top of page
IMG_4378.jpg

Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.

2.2 EKIMENA: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen, irakasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea BEBk elikagaien saltokietan antolatutako Elikagaien Bilketa Nagusian.

BilketaNagusia

 

2023ko maiatzaren 12an eta 13an izandako Bilketa Nagusian, DBHko 4. mailako sei ikaslek parte hartu zuten bolondres bezala.

Eskerrik asko Garazi, Nerea, Ane, Maider, Sare, Ekhiñe eta Iraia zuen konpromisoa eta laguntzagatik !

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

 

Behean, Bilketa Nagusiko argazkiak eta bideo bat:

2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat.

 

Ikasturte honetan ere, elikagaien bilketaren ekimena burutuko dugu. Ekimen hau Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin batera antolatzen dugu eta 2023ko otsailaren 15ean, 16an eta 17an egingo dugu etapa guztietan.

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

 

Behean, ikasturte honetako kanpainarako bideoa eta kartela ditugu:

Beheko argazki-galerian, elikagaien bilketaren irudiak:

Ikasturte honetan egindako bilketagatik, mezu hau jaso dugu Bizkaiko Elikagaien Bankutik eskerrak emanez:

 

Lauro Ikastolari eskerrak eman nahi dizkiogu, 2023ko martxoa hilabetean egindako entregagatik, eta horri esker ezinbesteko janariko 1998 Kg jaso ditugulako.

Haien eta antzeko beste zentro eta entitate batzuen elkarlanari esker, elikagai hauek Elikagaien Bankuak ezarritako helburuak betetzen lagunduko dute, eta 5.075 tona elikagai dohainik banatzen Bizkaiko 234 zentrotan, zeinak aldi berean 28.328 zerbitzu edo babesteko pertsonak, horietatik 4.692 haurrak dira.

 

Behartsuenekiko elkartasun ekintza honetan zurekin kontatzen jarraitzea espero dugu eta gure laguntza osoa duzuela jakitea. Jasangarritasun arrazoiengatik mezu elektroniko bidez bidaltzen ditugu komunikazioak.

Agur bero bat,

 

Mariam

Bizkaiko Elikagaien Bankua

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua ere lantzen dugu: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.10 EKIMENA: Bizkaiko Elikagaien Bankua erakundearekin lankidetzan parte hartzea 2.GJHan.

bottom of page