
Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Pobrezia eta ahultasuna jaisteko, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen garapenerako lankidetzan parte hartzea eta kanpainak eta donazioak egitea.
1.9 EKIMENA: DBHn orri-markatzaile solidarioak Save the Children erakundearekin.
2024-2025 ikasturtean ere, orri-markatzaileak sortzearen ekimena martxan jarri dugu DBHko 1. eta 2. mailetan. Ikasleek Save the Childrenen orri-markatzaileak marratzu, margotu eta salmentan jarri dituzte, eta lortutako dirua Save the Children erakundeari eman diogu, beharrizan bereziak dituzten haurrei laguntzeko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazkietan ikasleek sortutako orri-markatzailea. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu::





1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.
2025eko ekainean, Batxiler 1. mailako ikasle talde bat Loiuko Gurena nagusien egoitzara joan da bertan bizi diren adinekoei laguntzera. Jarduera hauek, ikasturte amaieran ikasarlo guztiak gaindituta dituzten ikasleek burutzen dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazkietan bisitaldiaren irudiak:




1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
2025eko ekainaren 10ean, ICLI azoka solidarioa ospatu dugu LHn. Ikasleek eurek etxetik liburuak eta jolasak ekartzen dituzte. Azokan, etxetik ekarritakoak euro baten truke eskuratzen dituzte ikasleek. Azokan jasotako dirua ICLI elkarteari dohaintzan emango diogu Indiako Premdham egoitzako behartsuei laguntzeko. Ikasturte honetan 810 euro bildu ditugu! Espero dugu Lauroko dohaintzak egoitzako beharrizanei laguntzeko egokia izatea.
Zorionak ekimen honetan parte hartu duzuen pertsona guztiei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazkietan LHko 5. mailako ikasleak azokan:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
1.6 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
2025eko apirilaren 11n, Aste Santuko oporren bezperan, LHko Udaberriko jaialdia ospatu dugu Beheko Soloan LHko maila guztietako ikasleen parte-hartzearekin. Ekitaldia marrubi taldeko ikasleek aurkeztu dute, eta maila guztietako abesti eta dantzez gain, honako ikuskizunak ere izan ziren: abesbatzaren kantak, Drama taldearen interpretazioa, trikitilarien emanaldia eta Dantza Taldearen euskal dantzak. 3. zikloko ikasleek antzeztu zuten kantaren gaia, plastikoek ozeanoetan eragiten duten kutsadura, Garapen Jasangarrirako URETAKO BIZITZA eta KLIMA BABESTEKO EKINTZA Helburuekin harremanduta.
Ekitaldiko sarrerekin lortutako dirua ZAPOREAK erakundeari dohaintzan eman diogu, Greziako Lesbos uhartean dauden errefuxiatuekin lan egiten duen erakundea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren zenbait argazki:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, 14.a, URETAKO BIZIZTZA eta 18.a, HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA, ere landu ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.2 EKIMENA: Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
18.8 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdietan euskal kantak eta dantzak antzeztea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
1.1 EKIMENA: HHn, LHn eta DBHn UNICEFen Nigerrerako Tantak kanpaina, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
2025eko martxoaren 21ean, HHn eta LHn, eta martxoaren 28an, DBHn, Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Nigerrerako Tantak ekimena burutu dugu.
Ekimenean parte hartzeko ikasleek ekarritako euroa UNICEF erakundeari emango diogu Nigerren edateko ura eta saneamendua lortzeko azpiegiturak eraikitzeko.
Eskerrik asko gure ikasle, irakasle eta familiei, ekimen solidario honetan parte hartzeagatik eta egindako dohaintzagatik, eta eskerrik asko ere, 2030 Agendako ikasle ordezkariei ekitaldia antolatzeko eta ekialdian bertan emandako laguntzagatik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Haur Hezkuntzan, ekimen hau martxan jartzeko, Euskal Piratak izeneko proiektua martxan jarri dugu, eta ostiralean, ikasleek haiek egindako piraten txanoa jantzi eta itsasoa garbitzeari ekin diote:


Beheko argazki-galerian LHn burututako jardueren irudiak:




Beheko argazki-galerian, DBHko 2030 Agendako ikasle ordezkariak ekimena geletan azaltzen eta Beheko Soloan burututako Herri Kirolen lehiaketaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 6.a, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.6 EKIMENA: Unicef erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
1.2 EKIMENA: Etapa guztietan arropa bilketa Cáritas-Koopera erakundearekin. 2030 Agendako ikasle ordezkariek bilketarako publizitate kanpaina egitea ikasle, familia eta irakasleentzat Ikastolako etapa guztietan.
2025eko otsailaren azken astean, LHn arropa bilketa egin dugu. Ikasleek etxetik ekarri ditutzen arropez gain, Lehen Hezkuntzako galdutako arropak ere eman dizkiegu Cáritas-Koopera erakundekoei.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.4. Gure inguruko pertsona guztiek, bereziki pobreenek eta ahulenek, baliabide ekonomikoak izateko, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazki-galerian jasotako arropak eta 2030 Agendako ikasle ordezkariak arropak Kooperaren kamioian kargatzen:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:





GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.8 EKIMENA: Cáritas-Koopera erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
2025eko otsailaren hasieran, aurreko ikasturtean ICLI erakundearekin batera Lauron antolatzen dugun azoka solidarioan jasotako diruarekin egindakoaren informazioa eta justifikazioa jaso dugu; jantokia sortu dute!
Hauxe da ICLI erakundetik bidalitako mezua:
Estimada Jone,
Tenía pendiente de justificaros el destino de la recaudación del Mercado Solidario.
Adjunto os incluyo el informe completo que nos ha hecho llegar el P. Shibu. Es muy extenso: 62 páginas. Te las resumo:
-
Las 2 primeras hablan de un comedor para voluntarios y cuidadores que se encontraba en alto grado de deterioro y sus necesidades de transformarlo en un espacio útil y moderno, para lo que solicitaron recursos. Menciona vuestra ayuda y la de la comunidad local y agradece vuestro compromiso con Premdham.
-
La 3ª página incluye un cuadro resumen de ingresos y gastos. Lauro aportó 775 € a este proyecto, ICLI 225 € y 2.348 € han sido de contribución local.
-
Las páginas 4 a 59 incluyen multitud de facturas y recibos de gastos.
-
Las últimas, de la 60 a la 62, aportan algunas fotografías del comedor renovado.
Espero que sea suficiente y demos por cerrada una nueva y exitosa colaboración con nosotros y con la institución india que tanto os agradece y a la que seguimos apoyando porque las necesidades son muchas...
Si tenéis cualquier duda, ya sabéis que estamos a vuestra completa disposición.
Un fuerte abrazo y seguimos en contacto,
Aurora Paredes
Comunicación y Sensibilización
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazkietan Indiako Premdham Ashram, Najibabaden eraldatutako jantokiaren irudiak eta bertako arduradunak Ikastolara bidalitako gutuna gure dohaintza eskertzen. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:





Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
1.6 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdien sarreren diru bilketa GKE desberdinei ematea.
2024ko abenduaren 20an, urteko azken klase egunean, LHko Gabonetako jaialdia ospatu dugu, maila guztietako ikasleen parte-hartzearekin. Ekitaldia marrubi taldeko ikasleek aurkeztu zuten, eta maila guztietako abesti eta dantzez gain, honako ikuskizunak ere izan ziren: abesbatzaren kantak, Drama taldearen interpretazioa, trikitilarien emanaldia, Dantza Taldearen euskal dantzak eta Gabonetako eta ICLI marrazki lehiaketako sarien banaketa. 3. zikloko ikasleek antzeztu zuten kantaren gaia, KLIMA BABESTEKO EKINTZA izan zen.
Ekitaldiko sarrerekin lortutako 1.150 euroak Aita Mari Salvamento Marítimo erakundeari dohaintzan eman dizkiogu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren zenbait argazki:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA eta 18.a, HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNA, ere landu ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.2 EKIMENA: Ikastolako neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
18.8 EKIMENA: Beheko Soloan ospatutako LHko Gabonetako eta Udaberriko jaialdietan euskal kantak eta dantzak antzeztea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
1.4 EKIMENA: LH, DBH eta Batxilergoko ikasleak Gurena nagusien egoitzara irtenaldia egitea.
2024ko abenduaren 19an, LHko 5. mailako ikasleak eta euren irakasleak Loiuko Gurena Nagusien Etxera bisitan joan dira Gabonetako postalak ematera eta Gabon-kantak abestera.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazkietan bisitaldiaren irudiak:




1.5 EKIMENA: LHn tapoien bilketa egitea beharrizan berezientzat donazioa egiteko.
Ikasturtero bezala, LHko ikasleek tapoi bilketa egiten jarraitzen dute. Batutako tapoiak boltsetan bildu eta SEUR Tapones Solidarios elkarteari eramateko prest utzi dituzte, Ikastolako mezulariak jaso eta SEURek Etxebarrin duen lokalera eramateko.
Normalean baino askoz tapoi gutxiago batu ditugu, suposatzen dugu orain tapoiak briketara helduta daudelako izango dela.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Behean ekimenaren argazkia:

1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
2024-2025 ikasturteko Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunetan, LHko 2. eta 3. zikloko ikasleek ICLI marrazki lehiaketarako marrazkiak egin dituzte. Ikasturte honetako gaia KLIMA BABESTEKO EKINTZA izan da. Ikasleek gai horren inguruko irudiak sortu dituzte.
Zorte on denori!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.7 EKIMENA: ICLI erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
1.10 EKIMENA: UN EURO DE SOLIDARITAT diru bilketa Valentziarako Unesco Eskola Elkartuen Sarearekin.
2024ko azaroaren hasieran, Valentzian gertatutako uholdeen ondorioz, Unesco Eskola Elkartuen Saretik mezu bat jaso genuen Valentziako kaltetuei laguntzeko gure kolaborazioa eskatuz: Valentziako koordinazio autonomikotik, Unesco Eskola Elkartuen Sarearen estatuko koordinazioarekin lankidetzan, DANAgatik kaltetuak izan diren pertsonei laguntza eskaintzeko funtsak biltzeko kanpaina solidarioa jarri dute abian. Kanpainaren izena UN EURO DE SOLIDARITAT da eta Estatu osoko eskolen bitartez dirua biltzea du helburu, ondoren larrialdietara bideratu dezakeen erakunde bati emateko. Gurutze Gorria izan daitekeela baloratzen ari dira. Azkarra eta eraginkorra izan nahi du.
Lauro Ikastolak ere, Unesco Eskola Elkartuen Sareko kide bezala, kanpaina honetan parte hartu du, une larri hauetan behar gehien dutenei gure elkartasuna adierazteko. Beraz, ikasle bakoitzak euro bat ekartzea eskatu diegu familiei, Ikastolan bildutako dirua Valentziara bidaltzeko.
Eskerrik asko diru-bilketan parte hartu duten guztioi!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.