top of page
IMG_4390.jpg

Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.

12.12 EKIMENA: LHko 2. eta 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.

LH2-4KontsumoTailerrak

2025eko azaroaren 3tik 6ra bitartean, LHko 2. eta 4. mailako ikasleek Kontsumo Tailerrak burutu dituzte. Mailaren arabera edukiak ddesberdinak izan dira:

  • LHko 2. mailan hondakinen kudeaketa jasangarriari buruz mintzatu dira, plastikoek ingurunean egiten ditzuten kalteak ezagutzea eta honen inguruan konzientzia hartzea helburu bezala izanik. Plastikoek itsasoan eta bertako biodibertsitatean eragiten duten kalteari buruzko bideoa ere ikusi dute, eta ondoren, taldeka horma-irudi bat egin dute.

  • LHko 4. mailako ikasleek, kontsumo arduratsua lantzeko, elikagaien etiketak aztertzen ikasi dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

Beheko Koralaren distira irudiaren gainean klikatuz gero, 2. mailako ikasleek landu dituzten edukien dokumentua zabalduko zaigu. Eskuinaldeko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

12.9 EKIMENA: LHn galdutako arropen berreskuratze kanpaina egitea: galdutako arropei buruz ikasleak eta familiak informatzea mezuen bitartez, guraso egunetan, hitzaldi saioetan eta abar. Galdutako arropa hauen jabeak agertzen ez badira, Arropen bilketa egiterakoan, Ikastolak arropa hauek dohaintzan emango ditu.

LHnGaldutakoArropak

Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek euren arropak galdu ondoren, ez dituztenez berreskuratzen, eraikinean galdutako arropekin hainbat pertxero ditugu. Ikasleek euren arropak berreskuratze aldera, ikasleak eta familiak arazoari buruzk informatzen ditugu. Kanpaina egin ondoren ez badugu geure helburua lortzen, galdutako arropa hauek Cáritas-Koopera erakundeei dohaintzan ematen dizkiegu behartsuenen artean banatzeko.

​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

  • 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela  bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

Beheko argazkietan LHn galdutako hainbat arropa eta Cáritas-Koopera erakundeari emandako arropa boltsak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu, argazki hauek galdutako arropak aurkitzeko baliagarriak izan daitezke:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

12.11 EKIMENA: Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa    egitea TerraCycle elkartearentzat.

DBH_TerraCycle

Hondakien kudeaketa jasangarriarekin jarraituz, 2025eko urrian, aurreko ikasturtean eta honen hasieran LHko, DBHko eta Batxilergoko eraikinetan bildutako arbeleko errotuladoreak, boligrafoak eta antzeko tresnak TerraCycle elkarteari eman dizkiogu tresna hauen birziklapena egin dezaten.

DBHko 3. mailako 2030 Agendako ikasle-ordezkari pare batek bilketa egiten lagundu du. Eskerrik asko!

​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

  • 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela  bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

Beheko argazki-galerian eraikin desberdinetan jasotako errotuladore eta boligrafoak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

Hondakien kudeaketa jasangarria egiten jarraitzeko, ikasturtearen hasieran, eraikin desberdinetan jasotako pilak dagokion birziklapen zentrora eraman ditugu.

​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

  • 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela  bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

Beheko argazkietan LHko eta Batxilergoko eraikinetan pilak jasotzeko ontzien irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

12.10 EKIMENA:  HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

DBH_HondakinekinArte-lanak

DBHko 4. mailako Ardierazpen Artistikoa ikasarloan, Palestinako bandera sortu dute aldizkari zaharrak berrerabiliz. Banderaren lau koloreak; gorria, beltza, zuria, eta berdea lortzeko, ikasleek aldizkarietan kolore horiek dituzten orri zatiak moztu ondoren, zatiok neurri handiko paperean itsatsi dituzte bandera sortuz. Arte-lan honen bitartez, ikasleek Gazako genozidioa salatu eta  Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazi nahi izan dute.

Jarduera honen bitartez, 12.3 ekimena ere landu dute ikasleek eta irakasleek: hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

​​

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

​​

  • 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

  • 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela  bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

12.10 EKIMENA:  HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

LH1_HondakinekinArte-lanak

LHko 1. mailan koloretako basoa sortu dute. Horretarako, komuneko paperen hodiak berrerabili dira, hauek moztuz eta margotuz zuhaitzen formak lortzeko. Koloredun basoak bizitasuna ematen dio LHko 1. mailako topaguneari, materialak berrerabiliz artea sor daitekeenaren mezua adieraziz.

bottom of page