top of page
IMG_4384.jpg

Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ikastolako uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, urarekin lotura duten ekosistemen babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena eta hondakin-urak tratamendua.

6.1 EKIMENA: DBHko eta HHko eraikinetan euri-ura jasotzeko depositoak eta bonbak instalatu dira euri-ura komunetan erabiltzeko.

 

Ikastolako eraikinetan euri-ura jasotzen ari gara komunetan erabiltzeko. 2022-2023 ikasturtean, HHko eraikinean lanak egin dira helburu hori lortzeko. Beheko argazkietan, HHko eraikinean euri-ura jasotzeko azpiegituraren irudiak.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

  • 6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan. 

6.3 EKIMENA: Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzea.

 

Ikastolako komunetako iturrien isurketa kontrolatzeko fluxometroak erabiltzen ditugu. Iturri berriek fluxometroak integratuta dituzte isurketa kontrolatzeko. Era honetan, ura alperrik ez galtzea lortzen dugu.

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

bottom of page