top of page
IMG_4392.jpg

Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.

Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.

14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea. HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.

HH ITSASMINEZ

 

2022ko urriaren 27an, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

 

Antzezlana ikusi ondoren, ikasleek gaiari buruzko marrazkiak egin zituzten, eta hauekin, erakusketa bat antolatu genuen HHn. Beheko argazki-galerian dauden irudiak Azterkosta marrazki lehiaketarako aukeratuak izan dira.

 

Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek, Itsasminez proiektua burutu dutela aprobetxatuz, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu DBHko 3. mailako Plastika arloko 14. eta 15. GJHen ikurrak diseinatzea proiektuan egindako lanarekin,  eta HHko 4 eta 5 urteko ikasleei eta euren irakasleei, egindako lana eta jarraitutako prozesua erakutsi eta azaldu dizkiegu bisitaldi gidatuak eta jarduera praktikoak antolatuz. Beheko bideoan hauen azalpena:

 

Hko 4 eta 5 urteko ikasleek, DBHn burututako jardunaldietan egindako irudiekin, erakusketa bat antolatu da HHko Plastika arloko gunean. Zorionak artistak!

14.2 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako IKURRAK sortzea.

Plas3 14.GJH

 

DBHko 3. mailako Plastika arloan lantzen ari garen 1. proiektua 14. eta 15. GJHen IKURRAK SORTZEA da. Proiektuari buruzko informazio guztia plastikagela.com webgunean ezagutzeko hemen klikatu. Hiru taldetan, URETAKO BIZITZArako ikurrak sortzen ari gara, eta beste bitan, LEHORREKO BIZITZArako ikurrak. Irudiak sortzeko, 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburu eta Helmugetan azaldutakoan oinarritu gara.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

Behean, ikurrak sortzeko egindako zirriborro batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

IMG_8235.jpg
IMG_8234.JPG
IMG_8233.JPG
IMG_8237.JPG
IMG_8236.jpg
IMG_8231.JPG
IMG-2492.PNG
IMG-8146.PNG

Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

bottom of page