top of page
IMG_4388.jpg

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politika-inklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

LH5_GORABIDE

 

2024ko maiatzaren 24an, LHko 5. mailako ikasleek GORABIDE elkartetik etorri zaizkigun formatzaile biren eta desgaitasun intelektuala duten bolondres biren hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.

Eskerrik asko GORABIDEko  zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.

LH3_Asebier

 

2024ko martxoaren 6an eta 7an, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.

 

ASEBIER Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen erakundea da. Diagnostikorik gabeko pertsonak eta haien senideak barne laguntzen ditu, haien autonomia eta autodeterminazioa sustatuz, behar diren zerbitzu eta laguntzak eskainiz, baita erabateko herritar gisa barneratzea sustatuz.

Eskerrik asko ASEBIER zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Beheko argazki-galerian hitzaldiaren irudi batzuk:

bottom of page