top of page
IMG_4384.jpg

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.

6.3 EKIMENA: Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzen ditugu. Iturri batzuetan oraindik bridak erabiltzen ditugu, baina iturri berriek fluxometroak integratuta dituzte isurketa kontrolatzeko. Era honetan, ura alperrik ez galtzea lortzen dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

IMG_6067.JPG
IMG_6068.JPG

6.5 EKIMENA: DBHn urik gabeko komunak egin dira mutilen komunetan.

DBHko eraikinean uraren kontsumoa gutxitzeko, mutilen komunetan urik gabeko komunak egin dira.

bottom of page