top of page
IMG_4385.jpg

Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat. 

Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatzea, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatu eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiltzea.

7.4 EKIMENA: Ikasle eko-ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak… egiten jarraitzea.

 

2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldeak bere proposamenak egin ditu klima larrialdiari aurre egiteko. Proposamenak biltzen dituen aurkezpenean, hiru gai landu dira:

  1. Lauro Ikastolak egiten duen lana Garapen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA lortzeko. Atal honetan, Ikastolak Energia Berriztagarriak nola inplementatzen dituen azaltzen da.

  2. IRAES 21 taldearen proposamenak Ikastolak klima larrialdiari aurre egiteko.

  3. IRAES 21 taldearen proposamenak komunikatzeko eta bideratzeko erabiliko den prozedura.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldearen proposamenak klima larrialdiari aurre egiteko dokumentua irakurtzeko beheko irudiaren gainean klikatu.

IRAES 21 taldearen aurkezpena AZALA.png

7.3 EKIMENA: Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzea.

 

2007-2008 ikasturtetik aurrera, Beheko Soloa eraikineko eguzki-panelen bitartez igerilekuetako ura berotzeko energia lortzen da. 2015-2016 ikasturtean, egindako inbertsioa amortizatu egin zen.

Beheko argazkietan eguzki-panelak eta hauen bitartez lortutako energia bideratzeko instalazioak ikus ditzakegu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

7.1 EKIMENA: HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz.

HHko eraikina

 

2021eko udan, HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz. Ekimen hau 2021-2022 ikasturteko 2030 Agendaren plangintzan txertatu dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

Zoru erradiatzailearen instalatze lanen irudiak ALET TALDEAren eskutik, efizientzia energetikoa eta jasangarritasunaren bila:

E5UD9t8XMAYmipT.jpeg
E5UD-wJXoAQqEJU.jpeg
E5UD-QSXIAQdiYl.jpeg
bottom of page