top of page
IMG_4388.jpg

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politika-inklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

LH3 ASEBIER

 

2022ko martxoaren 14 eta 15ean, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute.

ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea (arantza bifidoa eta hidrozefalia) da. Alde batetik, ASEBIER elkarteko kideek euren helburuak azaldu dizkiete ikasleei: gaixotasun hauek dituzten pertsonak arlo desberdinetan nola babesten eta laguntzen dituzten, hala nola, asistentzia eta Osasun mailan, formazioan edo laboralki, pertsona hauen bizitza-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hitzaldian, gaixotasun arraroak eta aniztasun funtzionala kontzeptuak argitu dituzte. Bestetik, arantza bifidoa gaixotasuna duen Erlantzek bere istorioa kontatu die ikasleei, bizitzan nola moldatzen den azalduz.

Eskerrik asko ASEBIER eta Erlantz zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

P1290844.JPG
P1290850.JPG
P1290846.JPG

10.4 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.

DBH 3 Zubietxe

 

2022ko otsailaren 9an, DBHko 3. mailako ikasleek Zubietxe elkartetik etorri zaizkigun Borja arduradunaren eta Celine kamerundar etorkinaren hitzaldia jaso dute. Celinek Kamerundik Bilboraino ailegatzeko behar izan zituen zortzi urtetako bidaia azaldu die ikasleei; bizi izandako ezbeharrak, Kamerundik Marokoraino ailegatzeko Sahara basamortua gurutzatuz egin beharreko ibilbide luze eta zaila, Afrikatik Europara Mediterraneo itsasoa gurutzatzeko saiakerak eta Marokoko poliziengandik jasotako tratu txarrak eta bestelakoak kontatuz. Bukatzeko, euskal gizartean integratzeko prozesuaren gazi-gozoak, baldintza legalak eta gure abegikortasun maila azpimarratu ditu.

Hitzaldien bukaeran, ikasleek era bolondresean ekarritako diru-donazioa eman diote Zubietxe elkarteko arduradunari, Zubietxek Bizkaiko gizartean egiten duen lanean lagungarria izan dadin. Celinek ere opari bat jaso du.

 

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.

 

Eskerrik asko Zubietxe! Eskerrik asko Celine!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.2 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.

 

Ikastolako pertsona guztien inklusioa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekei buruzko informazioa familiei ematen diegu mezuak bidaliz, eskariak egiteko estekak eta azalpenak erakutsiz, eta aldiro, gogorapen mezuak ere bidaltzen ditugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Bekak_1.png
Bekak_3.png
Bekak_2.png
Bekak_4.png
bottom of page