top of page
IMG_4393.jpg

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

15.4 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraikitzea.

 

2022ko ekainaren 28an, Aranzadi elkarteko Ane, HH, LH, DBH eta Batxilergoko zenbait irakaslerekin izan da urmaelari buruzko formazioa ematen. Hasieran batean, Anek urmaelei buruzko informazio teorikoa azaldu zuen, Aranzadi elkarteak urmaelen gaia ikasleekin lantzeko argitaratutako liburuxkak erakutsiz. Ondoren, irakasleek, taldeka antolatuta, ikasleekin urmaelan lantzeko jarduera bat proposatu zuten. Bukatzeko, urmaelan egon ziren. Anek urmaeletik sapaburu batzuk atera eta espezie horri buruzko azalpenak eman zituen.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

Beheko argazki galerian jardueraren argazkiak ditugu:

15.6 EKIMENA: LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Ekoetxe Urdaibaira.

LH 3. zikloa Ekoetxea

 

LHko 3. zikloko ikasleak Urdaibaiko Ekoetxea bisitatu dute. Irtenaldian, Urdaibaiko ingurunean zehar ibili dira eta Madariaga dorretxean bertako erakusketa ikusi eta espezie desberdinei buruz ikasi dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

Beheko argazkietan irtenaldiaren irudiak:

PHOTO-2022-05-03-14-47-49.jpg
PHOTO-2022-05-03-14-47-49-2.jpg
PHOTO-2022-05-03-14-48-24.jpg
PHOTO-2022-05-03-14-48-05.jpg
PHOTO-2022-05-03-14-48-24-2.jpg
LH4 Lurraska

15.7 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.

 

LHko 4. mailako ikasleak Lurraskan egon dira azken astean. Bertan, animalien zaintza ikasi eta landu dute, zaldi, asto eta abarrekin ibili dira. Egonaldia elkarbizitza lantzeko oso egokia izan da eta ikasleek primera pasatu dute.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

Beheko argazkietan egonaldiaren irudiak:

IMG20220518092811.jpg
IMG20220518093355.jpg
IMG-20220529-WA0036.jpg
IMG-20220529-WA0039.jpg
IMG-20220529-WA0027.jpg

15.10 EKIMENA: DBHko Hegaztien proiektua, Aire Zabaleko Txorien museoa eta Bird Centerrekin harremana.

DBH Hegaztiak

 

DBHko hegaztien proiektuarekin jarraitzen dugu. DBHko eraikinaren inguruan txorientzat kokatutako janari asketan txoriak ikusten ditugu. Eskerrik asko Harold zure lanagatik!

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

Beheko argazkietan kaskabeltz handia eta txorru arrunta:

P1300476.JPG
P1300470.JPG
P1300509.JPG
P1300507.JPG

Txorru arrunta (Chloris chloris)

P1300486.JPG

Kaskabeltz handia (Parus major)

15.2 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako ikasleek urtero zuhaitz bat landatzen dute Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.

Batx2 Zuhaitza

 

2022ko maiatzaren 9an, Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat azken klase-eguna izanik, 2030 Agendako ordezkariek zuhaitz bat landatu dute euren promozioaren oroigarria Ikastolan uzteko eta Ikastolako biodibertsitatea bermatzen laguntzeko. Eskerrik asko!

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

Behean, ekiminaren bideoa eta argazkiak ditugu:

15.11 EKIMENA: Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Ikastolan dagoen Lauroeta errekako ikerketa laginketan parte hartzen dute datuak bilduz.

Batx1 Ibaialde

 

2022ko apirilaren bukaeran eta maiatzaren hasieran, Batxilergoko 1. mailako Biologia arloko ikasleek,  Ikastolan dagoen Lauroeta errekako ikerketa laginketan parte hartu dute datuak bilduz, Esther Atela eta Josune Anasagasti irakasleen gidaritzapean. COVID-19 protokoloak direla eta, ikasturte honetan DBHko 1. mailako ikasleek ez dute parte hartu. Hala ere, Batxilergoko ikasleek lan ona egin dute. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

Ekimen honen bitartez, 15.5 ekimena ere lantzen dugu: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HH, LH5…

Ibaialde_4.JPG
Ibaialde_2.JPG
Ibaialde_1.png
Ibaialde_3.JPG

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK ere lantzen dugu:

IMG_4389.jpg

GARATUTAKO HELMUGA:

11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.

