top of page
IMG_4390.jpg

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

Hondakinetako materialekin lanak egitea

 

Gure ikasleek, askotan, hondakinetako materialak erabiltzen dituzte euren arte-lanak sortzeko, hala nola, kartoiak, paperak, plastikoak, ontziak, sokak eta bestelakoak. Era horretako jokabidearen bitartez, 12. GJH, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, lantzen ari gara.

HHn, hainbat lan egiten dute materialak berrerabiliz. Horrez gain, HHko irakasleek Birplastik errobota sortu dute. Birplastik errobota: plastikoa jan eta artelana bota.

 

Unesco Eskola Elkartuen Sarean bideratutako Desplastifícate jarduerak ere burutu dituzte HHn Plastiquina panpinarekin.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

Beheko argazki galerian ekimen honen inguruko HHko jarduerak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO lantzen dugu baita:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

 

17.3 EKIMENA: 17.3 Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.

12.11 EKIMENA: DBHko 4. mailako Plastika arloko GJHei buruzko iritzia adierazten proiektuan irudiak sortzeko hondakinetako materialak berrerabiltzea. Plastikoa, papera, kartoia, sokak eta bestelako hondakinen kudeaketa jasangarria eginez, birziklapena eta berrerabilpena landuz.

plastika4 12.GJH

 

plastika4 taldean, Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz durun iritzia adierazteko, 12. GJH, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, lantzen ari gara. Sortzen ari garen irudiak materialak berrerabiliz egiten ari gara; kartoiak, paperak, plastikoak, sokak, oihalak eta abar, ekonomia zirkularraren kontzeptua landuz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

Beheko argazki galerian plastika4 taldearen lan prozesuaren eredu batzuk ditugu:

 

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta Bilboko Itsasmuseumak antolatutako erakusketan plastika4 taldearen lanak ikusgai izango dira. Zorionak artistak!

Proiektuaren azalpena eta sortutako irudiak Garapen Jasangarrirako Helburuei buruzko iritzia adierazten argitalpenean ikus ditzakegu. Irakurtzeko irudiaren gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako beste Helburu hauek ere lantzen ditugu: 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA:

GJHei buruzko iritzia_AZALA.png
IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

 

4.3 EKIMENA: DBHko 4. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

IMG_4391.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

 

13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

12.2 EKIMENA: Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.

 

Ikasturtero bezala, oraingoan ere Eusko Jaurlaritzak Ikastolako menuen neurketa egin dugu. Horretarako, maiatzeko menua aztertu zuten. Ikastolako menua maila egokian dago. Ikasturte honetan, ikasleek jantokia eta menuari buruz egindako inkestetan oinarrituz, menuetan aldaketak egin ditugula kontuan izan behar dugu.

Hurrengo ikasturtean egokitzapenekin jarraituko dugu, batez ere, ikasleek barazkia era desberdinetan jan dezaten, esaterako, kuskusa barazkiekin eta arroza txinatar erara gure menuan presentzia izango dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.

Maiatzeko menua.png

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.

 

Ikastolan, hodakinen kudeaketa jasangarria egiten jarraitzen dugu. Etapa eta eremu desberdinetan sortzen diren hondakin desberdinak bereiziz eta birziklatuz.

Beheko argazkietan eredu batzuk ditugu: HHko baratzean konposta sortzeko ontzia, DBHko eraikinean eta geletan papera-kartoia, plastikoa eta bestelako hondakinak bereizteko eta birziklatzeko ontziak, LHko jolas tokian dauden kontenedore handiak euren azalpenekin, jantokiko hondakinak biltzeko kontenedoreak, Batxilergoko eraikinaren sarreran pilak biltzeko ontzia...

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

P1280671_JPG.jpg
P1280670_JPG.jpg
IMG_6598.JPG
IMG_6600.JPG
IMG_6599.JPG
IMG_6603.JPG
IMG_6601.JPG
IMG_6602.JPG
IMG_6604.JPG
IMG_6605.JPG
IMG_6606.JPG
IMG_6607.JPG

12.6 EKIMENA: Ikastolako Zientzia-laborategietan sortutako hondakin kimikoak ekologikoki arrazoizkoa den moduan kudeatzea, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak ekidituz.

Batx. Laborategiak

 

DBHko eta Batxilergoko Zientzia-laborategietan sortzen diren hondakin kimikoak arrazoizkoa den moduan kudeatzen jarraitzen dugu. Erreakzio-kimikoak armairu berezi batean egiten dira, eragindako gasak iragaziz kanpo-aldera bideratu baino lehen.

 

Hondakin kimikoak kudeatzen dituen enpresa batek hondakinak eraman baino lehen, Zientzia-laborategietan sortutako hondakinak era egokian bereizten ditugu; hondakin likidoak pH Neutroan, pH Basikoan eta pH Azidoan sailkatuz, eta beirazko eta plastikozko ontziak eta tresnak bereiziz.

Beheko argazkietan Batxilergoko Zientzia-laborategiko irudiak.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.4 Produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera.

P1290387.JPG
P1290388.JPG
P1290390.JPG
P1290391.JPG

12.12 EKIMENA: Ikasleei menuari eta jantoki zerbitzuari buruzko inkesta egitea eta emaitzen araberako egokitzapenak egitea.

 

2021eko otsailean, hezkuntza komunitatearen ongizatea sustatzeko, jantoki zerbitzuan aldaketak egin ditugu. Jantoki zerbitzua hobetzeko helburuarekin, eta ikaslegoak jantokiarekiko duen pertzepzioa ezagutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleek galdetegi batzuk bete dituzte. Galdetegiak 2030 Agendako ikasle-ordezkariek azaldu eta zabaldu dituzte ikasleen artean. Hauek dira ekimen honekin sustatu nahi izan ditugun helburuak dira:

  1. Ikasleak jantokian gustura egotea, bai janaria gustuko dutelako, bai zerbitzua eta antolaketa egokiak direlako.

  2. Ikasleek eskaintzen zaien janari guztia jatea, elikagaiak alferrik ez galduz eta zori onekoak garela konturatzea, egunero jatekoa dugulako.

  3. Ikasleek hondakinak murriztu eta birziklatzeari buruzko hausnarketa egitea. 

 

Ikasleek betetako galdetegien emaitzak aztertuta, bilera desberdinak egin dira sukaldeko langile, Zuzendaritzako kide, nutrizio teknikari, zuzendari eta koordinatzaileen artean. Ondorioak eta lehentasunak zehaztu ondoren, menuan aldaketa batzuk ezarri dira, beti ere ikasleen eta hezkuntza komunitatearen ongizatea hobetzeko helburuarekin.

Eskerrik asko ikasleei inkestan era egokian parte hartzeagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.

IMG_4379.jpg

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, ere lantzen dugu; menu orekatuak gaixotasunak ekiditeko eta osasuna eta ongizatea sustatzeko funtsezkoak baitira.

IMG_4391.jpg

Ekimen honen bitartez ere, Garagen Jasangarrirako 13. Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, lantzen dugu; 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina eginez: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.

Galdetegia 3.png
Galdetegia 2.png
P1290502.JPG
Otsaileko menua.png
P1290503.JPG
image1.jpeg
P1290501.JPG
image2-2.jpeg

12.5 EKIMENA: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.

 

DBHko 4. mailako Plastika arloko ikasleak lantzen ari diren Garapen Jasangarriei buruzko iritzia adierazten proiektuan, ​ikasleei eta irakasleari Ikastolako hondakinetako materialak berrerabiltzeko aukera eman zaie.

 

DBHko mantenimenduko langileek, biltegian zituzten taula zaharretatik, ikasleek euren irudiak egiteko euskarriak sortu dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

IMG_6204.JPG
IMG_6205.JPG
IMG_6446.JPG
IMG_6452.JPG

12.8 EKIMENA: LHko 3. zikloko ikasleek Artigas interpretazio zentrora irtenaldia egitea.

LH5 Artigas

 

2021eko azaroan, LHko 5. mailako ikasleek Artigas-Arraiz Hondakinei Buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentrora bisita egin dute.

Bisitaren helburua zaborraren arazoaz jabetzea, hondakin kopurua zein eratan gutxitu dezakegun jakitea eta hauek sortutako kalteak ikustea da. Era dinamiko batean eta bisitarien parte-hartzea sustatuz garatzen da bisitaldia.

 

Bisitaldia bi zatitan banatzen da; lehenengo zatian, birziklapenaren prozesuak azaltzen dira (gure zaborra nola bihurtu daitekeen bizikleta bat, armairu bat, liburu berri bat…). Bigarren zatian, gainerako hondakinen kudeaketa azaltzen da, hau da, ikasleek birziklatu ezin den zaborrarekin ARTIGAS-ARRAIZ ekoparkean zer egiten den ikusi dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

12.9 EKIMENA: LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen eta irudien bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abarretan. Galdutako arropa hauen jabeak ez badira agertzen, Arropa bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek donazioan emango ditu.

 

2021-2022 ikasturtearen hasieran, LHko ikasleek hainbat arropa galdu dutela ikus ondoren, eta gai honi irtenbidea eman nahian, LHko arduradunek ekimen berri bat martxan jarri dute: LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea, ikasleak eta familiak modu desberdinetan informatuz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

P1280014.JPG
P1280015.JPG

Espero dugu arropen jabeak agertzea eta ikasle bakoitzak galdutakoa berreskuratzea!

12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.

 

2021-2022 ikasturtean ere, 12. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko, Ikastolako menuan bertoko produktuak sartzen jarraitzen dugu.

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

2021eko azaroko menuaren 16. egunean ikus dezakegun bezala, Bertoko txahal gisatua patatekin izango dugu bazkaltzeko: Km. 0 Bertako produktua. On egin!

Menua_2021Azaroa.png
20615611_1705421763100510_5315698166200572673_o.jpg

12.7 EKIMENA: LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.

LH geletako liburutegiak

 

Aurreko ikasturteetan bezala, LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzen dituzte. Beheko argazkietan LHko 3.C taldekoak euren gelako liburutegitik kideek ekarritako liburuak hartzen eta irakurtzen.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

IMG_5785.JPG
IMG_5790.JPG
IMG_5786.JPG
IMG_5783.JPG
bottom of page