top of page

Webgunearen atal honetan gure argitalpenak biltzen ditugu. Beheko dokumentuan, 2025-2026 ikasturteko Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana dugu. Gure plana bizia da, hau da, sortzen diren aukeren eta beharrizanen arabera aldatzen dugu.

 

Hona hemen gure azken argitalpenak:

Beheko argitalpenean Lauro Ikastolan 15. GJHa gure eremu iraunkorrean nola lantzen dugun azaltzen da. Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean zehaztuta ditugun ekimenen, etapa desberdinetan burutzen diren proiektuen eta Ikastolako ingurunean lantzen diren arabera sailkatuta.

Argitalpena 2024-2025 ikasturtean 15. GJHari buruz, bai eremu jasangarrian bai kurrikulumean egindako diagnostikoan oinarrituta dago.

Beheko argitalpenean, Lauro Ikastolan energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzeko, Garapen Jasangarrirako 7. Helburua nola lantzen ari garen azaltzen dugu, Ikastolako instalazioetan energia berriztagarrien proportzioaren igoera bultzatuz, energia-eraginkortasuna eta teknologia garbietako inbertsioak sustatuz eta energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak erabiliz.

 

Lauro Ikastolako EA 2030 programako 2024-2025 ikasturteko memoria:

EA2030Memoria2024-2025

KLIMA BABESTEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan. Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planako Garapen Jasangarrirako 13. Helburuan, KLIMA BABESTEKO EKINTZAn, eta Garapen Jasangarrirako beste Helburu batzuetan zehaztuta ditugun ekimenak klima larrialdiari aurre egiteko, Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko.

 

Argitalpen hau UN Etxeak, 2023ko abenduaren 1ean, Urdaibaiko BBK Klimako egoitzan antolatu duen Hezkuntza klimatikoaren jardunaldian aurkeztu genuen.

 

Behean 2025-2026 ikasturteko 1. eta 2. hiruhileko memoriak:

 

Behean 2024-2025 ikasturtean 2030 Agendako ikasle ordezkariak aukeratzeko erabili dugun aurkezpena dugu:

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak eta Helmugak ezagutzeko dokumentua argitaratu dugu, behean dugu irakurgai:

bottom of page