IMG_5502.jpg

Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

16.9 EKIMENA: Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, Ukraina-Euskadi Gizarte-Kultura eta Garapenerako Lankidetza Elkartearekin batera, Lauro Ikastola materiala biltzeko puntua bilakatu dugu gure ikasle, familia eta pertsonalarentzat.

 

Ukrainako krisi humanitarioan laguntzeko, 2022ko martxoaren 7an, 8an eta 9an, Ikastola materiala biltzeko puntua bilakatu dugu gure ikasle, familia eta pertsonalarentzat.

Etapa guztietan parte-hartzea handia izan da eta bildutako material kopurua izugarria, denetarik bilduz. Beheko argazki galerian gure ikasle, familia eta pertsonalaren parte-hartzea eta emandako laguntza ikus dezakegu.

 

Lauro Ikastolako 2030 Agendatik eskerrak eman nahi dizkiegu ikasle, familia eta pertsonalari, Ikastolako Zerbitzuetako arduradun eta langileei eta etapa desberdinetako Zuzendari eta koordinatzaileei, euren laguntza ezinbestekoa izan baita ekimena aurrera eramateko.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

2022ko martxoaren 24an, Ukraina-Euskadi Garapenerako Lankidetza eta Gizarte eta Kultura Elkarteak jakinarazi digunez, Lauro Ikastolak bildutako materiala martxoaren 24an, asteartean, atera zen Mungiako biltegitik, Uzhhorodeko distritora, Zakarpattia eskualdean.

Familiek eman duzuen materialari dagokionez, arropa ez-termikoarekin, Ikastolan hamar arropa-kaxa osatu ditugu eta arropa bilketan kolaboratzen dugun Koopera elkarteari eman dizkiogu. Ukraina-Euskadi elkartetik errefuxiatuentzako arropa eskaria jaso dugunez, Ikastolan batu gabe egon den galdutako arropa helarazi diegu.

Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu!

UKRAINARI_LAGUNTZA_1
UKRAINARI_LAGUNTZA_1

press to zoom
UKRAINARI_LAGUNTZA_2
UKRAINARI_LAGUNTZA_2

press to zoom
UKRAINARI_LAGUNTZA_40
UKRAINARI_LAGUNTZA_40

press to zoom
UKRAINARI_LAGUNTZA_1
UKRAINARI_LAGUNTZA_1

press to zoom
1/41

16.5 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailan Adi-adian programan parte hartzea.

 

2022ko apirilaren 6an, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Adi-adian programako Mari Carmen Hernándezen hitzaldia izan zuten. Adi-adian programak giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak eta biktimen testigantzak entzuteko aukera ematen die ikasleei. Mari Carmen Hernández 2000. urtean ETAk erahil zuen Jesús María Pedrosa Durangoko Alderdi Popularreko zinegotziaren alarguna da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

 

IMG_2596.JPG

16.8 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek European Youth Parliament ekimenean parte hartzea.

 

2022ko martxoaren 11n, 12an eta 13an, Batxilergoko 1. mailako Irati Díaz de Mendibil, Aiala Garabieta, Carmen Lawrence, Imke Lázaro, Lea Mancisidor eta Paula Redondo ikasleek, Gorka Lozano irakasleak lagunduta, Bilbon ospatu zen European Youth Parliament jardunaldietan parte hartu zuten.

Asteburuan zehar beste ikastetxeetako ikasleekin elkar-lanean aritu dira:

  • Ostiralean, Europa parkean, Team Building jarduerak burutu zituzten euren kideak eta antolatzaileak ezaguzteko.

  • Larunbatean, BBK Kunan, Garapen Jasangarrirako Helburuen etxean, Committee Work saioetan, ikasle-komite bakoitzak bere gaiaren hausnarketa, proposamen desberdinak azterketa eta balorazioa  egin zuten taldeko erabakiak hartzeko, igandean ospatu zen Parlamentu bileran aurkezteko.

  • Igandean, General Assembly saioan, ikasle-taldeek euren proposamenak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten, bozketa-sistemaren bitartez proposamen bakoitza onartzeko.

Landutako gaiak hauek izan dira:

  • Giza salerosketa eta Covid-19k horretan izandako eragina.

  • Desgaituen enpleagarritasuna eta lan-merkaturatzea.

  • Landa-eremuen eta urrutiko tokien biztaleriaren zahartzea eta despopulatzearen aurkako neurriak.

  • Sexu heziketa.

  • Moda azkarraren eta arropa erosketen tendentziaren kalteak ingurumenean.

  • Etxegabetasunaren aurkako neurriak.

  • Emakume eta gizonen arteko desberditasunak kirolean.

 

Saio guztiak ingelesez izan dira.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.a Nazioarteko erakunde egokiak indartzea, baita nazioarteko lankidetzaren bidez ere, indarkeria prebenitzeko eta terrorismoari eta delinkuentziari aurka egiteko ahalmena sortzeko, maila guztietan, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan.

Zorionak Irati, Aiala, Carmen, Imke, Lea, Paula eta Gorka egindako lan onagatik!

 

Antolatzaileen artean Ander Urteaga ikaslee ohia egon zen, Cristina Alonso ere, azken egunean laguntzaile bezala egon zen.

Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

275680621_5250001005043914_159928557389525987_n.jpg
275664169_5250001308377217_3114014713841550093_n.jpg
275724564_5250000571710624_3338788184526022763_n.jpg
275695915_5252706871439994_909709441936633435_n.jpg
275779033_5252706361440045_6994960368211098319_n.jpg
275930935_5256345177742830_6356287631831032426_n.jpg
275972441_5256345287742819_385799328472035503_n.jpg
275861402_5256344687742879_8762132097729052668_n.jpg

 

Argazkiak: European Youth Parliament.

Beheko dokumentuak, ikasle-talde bakoitzak adostutako proposamenak biltzen ditu. Dokumentu deskargatzeko gainean klimatu:

Resolution Booklet European Youth Parliament.png

16.7 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleentzat Urko Giménez Ortiz de Zarate magistratuaren hitzaldia justiziaren funtzionamendua ezagutzeko.

 

2022ko martxoaren 7an, Batxilergoko 2. mailako Zuzenbide arloko ikasleek, Urko Giménez Ortiz de Zarate magistratuaren hitzaldiaz gozatu dute. Urkok, beste gai batzuen artean, Euskal Herriko justizia nola antolatuta dagoen, magistratu izateko egin beharreko ikasketen prozesua zein den, epaile eta magistratuen funtzio nagusiak eta zuzenbide penalaren oinarrizko atalak zeintzuk diren eta  magistratua izateko zein gaitasun eta trebetasun bete behar diren azaldu ditu, besteak beste.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

image3.jpeg
image1-2.jpeg

16.4 EKIMENA: DBHko 4. mailako Etika arloan GEAU proiektua lantzea.

 

DBHko 4. mailako Etika arloan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko infografiak egin ditugu. Ikasleek burutu ikerketa lanetan, gaur egun munduan ematen diren hainbat egoera aztertu dute, Giza Eskubideen zenbait atal zergatik betetzen ez diren aztertuz. Beheko irudietan ikasturte honetako infografia batzuk ditugu. Infografiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

GutxietsitakoHezkuntza_GaizkaBermejo.png

 

Gaizka Bermejo

Climate Change Prevention.png

 

Pello Arana

Sexu-esplotaziorakoEmakumeenEtaNeskatoenSalerosketa_AmaiaGoiriena.png

 

Amaia Goiriena

16.2 EKIMENA: Ikastolako elkarbizitza-planaren barnean, LHn eta DBHn KIVA eta ikasle laguntzaileen programak txertatzea.

 

16.3 HELMUGA garatzeko beste ekimen batzuk burutzen ditugu, hauen artean, LHko ikasle laguntzaileen programa. Programa hau nola lantzen dugun ezagutzeko LHko sitearen atal honen estekan klikatu. 

16 GJH LHko IKASLE LAGUNTZAILEAK.png