top of page
IMG_4389.jpg

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.

11.7 EKIMENA: Ikastolako espazioak, instalazioak edo zerbitzuak aniztasunen bat duten pertsonentzat egokitzea.

HHko zabu berriak

Haur Hezkuntzako jolas-tokian dauden zabuetan, aldaketak egin ditugu aniztasunen bat duten ikasleentzat egokitzeko eta ikasle guztiek dituzten jolasteko eta ondo pasatzeko aukera berdinak izateko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazkietan Haur Hezkuntzako zabu berrien irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 10.a, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4388.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

11.3_LH1BaratzaIkasarloa

LHko 1. mailako ikasleak Ikastolako kanpoko espazioetan zuhaitzen hostoak biltzen ari dira Baratza ikasarloan. Ikasleak zuhaitz-espezie desberdinen sailkapena egiten ari dira, hauen hostoak eta frutuak aztertuz. Kanpoan bildutako elementuak LHko laborategi berrian sailkatu dituzte irakasleak prestatutako fitxa batzuen bitartez.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen dugu:

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

HHkoBaratza

2024-2025 ikasturtearen hasieran, HHko baratza prestatzen hasia da ikasle eta irakasleek euren eskola-jarduerak bertan burutu ahal izateko. Lanean ari diren lorezainek belar txarrak kendu eta garbitu ondoren, lurra goldatu dute barazkiak landatu ahal izateko.

Ekimen honek 11.3 ekimena aurrera eramateko aukerak handitzen ditu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazkietan HHko baratza eraikanaren kanpoko espazio naturalean integratuta eta langileak lanean:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4393.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.5 EKIMENA: Lauro-Kanpus azpiegitura plana garatzea.

2024-2025 ikasturtearen hasieran, joan den ikasturtean hasitako Lauro-Kanpus azpiegitura planaren lan batzuei jarraipena eman zaie. HHko eta LHko eremuetan aparkalekuak kendu eta espazio horiek ikasleentzat jolas-toki bezala berreskuratu ondoren, orain eremu horiek belar artifizialarekin egokitu dira. Era honetan, gure ikasle gazteenentzat espazio berriak sortu ditugu era desberdinetan erabil ditzaten: jolas orduetan, Gorputz Hezkuntza zein beste edozein arlotan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.

Ekimen honek 11.3 ekimena aurrera eramateko aukerak handitzen ditu: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

Beheko argazki-galerian Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan sortutako espazio berrien irudiak:

bottom of page