
Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
15.3 EKIMENA: Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
2025eko maiatzaren azken astean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek xaboia egin dute eurek zaintzen duten Tximeleten Oasiko loreen petaloak, glizerina eta usain-esentziak erabilita. Ikasleek xaboia egiteko prozesu osoa landu dute, errezetatik hasi eta azken emaitzaraino, beheko argazki-galeriako irudietan ikus dezakegun bezala.
Kurrikulumean txertatuta dugun proiektu honen bitartez, LH1eko ikasle eta irakasleek 15.5 ekimena ere landu dute: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.15 EKIMENA: Zerynthia elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
15.8 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen egonaldia Lurraskan, animaliak zaintzen.
2025eko maiatzaren 21etik 23a, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Lurraskan egon dira. Bertan, animalien zaintza ikasi eta landu dute, behei, zaldi, asto eta abarrekin arituz. Egonaldia elkarbizitza lantzeko oso egokia izan da eta ikasleek oso ongi igaro dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
Beheko argazkietan egonaldiaren irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu::





15.4 EKIMENA: Ibaialde proiektua: Aranzadi elkartearen laguntzarekin, LHko, DBHko eta Batxilergoko Zientziak arloetan, Ikastolako Urmaela erabiltzea eta zaintzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
2025eko maiatzaren 15ean, Batxilergoko 1. mailako Biologia arloko ikasleak, Ikastolako Urmaelean egon dira, bertako ekosistema aztertuz eta laginketa eta datuen ikerketa eginez. Batxilergoko ikasleak Biologia arloko irakaslea den Zuriñe Sernaren gidaritzapean egin dute lana.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Ekimen honen bitartez, 15.5 ekimena ere lantzen dugu: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Beheko argazkietan jardueraren irudiak:






Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.14 EKIMENA: Aranzadi elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
15.10 EKIMENA: Ibaialde proiektua: DBHko 1. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia arloan Loiuko Basaburu errekako ikerketa laginketan parte hartzea datuak bilduz.
2025eko maiatzaren 8an, DBHko eta Batxilergoko 1. mailako Biologia arloko ikasleek, Loiuko Basaburu errekako laginketa eta datuen ikerketa egin dute, Batxilergoko eta DBHko Biologia arloko irakasleak diren Esther Atela, Josune Anasagasti, Amaia Pérez eta Luken Bidaurratzagaren gidaritzapean. Ekimen honetan, Batxilergoko ikasleak DBHko 1. mailako ikasleen gidariak izan dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Ekimen honen bitartez, 15.5 ekimena ere lantzen dugu: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
Beheko argazki-galerian, jardueraren argazkiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
15.2 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariek urtero zuhaitz bat landatzea Promozioen Basoa sortuz, zuhaitz espezie desberdinekin Ikastolako biodertsitatea bermatzeko.
2025eko maiatzaren 7an, Batxilergoko 2. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariak diren edo aurreko ikasturteetan izan diren Malen Bustamantek, Beñat Oskilak, Uxue Ruizek, Irune Salcedok eta Markel Torrellek, Promozioen Basoan euren promozioko zuhaitza landatu dute. Ikasture honetan urkia landatu dugu, zuhaitz-espezieen dibertsitatea kontuan izanik, eta Ikastolan dugun ekosistema eta dibertsitate biologikoaren kontserbazioa bermatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Eskerrik asko Manu zure laguntzagatik!
Beheko bideoan urkia landatzen eta ikasleak urkiaren ondoan:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
15.3 EKIMENA: Zerynthia elkartearen laguntzarekin, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleta eta intsektuen oasiaren zaintzaz arduratzea Ikastolako biodibertsitatearen eta ekosistemaren kontserbazioa bermatzeko.
2024-2025 ikasturtean zehar, eguraldi ona egin duen egunetan, LHko 1. zikloko ikasleak Tximeleten Oasian lanean ibili dira belarrak kentzen, udaberrian landatzen hasteko asmoz. Bertan, ikasleek izaki bizidun desberdinak aurkitu dituzte, eta honi buruz ere ikasten aritu dira, bakoitzak bere jakintzak kideei azalduz eta denon artean partekatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian, ekimenaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
-
11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
-
11.7 Ikastolako berdegune eta espazio publikoak, inklusiboak eta irisgarriak izateko aukera ematea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta aniztasunen bat duten pertsonentzat.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
15.9 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Karpin Abenturara.
2025eko udaberrian, DBHko 3. mailako ikasleak, taldeka, Karpin Abenturara joan dira. Bertan, ikasleek faunaren azterketa egin ahal izan dute, animalia espezie desberdinak ikusiz, hauetako batzuk, mehatxatutako espezieak izanik. Karpineko parkean dauden animaliak, trafiko ilegalean harrapatutakoak, zauritutakoak edo abandonatutakoak dira, besteak beste, dordokak, arantzurdeak, llamak, otsoak, Gibraltarreko makakoak edo panterak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
Beheko argazkietan, 2025eko maiatzaren 5ean, 3.E taldeak egindako irtenaldiaren irudiak:





Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.6 EKIMENA: LHko 3. zikloko ikasleen irtenaldia Urdaibaiko Ekoetxera.
2025eko apirilaren 29an eta 30ean, LHko 6. mailako ikasleak Urdaibaiko Ekoetxea bisitatu dute. Irtenaldian, Urdaibaiko ingurunean zehar ibili dira, paduran, belardietan, hondartzan, hegaztien behatokian eta Madariaga dorretxean. Madariaga dorretxean bertako erakusketa ikusi eta espezie desberdinei buruz ikasi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
Beheko argazki-galerian irtenaldiaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 14.a, URETAKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
DBHko 1. mailako Etika arloan, Desagertzeko zorian dauden animalia-espezieak proiektua landu dute gure ikasleek. Proiektu honen bitartez, bidea ematen diogu ikasturte honetarako eta hurrengorako, EA 2030 programan zehaztutako 15. GJHari, LEHORREKO BIZITZAri.
Ikasleak taldeka antolatuta, proiektuaren edukiak lantzeko kontinente bat aukeratu dute. Ondoren, aukeratutako kontinentean, desagertzeko zorian dauden animalia-espezieei buruzko lanketa egin dute: animalia hauei eta desagertzeko arrazoiei buruzko informazioa bilatuz eta horma-irudi batean adieraziz. Aztertutako animalia-espezie batzuk itsaso eta ozeanoetakoak direnez, Garapen Jasangarrirako 14. Helburua ere landu da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian DBHko 1. mailako ikasleak proiektuan lanean:




Behean, ikasleek proiektuan egindako horma-irudien argazkiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:







DBHko 1.Dko Izaro Julián Amuriza ikasleak, bere taldeko kideek egindako lana munduko mapa interaktibo batean bildu du Genially aplikazioaren bitartez. Eskerrik asko Izaro! Ikusi eta ikasi!
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 14.a, URETAKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
15.11 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.
2024ko azaroaren 14tik 22ra, DBHko 1. mailako ikasleak Zugastietan egon dira. Ikasleek taldeka egin dituzte irtenaldiak Bizkaiko Meatzaldera, Euskara, Matematika eta Biologia-Geologiako irakasleen gidaritzapean, arlo hauen artean burutzen ari diren harriei buruzko proiektua sendotzeko. Bizkaiko mineralak eta harriak eta horien garrantzi historikoa tokian bertan ikusi eta ulertzera joan dira Zugastietara. Bertan, ikasleek naturaren birsorkuntza, pasaia karstikoa eta jasangarritasunaren inguruko ariketak landu zituzten ere.
Bisitaldiaren ekintza nagusia Zugastietako antzinako meatze-ustiapenean zehar gidatutako ibilbide didaktikoa izan da. Programak helburu nagusi hauek ditu:
-
Ikasleen artean errespetu jarrerak garatzea, ingurunearen ezagueraren bidez.
-
Antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea.
-
Meatzaritzak paisaian utzitako aztarnak interpretatzea, baita meatzaritzaren ingurumen ondorioak ere.
-
Inguruaren ezaugarri geologiko nagusiak zein diren jakitea: harriak, burdin mineralak, etab.
-
Gaur egun aisialdirako balio duen antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Argazki-galerian, DBHko 1.C taldearen irtenaldian egindako argazkiak:




15.7 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleen irtenaldia El Pobal burdinolara.
2024ko azaroaren 5etik 7ra, LHko 4. mailako ikasleak El Pobal burdinolara bisitan joan dira. Bertan, burdinolaren funtzionamendua ikusi, ezagutu eta ikasi dute, antzina nola erabiltzen zen azaldu zaie, eta gaur egun, arto-irina egiteko nola erabiltzen den frogatu dute. Ikasleek arto-irinarekin taloak egin ondoren oso gustura jan dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian irtenaldiaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
15.12 EKIMENA: DBHko 2. mailako ikasleen irtenaldia Kalitatea Topera.
2024ko urriaren 7tik 11ra, DBHko 2. mailako ikasleek Kalitatea Topera programaren barnean antolatzen diren irtenaldietan parte hartu dute. Irtenaldietan, behien esplotazioa eta tomateen ekoizpena egiten dituzten instalazioak bisitatu dituzte.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian aipatutako irtenaldien irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
15.1 EKIMENA: Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
2024ko urriaren hasieran DBHko eraikinaren ondoko lorategien zaintzak egin dira, belarra moztuz eta beharrezko gariketak eginez.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Beheko argazkietan aipatutako lorategien zaintzaren irudiak:


15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
DBHko 1. mailako Plastika arloan Lauroko ekosistema proiektua lantzen hasi gara. Ikasturte honetan, Berritzegunean, 2030 Agendako edukiak lantzeko 15. GJHa, LEHORREKO BIZITZA lantzea erabaki denez, proiektu honekin bidea emango diogu ekimenari.
Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.
-
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
Beheko argazki-galerian DBHko 1. mailako ikasleak Ikastolako ingurunean gure ekosistemari buruzko argazkiak eta marrazkiak egiten eta aurkitutako zikinkeria garbitzen gure ekosistema babesteko:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 9.a, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA eta AZPIEGITURA, 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1. EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.2. EKIMENA: LHko ikasleek ChromeBook eta DBH eta Batxilergoko ikasleek iPada ikasketa tresna bezala erabiltzea.
9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
15.1 EKIMENA: Ikastolako biodibertsitatearen galera gelditzea: lur-sailen, lorategien eta zuhaitzen zaintza eginez.
LHko eta DBHko eraikinen ondoko zuhaizkez osatutako hezi-bizietan, haritzak ditugu. Haritz hauek Ikastolako biodibertsitatearen adierazle dira. LHn dagoena Gernikako arbolaren urtadarraren ondoan dago, beraz, posible da Gernikako arbolaren oinordea izatea.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
15.1 Ikastolako lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne-ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin.
-
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
Beheko argazkietan haritz hauen eta Gernikako arbolaren urtadarraren irudiak:





