Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.
11.6 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.
Ekimen hau 2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldeko ikasleek sortu dute, Ikastolan Klima larrialdiari aurre egiteko proposamenak aztertu eta diseinatu zituztenean. Ikastolan hondakinen bilketa eta garbiketa egiteko proposamena Ikastolako Confintean eta Zuzendaritza Taldeari aurkeztu ondoren, etapa desberdinetako arduradunekin adostu zen hondakinen bilketa eta garbiketa Ikastola osoan nola egin. Maiatzaren 20an ekimena burutu genuen, Ingurugelatik bultzatzen den Ekinaren Astearekin bat eginez.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Behean ekiminaren kartela, argazkiak eta bideoa ikusgai ditugu:
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako beste Helburu batzuk ere lantzen ditugu, hain zuzen ere, 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 8.a, LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
8.4 EKIMENA: Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
17.16 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
17.18 EKIMENA: Ekinaren astean parte hartzea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
Ekainean, Ikastolako natura ondarea zaintzeko, gure lorategietan, belarraren mozketa eta hezi-bizien inausketa egin da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 15. Helburua ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
15.1 EKIMENA: Ikastolako bideodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
LH eta DBHko arlo desberdinetan, eguraldiak lagunduta, klase-jarduera batzuk eraikinetik kanpo burutzeko aukera aprobetxatu da. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
Beheko Soloako tabernan LHko 5. mailako ikasleen Plastika arloko erakusketa zabaldu dugu.
2201-2022 ikasturteko 1.hiruhilekoan, LHko 5. mailan, Plastika arloan koloreak lantzen aritu dira. Hainbat astetan zehar bideoak, argazkiak eta zirkulu kromatikoak erabiliz, ikasle eta irakasleak kolore mota desberdinak aztertu dituzte: lehen mailako koloreak, bigarren mailakoak...
Ikasleak koloreen gaian erabat murgilduta zirela, artelanak egiteko prozesuari hasiera eman zioten. Horretarako, lehenbizi, 3-4 kideetako taldeetan antolatuta, talde bakoitzak kolore desberdinak edukitzeko, zein koloretako azazkal-esmalteak ekarri adostu zuen. Materiala prest zutenean, lanean hasi ziren. Erretilu batean ur pixka bat prestatu, koloretako esmalteak bertan isuri eta kartulina bat segundu batzuetan uretan utziz, eginda! Prest dago gure artelana! Artelanak lehortzen utzi ondoren, irudiak erositako markoetan jarri eta prest daukagu gure erakusketa. Zorionak ikasle eta irakasleei egindako lanagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura-ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Beheko argazkietan erakusketaren ikuspegia. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
HHko baratza HHko eraikineko kanpoaldeko belartzan kokatuta dago, bertako inguruneak aprobetxatuz eta bertan integratuz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
HHko baratzean, euri-ura erabiltzeko sistema martxan jarri da; teilatuan jausitako euri-ura kanaleta sistema baten bitartez ura ontzi batera bideratzen da, bertan, ura bilduz. Ontziak duen iturriaren bitartez ura berrerabiltzen da, kasu honetan, baratza ureztatzeko.
Argazkietan ikus dezakegun bezala, konposta sortzeko ontzia ere badugu, momentu honetan, hostoz beteta dugu. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako beste Helburu batzuk ere lantzen ditugu, hain zuzen ere, 6. Helburua, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta 12. Helburua, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.
6.4 EKIMENA: HHko baratzean euri-ura erabiltzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
DBHko Plastika eta Marrazketa Teknikoa arloetan, ikasleek proiektu desberdinetan egindako lanen erakusketak antolatzen ditugu. Beheko irudietan, 2020-2021 ikasturteko DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko Tulipa Liliaceae proiektuaren erakusketa.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura-ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
Erakusketa bi modutara antolatu dugu:
-
DBHko Plastika gelaren ondoko erakusketa-gunean: paperetan egindako zirriborroak, marrazkiak eta diseinuak.
-
plastikagela.com webguneko GURE LANAK atalean: proiektuaren azalpena, proiektuan zehar ikasleek jarraitu duten ikerketa eta prozeduraren argazkiak eta azken emaitza digitalen erakusketa.
Zorionak ikasleei egindako lanagatik!
Beheko irudien gainean klikatuz, plastikagela.com webguneko erakusketara abiatuko gara.
GJH batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina dutela badakigu, GJH eta ekimen desberdinak euren artean konektatuta daudelako. Garapen jasangarriaren perspektiba holistikoa mantenduz, Garapen Jasangarrirako Helburu guztien arteko lotura ulertuko dugu.
Ekimen honen bitartez, 9.GJHa ere lantzen dugu, hain zuzen ere, 9.4 helmuga:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.