top of page
IMG_4391.jpg

Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.

13.4 EKIMENA: IRAES21 taldearen parte-hartzea Euskadiko Confintean.

EuskadikoConfint

2025eko maiatzaren 26an, Euskadiko Confinta ospatu da Urdaibaiko Ekoetxean. Bertan, Lauro Ikastolako DBHko 2. mailako IRAES 21 taldeko Garazi Aresti, Irati Bilbao, Araitz Marquínez eta Martina Nuin ikasle ordezkariak izan dira. Hauekin batera, joan den urteko Euskadiko Confintean ekolider bezala hautatua izan zen gure DBHko 4. mailako Olatz Muñoz ikaslea. Gure ordezkariek, aurretiaz Ikastolako Confintean aukeratu zen proposamena aurkeztu eta azaldu dute Euskadiko Confintean. Olatzek, ekolider bezala, Confintean izan diren ikasle talde baten dinamizatzaile lanak egin ditu.

Ikasturte honetan IRAES 21 taldeko ikasleek landu dituzten gaiak osasuna eta horren ondorioak izan dira, hain zuzen, Osasunari buruzko arazo ekosozial hau aztertu dute: azken sei hilabeteetan, gaixorik egon diren ikasleen artean %37k urdaileko mina izan du.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Behean, Euskal Confintaren egitaraua eta Lauroko ikasleek aurkeztu duten gaiaren kartela. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu. Beherago, argazki-galerian, Euskal Confintaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, 5.a, GENERO-BERDINTASUNA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.2 EKIMENA: LHn eta DBHn, neska eta mutilen arteko parekotasuna bermatzea ardurak banatzerakoan: ikasle laguntzaileak, 2030 Agendako ordezkariak, Marrubi taldea…

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki          garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko         babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.13 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz. 

13.3 EKIMENA: IRAES21 taldeak gidatuta, Ikastolako Confinta ospatzea, Euskadiko Confintera Lauro Ikastolako proposamenak eramateko.

IkastolakoConfinta

2025eko maiatzaren 9an, Ikastolako Confinta ospatu dugu DBHn, IRAES 21 taldea osatzen duten DBHko 2. mailako Garazi Aresti, Irati Bilbao, Luzia Llorca, Eneritz Mallona, Araitz Marquínez eta Martina Nuin ikasleek gidatuta.

 

Ikastolako confintean, DBHko 2. mailako ikasleek osasun ohiturei buruz betetako galdetegiaren ondorioetan oinarritutako hiru arazo ekosozial aurkeztu dira, bakoitzerako proposamen bat eskainiz. Eskainitako hiru aukeren artean, lehenengoa izan da hautatua. Eskainitako aukerak beheko taulan ditugu ikusgai. IRAES 21 taldeko ordezkariek aukeratutako proposamena eramango dute Euskal Confintera.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Ikastolako Confintean, 13.1 ekimena ere lantzen dugu: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.

Beheko argazkietan Ikastolako Confintaren irudiak eta eskainitako hiru aukeren zerenda:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera. 

17.3 EKIMENA: IRAES 21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea, Euskal Confintean eta Ekinaren astean parte hartuz.

13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek klima babesteko ekintzari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea.

2030AgendakoordezakariakHHko ate-irekietan

Ikastolan antolatutako HHko ate-irekien saioetan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako  2030 Agendako zenbait ikasle-ordezkarik Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko azaldu die bisitariei, Ikastolan KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko egiten duguna adieraziz.

Azaldutako gaien artean,  7. GJHan, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, ikasleek 7.1 ekimena azaldu dute: HHko, LHko, DBHko, Batxilergoko eta Beheko Soloa eraikinen isolamendua, domotizazioa eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea, aerotermia eta panel fotoboltaikoak instalatuz.

Eskerrik asko Jone Esturo, June Gerenabarrena, June Uriarte, Ane Linaza, Olaia Olivas, Uxue Ruiz, Arene Lejona, Markel Torrel eta Peio Tagliaviari egindako lan onagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Ondoren, Lauro Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa eta azpiegituretako ereduak energia‐eraginkortasuna lortzeko dokumentua dugu. Bertan, Lauro 2030 Agenda-planan zehaztuta ditugun ekimen desberdinak agertzen dira, eraikinen arabera sailkatuta, eta argazkiekin azalduta. Ekimen bakoitzaren bitartez lantzen ditugun Garapen Jasangarrirako Helburuak ere aipatzen dira.

Beheko argazki-galerian 2030 Agendako ordezkariak HHko ate-irekien saioetan azalpenak ematen:​​

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

4.7 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde gehienetan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.

IMG_4385.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.

7.4 EKIMENA: 2030 Agendako ikasle ordezkariekin jasangarritasunean landutako gaiak, egindako kanpainak eta antzekoak egiten jarraitzea.

bottom of page