top of page
IMG_4377.jpg

Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

 

 

Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.

1.10 EKIMENA: DBHn orri-markatzaile solidarioak Save the Children erakundearekin.

SaveTheChildren

2023-2024 ikasturtean, ekimen berri bat sortu dugu 2030 Agenda-planan DBHko Lengua Castellana y Literatura Mintegikoen eskutik. DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak, Save the Children erakundeak orri-markatzaileak egiteko duen ekimenera batu dira. Ikasleek Save the Childrenen orri-markatzaileak marratzu, margotu eta salmentan jarri dituzte. Lortutako dirua Save the Children erakundeari eman diogu, beharrizan bereziak dituzten haurrei laguntzeko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

1.5 EKIMENA: Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

Tapoiak_Ekaina

Ikasturtero bezala, LHko 3. zikloko 2030 Agendako ikasle ordezkarien laguntzaz, Ikastolan egiten dugun tapoi bilketako azken txandan batutako tapoiak poltsetan bildu eta SEUR Tapones Solidarios erakundeari eman dizkiogu beharrizan bereziak dituztenei laguntzeko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, LHko 3. zikloko 2030 Agendako ordezkariak bildutako tapoiekin:

1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea. 

GurenaBatx1

 

2024ko ekainaren hasieran, Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat Loiuko Gurena Nagusien Egoitzan izan dira bertako adinekoei laguntza ematen.

Ikasleek adinekoei era debsredinetan lagundu diete; eurekin paseoa egiten, atsedenaldietan nagusiekin egoten, bazkaltzen laguntzen...

Gure ikasleek beste errealitate bat ikusi dute, interdependentziaren kontzeptua eta balioa zuzenean biziz, eta honek euren bizitzarako ikaskuntza prozesuan oso baliagarria izango dela ziur gaude. Eskerrik asko ikasleak ekimen honetan parte hartzeagatik zuen elkartasuna adierazten.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

ICLI_Azoka_LHn

 

2024ko ekainaren 10ean, LHn ICLI azoka solidarioa ospatu dugu. LHko maila guztietako ikasleek parte hartu dute ekimenean, mailaka antolatuta eta txandaka.

kasleek etxetik ekarritako jokoak eta liburuak euro baten truke erosteko aukera izan dute. Azokan bildutako dirua ICLI erakundeari dohaintzan emango diogu, Indiako Roha hiriko umezurtz-etxera bidaltzeko.

Eskerrik asko LHko ikasle eta familei ekimenean parte hartzeagatik.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

  • 1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian azoka solidarioaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.2 EKIMENA: Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin. 2030 Agendako ikasle ordezkariek bilketarako publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.

ArropaBilketa

 

2024ko ekainaren 4an, Cáritas-Kooperako kideak Ikastolara etorri dira bildutako arropen bila.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, ekimena argazki batzuk:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 12. Helburua, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

12.9 EKIMENA: LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.8 EKIMENA: Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

12.9 LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.

1.1 EKIMENA: HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako Tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Nigerrerako Tantak

 

2024ko apirilaren 25 eta 26an, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ikastolan, Nigerrerako Tantak ekimena burutu dugu.

Ekimenean parte hartzeko ikasleek ekarritako euroa UNICEF erakundeari emango diogu Nigerren edateko ura eta saneamendua lortzeko azpiegiturak eraikitzeko.

Eskerrik asko gure ikasle, irakasle eta familiei, ekimen solidario honetan parte hartzeagatik eta egindako dohaintzagatik, eta eskerrik asko ere, 2030 Agendako ikasle ordezkariei ekitaldia antolatzeko eta ekialdian bertan emandako laguntzagatik.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerietan etapa bakoitzean burututako jardueren irudiak:

 

Haur Hezkuntzan, ikasle eta irakasleek gaiari buruzko lanketa egin dute geletan, omndoren, mailaka, jarduera burutzeko:

Lehen Hezkuntzan, Nigerrerako Tantak ekimena aurkezpenen bitartez landu dute maila desberdinetan. Aurkezpena ikusteko beheko irudiaren gainean klikatu:

Apirilaren 25ean, zikloka, Herri Kiroletako txapelketa antolatu da taldeen artean. Beheko argazki galerian, burututako ekimenaren irudiak:

DBHn, 2030 Agendako ikasle ordezkariek talde guztietan, Nigerrerako Tantak ekimena azaldu dute, eta apirilaren 26an, mailaka antolatuta, Herri Kiroletako txapelketa egin da taldeen artean. Beheko argazki galerian, burututako ekimenaren irudiak:

 

Ekimenean 1552,20 euro lortu ditugu Unicefek Nigerren edateko ura eta saneamendua lortzeko. Behean Unicefetik bidalitako diploma:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 6.a, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4384.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.6 EKIMENA: Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.6 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

LH_UdaberrikoEkitaldia

 

2024ko martxoaren 22an ospatu dugun LHko Udaberriko ekitaldiko sarrerekin lortutako dirua Naizen erakundeari,  Adingabe Transexualen Familien Elkarteari, dohaintzan eman diogu, horrela erabaki baitute LHko 6. mailako ikasleek Citizenship ikas-arloan. Honela definitzen da Naizen erakundea: "Familiz osatutako familia bat gara. Elkar babesteko eta zaintzeko sarea. Aurreiritzi eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaldu nahi ditugu".

