
Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.
11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.
LHko 2. mailako ikasleek izpiliku-kolonia egin dute Ikastolan landatu eta bildutako izpilikuarekin. Ikasleek eurek landaretik azken produkturainoko prozesua landu eta garatu dute: izpilikua batu, erabili beharreko landarearen atalak bereizi, sailkatu, tratatu eta azken emaitza sortu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
-
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
-
11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Beheko argazki-galerian, prozesuaren irudiak:




11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
Ikasturte honetan ere, ikasturtero bezala, Ikastolako kanpoko espazioak erabiltzen ari gara gure ikas-irakaskuntza saioetan. DBHko 2. mailako Plastika arloan, eguraldiak lagunduta, DBHko jolas tokian marrazten eta margotzen egon gara.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
Beheko argazkietan, jardueraren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.