Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
LHko 2. zikloko sarreran dagoen gunean, 2030 Agendako hainbat informazioa dugu, hauen artean, BIRZIKLAPENA ETA ARTEA atala, non LHn hondakinak berrerabiliz sortutako arte-lan desberdinak ikus ditzakegun.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

12.14 EKIMENA: Jantokiko menuak etxera eramateko aukera ematea Ikastolako langileei.
Ikastolako langileei bertoko menuak etxera eramateko aukera ematen zaie, menuko jakiak dagokion moduan enbasatuz, etiketatuz eta izoztuz, legeak markatzen dituen protokoloak bete betean betez. Ekimen honen bitartez jantokiko hondakinak gutxitzea lortzen dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian etxera eramateko janarien prestaketaren prozesua:

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
LHko 4. mailako Plastika arloan, ikasleak garbikari-ontziak berrerabiliz lorontziak eraikitzen ari dira. Ikasleak lorobtziak egokitu, margotu eta lurrez betetzen dituzte, azkenik, aukeratutako haziak lurrean sartu eta ureztatzeko. Denbora bat pasa ahala, ikasleek landareak nola hazten diren ikusten dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ikasleek jarraitzen duten prozesuaren irudiak:

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
DBHko 3. mailako Adierazpen Artistikorako Hastapenak (AAH) arloko taldea oinarrizko forma geometrikoekin irudiak sortzeko joko bat diseinatu eta sortzen ari da 3 urteko ikasleentzat. Forma hauen piezak sortzeko iPaden kutxen kartoiak berrerabili dira. Jokoak gordetzeko kutxak ere kartoi horiek berrerabiliz egiten ari dira.
Proiektu honetan, 12.3 ekimena ere landu da: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian berrerabilitako kartoiekin sortutakoak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
12.2 EKIMENA: Ikastolan bazkari osasuntsuaren kontsumoaren neurketak egitea Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz, EJren plataforman elikadura osasuntsurako ekimenak partekatuz.
Lauro Ikastolako jantokian prestatzen diren menuek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zehazten dituen irizpideak %100 betetzen dituzte.
Ikastolak betekizunaren hausnarketa egin du, maiatzeko menua aztertuz. Lauroko menua orekatuta dela bermatzeko, kalitatezkoak, gertukoak eta sasoikoak diren elikagaiak eskaintzen ditugu, eta menu bakoitzean kilokaloriak, gantzak, azukreak eta bestelako datuak azaltzen dira, zehaztutako indikatzaileen irizpideei jarraituz.
Lauro Ikastolako menuak Eusko Jaurlaritzaren indikatzaileen erreferentziak betetzen ditu eta orain onartu diren irizpideetatik gertu dago. Hala ere, lege berria %100 betetzeko, menuetan ondoko egokitzapenak burutuko ditugu: alde batetik, ogi integrala astean bitan emango da, eta bestetik, arroza eta pasta integrala hilean lautan.
datu hauek ekimen honi esker ere lortu dugu: 12.1 Ikastolako menuan bertoko produktuak, 0 km-koak, gehiago sartzea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela ermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Behean maiatzeko menua:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.1 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.18 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.
12.6 EKIMENA: Ikastolako Zientzia-laborategietan sortutako hondakin kimikoak ekologikoki arrazoizkoa den moduan kudeatzea, uretara eta lurrera egiten diren isuriak ekidituz.
DBHko eta Batxilergoko Zientzia-laborategietan sortzen diren hondakin kimikoak arrazoizkoa den moduan kudeatzen jarraitzen dugu. Erreakzio-kimikoak armairu berezi batean egiten dira, eragindako gasak iragaziz kanpo-aldera bideratu baino lehen.
Hondakin kimikoak kudeatzen dituen enpresa batek hondakinak eraman baino lehen, Zientzia-laborategietan sortutako hondakinak era egokian bereizten ditugu; hondakin likidoak pH Neutroan, pH Basikoan eta pH Azidoan sailkatuz eta bereiziz.
Beheko argazkietan DBHko Zientzia-laborategiko irudiak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.4 Produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera.

