IMG_4391.jpg

Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.

13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

 

Ikasturtearen bukaeran, arlo batzuetan, ikasleek klima babesteko ekintzarekin harreman zuzena duten proiektuak burutu diztuzte:

  • DBHko 2. mailako Fisika-Kimika eta Teknologia arloetan: ikasleek etxe jasangarriak diseinatu dituzte, ingurumenarekin harremanean daudenak eta energia berriztagarriak erabiltzen dituztenak.

  • DBHko 3. mailako Fisika-Kimika arloan: ikasleek energiari buruzko proiektu bat egin dute energia elektrikoa ekoizteko zentral desberdinak aztertuz. Ikasleek sortutako maketa gehienak energia berriztagarrienak izan dira: eguzki-energia edo energia eolikoa adibidez.

 

Maketak egiteko, ikasleek hondakinetako materialak erabili dituzte, eta zenbait kasutan, beste material batzuk berrerabiliz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Beheko galerian ikasleek proiektu hauetan sortutako maketak:

IMG_7477
IMG_7477

press to zoom
IMG_7478
IMG_7478

press to zoom
IMG_7504
IMG_7504

press to zoom
IMG_7477
IMG_7477

press to zoom
1/15

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATUTAKO HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4390.jpg

GARATUTAKO HELMUGA:

12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.

 

 

2022ko martxoan, Ikastolako IRAES 21 taldeko ordezkariak 2. lan-proposamenean lanean aritu dira; larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurriak aztertzen. Lan honek hiru helburu izan ditu:

  1. 13. Garapen Jasangarrirako Helburua, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, Lauro Ikastolan nola lantzen den aztertzea eta azaltzea.

  2. Larrialdi klimatikoari aurre egiteko, IRAES 21 taldeak Ikastolari proposamenak egitea eta martxan jartzen laguntzea.

  3. Ikerketa-lan eta proposamen hauek Ikastolan nola komunikatu eta zabalduko diren planifikatzea eta inplementatzea.

 

Klima larrialdiari aurre egiteko lan-proposamenean oinarrituta, Ikastolako 2030 Agenda eta IRAES 21 taldekoen artean, Ikastolan KLIMA BABESTEKO EKINTZA nola lantzen dugun ikertu dugu, 2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldearen proposamenak klima larrialdiari aurre egiteko lan zabala sortuz.

Ikastolako 2030 Agendak eta Zuzendaritza Taldeak lan hau Batxilergoko ikasleei eta Ikastolako Zuzendaritza Taldeari aurkeztea proposatu zion IRAES 21 taldeari. Ikasleek erronkari eutsi zioten eta martxan jarri ziren dena prestatzeko. Aurkezpen guztiak bikainak izan dira hartzaile guztien iritziz, bai Batxilergoko ikasleen zein irakasleen iritziz, bai Zuzendaritza Taldeko kideen iritziz. Zuzendaritza Taldeko kideek IRAES 21 taldeko ikasleek egindako aurkezpen bikaina aipatu zuten.

 

Zorionak Matxalen, Ander, Gabriel, Naroa, Bingen eta Olatz egindako lan onagatik!

 

Aurkezpenetako argazkiak beheko galerian.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

P1290828
P1290828

press to zoom
P1290829
P1290829

press to zoom
P1290870
P1290870

press to zoom
P1290828
P1290828

press to zoom
1/21

2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldearen proposamenak klima larrialdiari aurre egiteko lana irakurtzeko beheko irudiaren gainean klikatu:

2021-2022 ikasturteko IRAES 21 taldearen proposamenak klima larrialdiari aurre egiteko_IRU

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 8. Helburua ere lantzen dugu: LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA.

IMG_4386.jpg

GARATUTAKO HELMUGA:

8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.

8.4 EKIMENA: Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.

13.4 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasle talde baten parte hartzea BBK KLIMA ZIKLOan antolatutako BC3ko Ibon Galarraga ikertzailearen hitzaldian, dokumentalen proiekzioetan eta ondorengo hausnarketan.

 

 

2021eko urriaren 21ean, Batxilergoko 1. mailako ikasle talde bat, Asier Etxebarrieta irakasleak lagunduta, Bilboko BBK aretora hurbildu da BBK Klima Zikloan parte hartzeko.


Ekimenean, ikasleek BC3ko (Basque Centre for Climate Change) kidea eta Lauroko ikasle-ohia den Ibon Galarragaren hitzaldia entzun dute. Ekimenean “Una verdad muy incómoda” filma ere ikusi dute, gaur egun Lurra planetan bizitzen ari garen larrialdi klimatikoa azpimarratzeko asmoz. Azkenik, Glasgow-en izango den COP26 konferentzian hartu beharreko erabakien garrantziaz hausnarketa egin da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

IMG_3962.JPG
IMG_3965.JPG
IMG_3974.JPG
IMG_3990.JPG