LHko Marrubi taldeko ikasleek ekitaldia era bikainean gidatu dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan ekitaldiko irudi batzuk:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 10. Helburua, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, ere lantzen dugu:

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

1.9 EKIMENA: Ikastolak ONG AYUDA CONTENEDORES erakundeari altzari eta bestelako materialen dohaintzak egitea.

 

2024ko Aste Santuko oporrak baino lehen, ONG AYUDA CONTENEDORES erakundeak Ikastolan genuen hainbat material eraman du beharrizana duten beste erakundeei emateko. Lauro Ikastolaren ekintza solidario baten adibidea da hau, gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzeko. Dohaintza honetan honelako materialak eraman dituzte: 55 mahai, 7 mahai eta jezarleku kopuru desberdinetako hainbat modulu. Dohaintzaren azalpen dokumentua (gaztelaniaz idatzita dago) irakurtzeko hemen klikatu.

Ikastolak emandako materialak Kongoko Errepublika Demokratikora eraman dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan, ONG AYUDA CONTENEDORES erakundeko kideak altzariak euren kamioira igotzen:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ALIANTZAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

17.27 EKIMENA: ONG AYUDA CONTENEDORES erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

ICLI_India

 

2024ko martxoaren hasieran, ICLI erakundeak Lauro Ikastolan antolatutako azoka solidarioan lortutako diruarekin Indiako PREMDHAM ASHRAM egoitzan egindako inbertsioak azaldu dizkigu; azken erosketak gurpildun aulkiak izanik. Argazkiekin batera, bertako arduradunek bi gutun bidali dizkigute; bata, diru-laguntzarekin martxan jarritako proiektuaren azalpena, eta bestea, Ikastolako komunitateari eskerrak ematen.

 

Gutunak irakurtzeko gainean klikatu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

ICLI 1.SARIA MarkelLekube

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

 

Markel Lekube Olea ikasleak ICLI erakundeak antolatutako marrazki lehiaketako 1. SARIA irabazi du. Lehiaketan hainbat eskoletako LHko 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dute. Sari banaketa 2023ko abenduaren 22an egin genuen, LHko Gabonetako ekitaldian.

Zorionak Markel!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

1.6 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.

LH_GabonetakoEkitaldia

 

2023ko abenduaren 22an ospatu dugun LHko Gabonetako ekitaldiko sarrerekin lortutako 1.200 euroak Itxaropenaren Telefonoa erakundeari dohaintzan eman dizkiogu, horrela erabaki baitute LHko 6. mailako ikasleek Citizenship ikas-arloan.

LHko Marrubi taldeko ikasleek ekitaldia era bikainean gidatu dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazkietan ekitaldiko irudi batzuk:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 18. Helburua, HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA, ere lantzen dugu:

IMG_5300.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

18.4 EKIMENA: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.

1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

LH5 Gurenan

 

2023ko abenduaren 18an, LHko 5. mailako ikasleak eta euren irakasleak Loiuko Gurena Nagusien Etxera bisitan joan dira Gabonetako postalak ematera eta Gabon-kantak abestera.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian, bisitaldiaren irudiak:

1.5 EKIMENA: Etapa guztietan tapoien bilketa beharrizan berezientzat donazioa egiteko.

Tapoiak_1

1. hiruhilekoaren bukaeran, Ikastolan bildutako tapoiak SEUR Solidarios erakundeari eman dizkiogu beharrizan bereziak dituzten elkarteei emateko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, LHko 3. zikloko 2030 Agendako ordezkariak bildutako tapoiekin:

1.8 EKIMENA: Bilboko kaleetan bizi direnentzat, mantak, lo-zakuak eta eskuoihalak biltzeko kanpaina egitea Peñascal Kooperatibarekin batera.

Bilboko etxegabeentzat

DBHko 2030 Agendako ordezkariek joan den ikasturtean Peñascal Kooperatibatik ailegatu zitzaigun ekimen batean parte hartzeko proposamena berriro betetzeko erabakia hartu zuten. Bilboko etxegabeentzat manta, lo-zaku, eskuoihalen eta garbiketa-kiten (xaboia, hortzetako eskubila eta pasta) bilketa egitean datza ekimena. Bilketa 2023ko azaroaren 20an, 21ean eta 22an egin dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, bilketa-kanpainaren kartela eta bildutakoak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ALIANTZAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

17.22 EKIMENA: Peñascal Kooperatibarekin lankidetzan parte hartzea.

1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.

Gurenarako postalak

 

2023ko Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunetan, LHko 5. mailako ikasleek, Loiuko Gurena Nagusien Etxera egingo duten bisitaldian eramango dituzten Gabonetako postalak diseinatu eta sortu dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian, LHko 5. mailako ikasleak Gabonetako postalak sortzen:

ICLI marrazki lehiaketa

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.

 

2023ko Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunetan, LHko 3. eta 4. mailako ikasleek ICLI erakundeak antolatzen duen marrazki lehiaketarako irudiak egin dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Beheko argazki-galerian, LHko 3. eta 4. mailako ikasleak marrazkiak egiten:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.

bottom of page