Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.
Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea. HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2021eko urriaren 26an, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko irudietan, Azterkosta marrazki lehiaketara bidali ditugun HHko 5 urteko ikasleen marrazkiak ditugu. Zorte on! Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
Egilea: Jon Begoña
Egilea: Ariane Cobanera
Egilea: Xabier Enjamio
Egilea: Ane Zamalloa
Egilea: Ane Alonso
Ura eta lurra, bizitzarako oinarrizkoak diren bi elementuak, gaur egun mundu mailako zaborrontziak bilakatu dira.
Jacques Cousteau