11.3 ekimena: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

15.4 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraikitzea.

LH6 Urmaela Fomazioa

 

2022ko maiatzaren 4an, Aranzadi elkarteko Jon eta Ane LHko 6. mailako ikasleekin izan dira urmaelari buruzko formazioa ematen. Taldeak bi zatitan banandu dira, talde erdia gela nagusian egon da, eta bertan, urmaelen ekosistema azaltzen duten panelak ikusi dituzte eta Jonek gaiari buruzko azalpenak eman dizkie. Bitartean, taldearen beste erdia urmaelan egon da. Anek urmaeleko animalia espeziei buruzko azalpenak eman dizkie: intsektuei, anfibioei eta narrastiei buruz batez ere.

Anek Ikastolako urmaelan hartutako uhandre palmatu bi eta euren larbak erakutsi dizkie ikasleei. Kanpoko beste urmael batetik ekarritako arrabioak eta apoa ere erakutsi dizkigu. Beheko argazki galerian jardueraren argazkiak ditugu.

P1300345.png

 

Ikastolako Urmalean hartutako uhandre palmatua, Triturus helveticus.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

Ekimen honen bitartez, 15.5 ekimena ere lantzen dugu: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HH, LH5…

15.9 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.

DBH3 Karpin

 

Hasi dira DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldiak Karpin Abenturara. Bertan, ikasleek faunaren azterketa egin ahal izan dute, animalia espezie desberdinak ikusiz, hauetako batzuk, mehatxatutako espezieak.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

Karpin1.jpeg
Karpin10.jpg
Karpin2.jpeg
Karpin7.heic
Karpin11.jpg
Karpin12.jpg
Karpin6.jpg
Karpin8.heic
Karpin5.jpeg

15.8 EKIMENA: DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.

DBH 2 Sukarrieta

 

DBHko 2. mailako ikasleak Sukarrietako egonaldiak burutzen hasi dira. 2021eko abenduaren 13tik 16rako astean, 2.B taldeko ikasleen txanda izan zen. Beheko argazkietan, Sukarrietako egoitzaren sarreran eta Biodibertsitatea aztertzeko jardueretan ikus ditzakegu. Ikusizko mapan Urdaibaiko Biodibertsitatearen adierazpena dugu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

image2.jpeg
image7.jpeg
image9.jpeg
image8.jpeg
image6.jpeg
image10.jpeg
BIODIBERTSITATEA_Urdaibai.png

15.4 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi elkartearen laguntzarekin, Ikastolan Urmaela eraikitzea.

LH6 Urmaela

 

2021-2022 ikasturtearen hasieran, 2021eko irailaren 23an hain zuzen ere, LHko 6. mailako ikasleek, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin, Ikastolan urmaela eraiki zuten.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

Urmaela euri-uraz betetzen ari da! Behean, Iñaki Zalduegik 2021eko abenduaren 2an egindako argazkia. Eskerrik asko!

Urmaela_2021-12-02.jpg

15.3 EKIMENA: LHko 2. zikloko ikasle eta irakasleek sortu duten Tximeleta eta intsektuen oasia Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

LH Tximeleta oasia

 

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

 

Ekimen honi 2020-2021 ikasturtean eman genion hasiera, eta 2021-2022 ikasturtetik aurrera jarraipena izango duenez, 2021-2022 ikasturteko 2030 Agendaren plangintzan txertatu duge. LHko 2. zikloko ikasle eta irakasleek sortutako Tximeleta eta intsektuen oasia Ikastolako habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta mehatxatutako espezieak babesteko balio izateaz gain, gure ikasketa prozesua aberasteko balio izatea ere nahi dugu.

Lurra ez dugu gure arbasoengandik oinordetzan hartzen, gure seme-alabengandik mailegutzan hartzen dugu.

Amerikako indioen esaera

bottom of page