Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ikastolako baliabideen mugikortasuna, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.
17.3 EKIMENA: Unesco Etxea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
2022ko uztailaren 4tik 7ra, Unescoren XXXIII. Eskola Elkartuen Topaketa ospatu zen Zumaiena ikastetxean, Zumaian. Lauro Ikastolarentzat lehenbiziko aldia izan da topaketa hauetan parte hartzen, 2021-2022 ikasturtearen hasieran, Unesco red PEA sarean parte hartzeko eskaria onartu ondoren.
Topaketetan, 2022-2023 ikasturtean, Unesco Eskola Sarea osatzen dugun zentroetan ondorengo erronkak aurrera eramatea erabaki dugu:
1. Mundu mailako Hiritartasuna, Bakea eta Giza Eskubideak lantzea:
-
Martin Luther Kingen I have a dream hitzaldiaren 60. urteurrena aprobetxatuz hainbat ekintza burutzea.
-
Hiruhileko bakoitzean, bakea eta Giza Eskubideekin harremandutako Nazioarteko Egunak ospatzea.
2. Ondarea eta kulturarteko elkarrizketa lantzea:
-
Kultuta eta Natura Ondareak zaintzeko jarduerak eta ekimenak burutzea, norbere tokiko Ondarea kontuan izanik.
-
Apirilaren 18an, Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzea.
3. Garapen Jasangarrirako Hezkuntza lantzea 4.7 helmuga sendotzeko, Desplastifícate proiektuan oinarrituta:
-
Estatu mailan, egun bat ezarriko da Desplastifícate proiektua ospatzeko.
-
Desplastifícate erronka: Desplastifícate proiektua Hezkuntza zentrotik atera eta ezagutzera ematea; sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak egitea, familiak, herria, Udala, ingurunea, komertzioak (Jasangarritasunaren zigilua) inplikatu, erakusketak egitea… 4.7 helmugarekin eta beste zenbait GJHrekin lotuz.
-
Eskoletan Zentzugabekoaren Museoa proiektua sortzea; plastikoaren gehigezko erabilera salatzeko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
Topaketetan hainbat hizlarik parte hartu zuten: Nieves Fernández, Unesco Etxeako Presidentea, Luisa Márquez, red PEAko estatu mailako Koordinatzailea, Iñaki Ostolaza, Zumaiako Alkatea, Julie Saito, red PEAko Nazioarteko Koordinatzailea, Ernesto Fernández, Argentina, Uruguai eta Paraguaiko Unescoko ordezkaria eta Amerika Latina eta Karibeko Unescoko Zientzien Bulegoko Zuzendaria, Rossana Afonso, Angolako Unescoko Kooperazio Nazionalaren Komisioko Idazkaria, Cecilia Barbieri, Unescoko Hiritartasun eta Bakerako Hezkuntza saileko Zuzendaria, Samuel Fernández Diekert, Unesco Etxeako Faktoria 4.7 proiektuko Arduraduna, Adolfo Uriarte, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saileko Ordezkaria, Jokin Beldarraitz, Hezkuntza Sailburua eta Isaak Aranberri, Zumaiena Ikastetxeko Zuzendaria.
Esan beharra dago Zumaiena Ikastetxeak topaketen antolaketa bikaina egin duela. Eskerrik asko emandako harreragatik eta zorionak antolaketa maila gorenagatik! Hezkuntzak mundua alda dezakeelako.
Beheko argazkietan topaketen irudiak:
17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK alianza parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
2022ko ekainaren 23an, BBK KUNA 2030 KIDEAK aliantzaren 1. urteurrena ospatu da. Lauro Ikastola BBK KUNA 2030 KIDEAK sortu zutenen 83 elkarteen artean dago. Ekitaldiari hasiera emateko, aliantzaren lehenengo ikasturte honetan, BBK KUNA 2030 kideen artean sortutako aliantza desberdinen bitartez burututako proiektu batzuk azaldu ziren. Ondoren, hurrengo ikasturterako erronkak proposatu ziren: alde batetik, 2030 Agendarako prestakuntza on-line plataforma, eta bestetik, hiru programa berri: Inspirazioa eta Ekitaldiak, Aliantzak eta Kideak Ekinean.
Ekitaldiari amaiera emateko, Daniel Innerarityk, BBK Kuna Institutoko Think Tank proiektuaren gidariak, etorkizuneko digitalizazioari buruzko hitzaldia eman zuen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.22 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Ikerketa Lana ikas-arloan lortutako ikerketa esanguratsuak aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta itunpeko erakundeentzat eskuragarri jartzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera.
2022ko ekainaren 3tik 6ra, Elhuyarrek antolatuta Bilbon ospatu den Zientzia Azokan, Batxilergoko 1. mailako ikerketa lan batzuk erakutsi dira. Hauen artean, aipatzekoa da Ane Angulo, Larraitz Artaza eta Imke Lázaro ikasleek, Amaia Pérez Etxebarria irakaslearen gidaritzapean aurkeztu duten lana: Landare eta lurretik elektrizitatea modu eraginkorrean lortzen. Lan hau Zientzia Azokan saritua izan da. Lan honetan aztertutako edukiek 7. GJHari, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, eragiten diote. Ikerketa lana Elhuyarren webgunean argitaratua izan da. Lana ikusteko hemen klikatu.
Bestetik, Batxilergoko 1. mailako hiru ikasleren ikerketa lanek aipamen bereziak lortu dituzte estatu mailako Si eres original eres de libro lehiaketaren XVI. edizioan. Hauek dira: Origamia, azalera zabalgarriak. Unai López Tomé eta Irune Pipaón Lópezek egina, Amaia Pérez Etxebarria irakasleak koordinatuta, eta Sindikalismoa tresna feminista bezala. Aiala Garabieta Oribek egina, Begoña Diez de Ultzurrun Iturralde irakasleak koordinatuta. Aipatzekoa da nola txertatu eta zein ongi azaldu dituen Aialak Garagen Jasangarrirako Helburuak bere ikerketa lanan. Hauek izan dira: 4. GJH, KALITATZEKO HEZKUNTZA, 5. GJH, GENERO-BERDINTASUNA, 8. GJH, LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA, 10. GJH, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, 16. GJH, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK eta 17. GJH, ALIANTZAK HELBURUAK LORTZEKO. Zorionak Aiala egindako lanagatik! Lana irakurtzeko hemen klikatu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
Ekimen honen bitartez Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.2 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako Ikerketa arloko gaiak GJHetan oinarritzea.
17.5 EKIMENA: Loiuko Udal Foroa erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
2022ko ekainaren 10ean, LHko 6. mailako Ander Díaz eta Joseba Del Río, eta DBHko 2. mailako June Queréndez eta Nikole Barrutia ikasleak Loiuko Udal Foroan egon dira Lauro Ikastolako ordezkari moduan. Bertan, pobreziaren gaia aztertu, eta ikasturte honetan, Ikastolan 1. GJHaren inguruan landutako ekimen desberdinak azaldu dizkiote alkateari, hala nola, Mechones Solidariosekin egindako ile-mototsen bilketa eta Koopera erakundearekin batera burututako arropen bilketa.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Behean, jardunaldiko argazki batzuk:
17.17 EKIMENA: Euskal Confintean parte hartzea.
2022ko maiatzaren 11n, XII. Euskal Confinta ospatu zen Busturiako Torre Madariagan. Euskal Confintean, Lauro Ikastolako IRAES 21 taldeko Matxalen Aspuru, Ander De la Fuente, Gabriel Marín eta Naroa Unzilla ikasleek parte hartu zuten. Gure beste bi ordezkariek, Bingen Unzuetak eta Olatz Zorriketak, ezin izan zuten parte hartu, hala ere, bi ordezkari hauek ikasturte osoan zehar egindako lana ezinbestekoa izan da Euskal Confintean gure ordezkariek egin dutena lortzeko. Eskerrik asko seioi!
