top of page
IMG_4393.jpg

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

15.4 EKIMENA: Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako bideodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.

UrmaelenSareaTopaketak

2023ko azaroaren 17an, Eskoletako Urmaelen Sareko V. Topaketa ospatu zen EHUko Gasteizko Araba Campusean, eta bertan, LHko irakasleak diren Ane Bidaurratzagak eta Amaia Maurolagoitiak parte hartu zuten. Gure bi ordezkarien esanetan, topaketa oso aberasgarria izan zen Ikastolako urmaelean ikasleekin lan egiteko ideiak hartzeko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.

  • 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

  • 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Ekimen honen bitartez, 15.5 ekimena ere lantzen ari gara: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

Beheko argazki-galerian, Amaiak eta Anek Topaketan egindako argazkiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango  diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

17.15 EKIMENA: Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.

15.7 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.

LH4 El Pobal

2023ko urriaren 24an hasita, LHko 4. mailako ikasleak El Pobal burdinolara bisitan joan dira. Bertan, burdinolaren funtzionamendua ikusi, ezagutu eta ikasi dute, antzina nola erabiltzen zen azaldu zaie, eta gaur egun, arto-irina egiteko nola erabiltzen den frogatu dute. Ikasleek arto-irinarekin taloak egin ondoren oso gustura jan dituzte.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Beheko argazki-galerian Asier Olazar irakasleak bere tutorepeko taldearekin egindako irtenaldiaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 7.a, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

IMG_4385.jpg

Burdinolan bertan, energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako, iturri berriztagarrien eta energia‐eraginkortasunaren erabilera ikusiz.

IMG_4390.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela  bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa   edukitzeko.

15.12 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.

DBH1 Peñas Negras

 

2023ko urriaren 11n hasita, DBHko 1. mailako ikasleak Zugastietan egon dira. Ikasleek taldeka egin dituzte irtenaldiak Bizkaiko Meatzaldera, Biologia-Geologiako irakasleak eta euren tutoreak, arduradunak edo beste irakasle batzuk lagunduta. Ikasleak Biologia-Geologia arloan lantzen ari diren Harriz harri proiektua sendotzeko, Bizkaiko mineralak eta harriak eta horien garrantzi historikoa in situ ulertzeko joan dira Zugastietara. Bertan, ikasleek naturaren birsorkuntza, pasaia karstikoa eta jasangarritasunaren inguruko ariketak landu zituzten ere.

Bisitaldiaren ekintza nagusia Zugastietako antzinako meatze-ustiapenean zehar gidatutako ibilbide didaktikoa izan da. Programak helburu nagusi hauek ditu:

  • Ikasleen artean errespetu jarrerak garatzea, ingurunearen ezagueraren bidez. 

  • Antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea. 

  • Meatzaritzak paisaian utzitako aztarnak interpretatzea, baita meatzaritzaren ingurumen ondorioak ere. 

  • Inguruaren ezaugarri geologiko nagusiak zein diren jakitea: harriak, burdin mineralak, etab. 

  • Gaur egun aisialdirako balio duen antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Argazki-galerian, Amaia Pérez irakasleak DBHko 1.C taldearekin irtenaldian egindako argazkiak:

bottom of page