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
HHko 4 urteko ikasleek Bilbo proiektuaren barean, hiriaren eraikin desberdinen maketak egin dituzte hondakinetako materialak berrerabiliz, irudi eta arte-lan ikusgarriak sortuz.
Proiektu honetan, 12.3 ekimena ere landu dute: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian HHko Bilbo proiektuan sortutako irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
12.9 EKIMENA: LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.
Azken ikasturteetan bezala, LHko ikasleek galtzen dituzten arropak ikusgai jarri ditugu LHko eraikinaren sarreran, guraso egunetan, gurasoek arropa horiek ikusi, identifikatu eta etxera eraman ditzaten. Gurasoek ez badituzte arropa horiek jasotzen, Ikastolan arropen bilketa antolatze dugunean Cáritas-Koopera erakundeei emango dizkiegu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

12.7 EKIMENA: LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.
Ikasturtero bezala, LHko ikasgeletan dauden liburutegiak ikasleek eurek hornitzen dituzte etxetik ekarritako liburu, aldizkari eta abarrekin.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
12.8 EKIMENA: LHko 5. mailako ikasleek Artigas Interpretazio Zentrora irtenaldia egitea.
2025eko otsailaren 3tik 7rako astean, LHko 5. mailako ikasleek Artigas-Arraiz Hondakinei Buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentrora bisita egin dute.
Bisitaren helburua zaborraren arazoaz jabetzea, hondakin kopurua zein eratan gutxitu dezakegun jakitea eta hauek sortutako kalteak ikustea da. Bisitaldia era dinamiko batean eta bisitarien parte-hartzea sustatuz garatu da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
HHn hondakinetako materialak berrerabiltzen jarraitzen dute irudiak, arte-lanak eta ikasteko baliabideak sortzeko.
Alde batetik, HHko 4 urteko ikasleek zentzumenak landu dituzte berrerabilitako materialez sortutako tresna eta baliabide desberdinak manipulatuz. Bestetik, HHko 5 urteko ikasleek munduko leku desberdinetako etxebizitzak eraiki dituzte kartoiak, fruten zurezko kutxak, tetrabrickak eta bestelako hondakinetako materialak berrerabiliz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian HHko 4 urteko zentzumenen jardueren irudiak:

Beheko argazki-galerian HHko 5 urteko ikasleek eta euren irakasleek eraikitako etxebizitzak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.5 EKIMENA: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
2024ko urrian, HHko familia batek, bere enpresan soberan zituzten material batzuk Ikastolara ekarri ditu; egurrezko xaflak eta armairuetarako tiradoreak. Haur Hezkuntzako 3 urteko taldeetako irakasleek, euren geletan jolas bezala jarri dituzte eta ikasleak pozarren egon dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak, 0 km-koak, gehiago sartzea.
2024ko urriko menuan, bertoko txahalaren okela bitan jan dugu, beheko menuaren irudian ikus dezakegun bezala. Era honetan, geure menuan 0 km-ko produktuaren kopurua gehitzen ari gara, eta horren informazioa Ikastolako komunitateari aldiro ematen diogu geure webguneen bitartez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.
9.7 EKIMENA: Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
12.12 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.
2024ko urriaren 2an eta 3an, LHko 4. mailako ikasleek Kontsumo Tailerrak burutu dituzte. Ikasleek, kontsumo arduratsua lantzeko, elikagaien etiketak aztertzen ikasi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak ditugu:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
Azken ikasturteetan bezala, HHn hondakinetako materialak biltzen dituzte horiekin irudiak edo arte-lanak sortzeko. HHko Plastika gelan ondo sailkatuta dituzte materialok, beheko argazkietan ikus daitekeen bezala.
DBHko Plastika arloan marrazkiak eta zirriborroak egiteko orriak eta fotokopia zaharrak berrerabiltzen dira. Ikasleek euren marrazkiak orri horietan eginez materialaren berrerabilera egiten dute, ekimen hau euren egunerokotasunean landuz eta proiektuetan txertatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ekimenaren ereduak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
Gure eguneroko bizitzan integratuta dugu jada zenbait hondakinen birziklapena egitea, hala nola, papera eta kartoia, plastikoak, pilak eta bestelakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan, etapa desberdinetako bi geletan hondakinak biltzeko ontziak: