top of page
IMG_4389.jpg

Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ikastolako oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak erabiltzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, ingurune jasangarria, Ikastolako kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinen kudeaketa, berdeguneak, eskola-inguruaren eta landa-eremuen loturak.

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

Plas3KlaseakKanpoan

DBHko 3. mailako Plastika arloan, eguraldi ona aprobetxatuz, ikasleak eraikinaren atzeko aldean dugun haritzen gerizpean marrazkiak egiten egon dira.

Lan egiten dugun bitartean Naturaz eta Ikastolako inguruneaz gozatzeko aukera paregabea dugu.

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

11.6 EKIMENA: Ekinaren astean, etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.

HondakinenBilketa

2026ko maiatzaren 22an, Ekinaren Astearekin bat eginez, Ikastolako etapa desberdinetako 2030 Agendako ikasle ordezkarien artean Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egin dugu.

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Behean  ekimenaren bideoa. Beherago, biketan parte hartu duten HHko, LHko eta DBHko ikasleen argazkia:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

15.1 EKIMENA: Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.

image.png

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta oilotegia eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea. 

HHkoBaratzaEtaOilotegia

HHko 5 urteko ikasleek eta hauen irakasleek oilotegiaz arduratzen jarraitzen dute. Bisita bat egin diegu eta zeregin hauek burutzen ikusi ditugu:

  1. Arrautzak jaso.

  2. Jateko artoa eman, edukiontzia ondo betez.

  3. Ura edateko daukaten ontzia garbitu, eta ondoren, urez bete.

Zereginak txandaka egiten dituzte ikasleek. Besteek, bitartean, oiloentzat zizareak bilatzen dituzte, hauek oso gustuko ditutzela ongi baitakite gure ikasleek.

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Oilotegiaz gain, baratza ere oso ondo zainduta dutela ikus dezakegu, konposta egiteko ontziak barne. Beheko argazki-galerian HHko baratzarenirudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

15.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

11.1 EKIMENA: HHko baratza eta oilotegia eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea. 

LH6_BarelikosEntsaladak

2026ko maiatzaren erdialdean, Barelikos arloan, LHko 6. mailako ikasleek bazkaltzeko beraien entsaladak egin dituzte eskola baratzeko ortuari batzuekin eta Ikastolak erositako beste batzuekin.​ 0 km-ko bazkariaren eredu ezin hobea!

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

  • 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, 4.a, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 6.a, EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.​​​​​​​​​

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

6.4 Ikastolako baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra bermatzea, ur gezaren erauzketaren eta horniketaren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.

6.5 Baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan. 

6.4 EKIMENA: LHko baratzean euri-ura erabiltzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak, 0 km-koak, gehiago sartzea.

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

LH1.zikloa_LiburuarenEguna

2026ko apirilaren 23an, LHko 2. zikloko ikasleek Liburuaren Eguna ospatu dute. Eskulan bat egin, liburuak trukatu eta eguraldiak lagunduta, belardira atera dira irakurtzera.

Liburuaren Egunaren ospakizuna Unescoren Nazioarteko Egutegian zehaztuta dago, eta Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen Sareko kidea izanik, ospakizun hori ere lanzten dugu. 

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

LH1Baratza_HostoakBiltzen

LHko 1. mailako ikasleak Ikastolako kanpoko espazioetan zuhaitzen hostoak biltzen ari dira Baratza ikasarloan. Lehenbizi, ikasleak baratzera abiatu dira botak eta eskularruak janzteko. Baratza eta tximeleten oasiaren inguruan hostoen bilketa egin dute hurrengo saioan hostoekin esku-lanak egiteko. Era honetan, gure ikasleek gure inguruneaz gozatzeko aukera izan dute.

Ekimen honen bitartez 11.1 ekimena ere lantzen dugu: HHko baratza eta LHko Barelikos esperientziak Ikastolako ingurune jasangarrian integratzea.

​​​​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

  • 11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

​​

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 15. Helburua, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

bottom of page