezkariak izan dira. Gure ordezkariek Ikastolaren proposamenak aurkeztu eta azaldu dituzte Euskal Confintean.
Ikasturte honetan IRAES 21 taldeko ikasleek landu duten gaia kontsumoa eta horren ondorioak izan da, hain zuzen, Modaren biktimak: moda-kate handiko denden eragina gure kontsumo ohituretan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Behean, Euskal Confintaren egitaraua eta Lauroko ikasleek aurkeztu duten gaiaren kartela. Beherago, argazki-galerian, Euskal Confintaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.2 EKIMENA: LHn eta DBHn, neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.
13.4 EKIMENA: IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.
2024ko maiatzaren 10ean, Ikastolako Confinta ospatu dugu DBHn, IRAES 21 taldea osatzen duten DBHko 3. mailako Aner Font, Jone Esturo, Olatz Muñoz eta June Uriarte ikasleek gidatuta. IRAES 21 taldeko ordezkariek Euskal Confintera eramango dituzten proposamenak aurkeztu eta azaldu dituzte, proposamenak onartu eta aldatzeko aukera eskainiz DBHko kideei.
Ikasturte honetan IRAES 21 taldeko ikasleek landu duten gaia kontsumoa eta horren ondorioak izan da, hain zuzen, Modaren biktimak: moda-kate handiko denden eragina gure kontsumo ohituretan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Ikastolako Confintean, 13.1 ekimena ere lantzen dugu: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.
Argazki-galerian, Ikastolako Confintaren irudiak, eta aldamenean, landutako gaia adierazten duen kartela, Ikastolako Confintean azaldu dena eta Urdaibain ospatuko den Euskal Confintean aurkeztuko dutena. Neurri handian ikusteko gainean klikatu:
13.6 EKIMENA: Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Hezkuntza klimatikoaren jardunaldietan parte hartzea.
2023ko abenduaren 1ean, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak BBK Kliman ospatu den Hezkuntza klimatikoa: jasangarritasuna ekinean jardunaldietan parte hartu du. Ikastolako 2030 Agendako arduradunak KLIMA BABESTEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan azaldu du, Ikastolan klima larrialdiari aurre egiteko, klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko zehaztuta ditugun ekimenak azalduz. Nahiz eta edukien proiekzioa gaztelaniaz egin zen, Ikastolako arduradunak aurkezpena euskaraz egin zuen.
Jardunaldia UN Etxeak sustatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta BBK Klima erakundearekin lankidetzan, eta helburu nagusia izan da gaur egungo testuinguruan klimaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ezagutzea, praktikan nola jarri aztertzea eta, aldi berean, ildo horretako esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, Lauro Ikastolarena bezala, hezkuntza klimatikoan aurrera egiteko, ezagutzaren, ahalduntzearen eta ekintzaren bidez.
Jardunaldiaren irekiera Joseba Ruiz de Loizagak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-hezkuntza eta prestakuntzako zerbitzuaren arduradunak eta Arantza Achak, UN Etxeako Zuzendariak egin zuten. Ondoren, pertsona desberdinek parte hartu zuten: Charo Moránek, Ekologistak Martxan, GARUA eta FUHEM erakundeetako kideak, Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntza Proiektuko ordezkariek, Malake Muñozek, Urban Klima-IHOBEkoak, Jonan Gomezek, Lauro Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, Isaak Aranbarrik, Zumaiena Ikastetxeko Zuzendariak eta Amaia Otazok, Gazte ekoliderrak-Kutxa Fundazioko kideak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Beheko argazkietan jardunaldiaren irudi batzuk:
Behean, jardunaldietan aurkeztutako KLIMA BABESTEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan dokumentua. Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planako Garapen Jasangarrirako 13. Helburuan, KLIMA BABESTEKO EKINTZAn, eta Garapen Jasangarrirako beste Helburu batzuetan zehaztuta ditugun ekimenak azaltzen dituena:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, eta 18.a, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
17.9 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.
18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
18.1 EKIMENA: Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
18.2 EKIMENA: Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
18.3 EKIMENA: Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.
Ikastolan antolatutako HHko ate-irekien saioetan, azken bi ikasturteetako IRAES21 taldeko ikasleek, gaur egun Batxilergoko 1. eta 2. mailan daudenak, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa azaldu diete bisitariei, Ikastolan KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko egiten duguna adieraziz.
Eskerrik asko Matxalen Aspuru, Malen Bustamante, Gabriel Marín, Uxue Ruiz, Irune Salcedo, Markel Torrel, Bingen Unzueta egindako lan onagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
Ate-irekien saio hauetan, azken bi ikasturteetako IRAES21 taldeko ikasleek Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko argitalpenean oinarritu dira euren azalpenak emateko:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, eta 18.a, HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.
7.5 EKIMENA: 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.