Confintean parte hartu hartu duten 70 ikasle inguruk klima larrialdiari aurre egiteko neurriak aztertu, eztabaidatu eta adostu zituzten, eta mota askotako proposamenak bideratu zituzten, eskola desberdinetako ikaslez osatutako lan-taldeetan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
XII. Euskal Confinteko Musika Taldeak egindako abestia:
EITBk 2022ko maiatzaren 11ko Teleberrian Euskal Confintari buruz eman zuen albistea:
Euskal Confintera joan baino lehen, 2022ko apirilaren 29an, Lauro Ikastolako Confinta ospatu genuen. Confintean, DBHko ikasle eta irakasleek parte hartu genuen, mailaka antolatuta.
Confinta IRAES 21 taldeko ikasleek gidatu zuten, ikasturte honetan landu dugun klima larrialdia Confintaren ardatza izanik. Gaia eta proposamenak aurkezteko, IRAES 21 taldeko ikasleek landutako aurkezpen eta azalpenez baliatu ziren. Confintean hartu dugun konpromisoa Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea izan da. Beste etapetako ardurarunekin ere konpromisoa adostu dugu. Etapaka eta mailaka antolatuko gara gure konpromisoa Ikastolan betetzeko.
Lauro Ikastolako konpromisoa maiatzaren 11n ospatuko den Euskal Confintean aurkeztuko dugu!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 13. Helburuan eragina du:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatuz, inkestak eginez eta ondorioak lortuz.
17.23 EKIMENA: Txorierriko Amankomunitateko ikastetxeekin lankidetzan parte hartzea.
2022ko martxoaren 30ean, Ikastolako LHko 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasle talde batek, Derioko Nekazaritza Eskolan ospatzen den Txorierriko jardunaldi teknikoan parte hartu du beste zentro batzuetako ikasle batzuekin batera. Bertan, 1. GJHa, POBREZIA DESAGERTZEA, ardatza izanik, ikasleek Caritas elkarteko kide baten hitzaldia jaso dute. Jarraian, gure ikasleek Lehen Hezkuntzan antolatzen duten azoka solidarioa azaldu dute. Azkenik, beste zentroek egindako ekarpenak entzun, eta nekazaritza eskolatik bisita egin dute.
Eriz Kaminero eta Asier Etxebarrieta irakasleek lagunduta, hauxe da jardunaldian parte hartu duten ikasleen zerrenda: Garazi Berroya, Nahia Del Río, Laida Elexpuru, Jone Esturo, June Gerenabarrena, Irati Larburu, Aritz Monaco, Guillermo Quílez, Eneko Ugena, June Uriarte eta Mikel Yarza.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 1. Helburuan eragina du:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
1.2 Pobrezian, bere dimentsio guztietan, bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.
1.3 EKIMENA: LHn azoka solidarioa ICLI erakundearekin.
17.15 EKIMENA: Iraes21 erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
2021-2022 ikasturteko Lauro Ikastolako IRAES 21 taldeak lanean jarraitzen du. DBHko 4. mailako Matxalen Aspuru, Ander De la Fuente, Gabriel Marín, Naroa Unzilla, Bingen Unzueta eta Olatz Zorriketa ikasleek osatzen dute taldea. Taldearen aurkezpena ikusteko argazkiaren azpian dagoen irudiaren gainean klikatu.
IRAES 21 taldeak 2021-2022 ikasturteko 2. lan-proposamena 2022ko urtarrilaren 21ean aurkeztu zuen, larrialdi klimatikoari buruzkoa. Larrialdi klimatikoaren inguruan Lauro Ikastolaren egoera aztertzeaz gain, IRAES 21 taldeak bere proposamenak egin ditu Ikastolan gai honen inguruan lan egiteko. 2. lan-proposamena dokumentua irakurtzeko irudiaren gainean klikatu.
2022ko martxoaren 21ean, IRAES 21 taldeak 3. lan-proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hau IRAES 21 elkarteko beste ikastetxeek larrialdi klimatikoari aurre egiteko aurkeztutako lanei buruzko hausnarketa eta sintesia da. IRAES 21 bloga ikusteko hemen klikatu. Egindako posterra behean dugu. Irudia neurri handian ikusteko gainean klikatu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 13. Helburuan ere eragina du, hain zuzen ere, 13.3 helmugan:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.1 EKIMENA: 2030 Agendako ordezkariek sentsibilizazio kanpaina egitea: ikasleak informatu, inkestak egin, ondorioak lortuz.
17.5 EKIMENA: Loiuko Udal Foroa erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
2022ko martxoan, Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek Loiuko Udalak Covid-19agatik, Loiun hil diren herritarrei egindako omenaldi-ekitaldian parte hartu zuen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Etxea erakundearekin lankidetzan parte hartzea.
2022ko urtarrilean, Unesco Etxeak Zumaiena Ikastolan antolatutako bileran, Lauro Ikastolak 2021-2022 ikasturtearen hasieran, Unesco Red PEA sarean parte hartzeko eskaria onartu dela jakin dugu. Oraindik aurrera Unesco Etxearekin eta Red PEA sareko eskolekin elkar lanean arituko gara.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
-
17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.
17.20 EKIMENA: Ikastolan ezarri ditugun teknologien garapena eta dibulgazioan Energiaren Euskal Erakundearekin parte hartzea.
Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) arduradunak Ikastolan izan dira gure Energia Berriztagarriak Plana ezagutzeko, erakunde honek ikastetxeentzat egin nahi duen plan baten eredu eta oinarri bezala.
2021eko udan, Haur Hezkuntzako eraikinean isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko eta gasolioa aerotermiarekin ordezkatzeko egin diren lanak erakutsi eta azaldu zaizkie bisitan etorri diren arduradunei. DBHn egin zen bezalaxe, HHn ere euri-ura batzeko biltegiak jarriko dira laster, ur hau sistema sanitarioan erabili ahal izateko.
Bisitan, EEEko Alvaro Pérez de Laborda, Administrazio iraunkorraren ataleko arduraduna, eta Sergi Lopez Idiri, Energia Berriztagarrien eta Baliabideen Ustiapenaren Atalekoa, egon ziren, instalazioa egin duen Vaillant enpresako arduradun batekin, eta gure esperientzak eurekin partekatzeagatik oso eskertuta agertu dira.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
-
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
-
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
Ekimen honek Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan ere eragina du, hain zuzen ere, 7.1 ekimenean: HHko eraikinean lanak egin dira eraikinaren isolamendua hobetzeko, domotizazioa ezartzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko, gasolioa aerotermiarekin ordezkatuz:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
7.2 Ikastolan energia berriztagarrien proportzioa nabarmen areagotzea.
7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.
7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.
17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK alianza parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
2021eko urriaren 28an, Ikastolako 2030 Agendako arduraduna BBK Kunak antolatutako 2030 Agenda mundua eraldatzeko saioan egon zen. Mahai-inguruan, Aran Achak, Unesco Etxeako zuzendariak, Iker Atxak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako zuzendariak, Javier Cortések, Global Compacteko zuzendari ohiak eta Estibaliz Sáez de Cámarak, EHUko Jasangarritasun zuzendariak parte hartu zuten. Eider Inunciagak, BBK Kunako arduradunak, mahai-ingurua gidatu zuen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
Ikastolako 2030 Agendako arduradunak mahai-inguruan jorratutako gaiak ikusizko mapa batean azaltzen dizkigu:
17.1 EKIMENA: BBK KUNA 2030 KIDEAK alianza parte hartzea, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.
BBK-k BBK Kuna 2030 Kideak aliantzan parte hartzeko deialdia zabaldu zuenean, Lauro Ikastolak erronka onartu zuen, eta 2021eko ekainean aliantza sortu zenean bertan egon ginen.
Zer da BBK Kuna 2030 Kideak aliantza? BBK Kuna 2030 Kideak sektore anitzeko aliantza da, lankidetza eta berrikuntza bizkortzeko, 2030 Agenda aktibatzeko eta Bizkaiko Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko. Aliantza honek Ikastolarentzat garrantzi berezia du, Bizkaian garagen jasangarria lortze aldera garrantzi handikoa ikusten baitugu. Ekimen honek Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan intar handia izango du.