top of page
IMG_4384.jpg

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.

6.4 EKIMENA: HHko eta LHko baratzetan euri-ura erabiltzea.

LHko baratzeko etxolako teiluaren euri-ura biltzeko 1000 litroko bi ontzi ditugu, beraz, 2000 litro biltzeko ahalmena dugu. Ur honekin gure ortuariak ureztatzen ditugu, Ikastolako jasangarritasunerako helburuekin bat eginez, eta gainera, ortuarientzako euri ura bikaina da. Ingurumena zaintzen dugun bitartean dirua ere aurrezten dugu.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

  • 6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.

  • 6.6 Urarekin lotura duten Ikastolako inguruneko ekosistemak, basoak, mendiak, hezeguneak, ibaiak, akuiferoak eta lakuak babestea eta berrezartzea.

bottom of page