top of page
IMG_5300.jpg

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.5 EKIMENA: Ikastolak KORRIKAko kilometro batean partea hartzea Bilbon.

 

2022ko apirilaren 6an, Laurok 22. KORRIKAko kilometroa osatu zuen Bilboko Hurtado de Amezaga kalean hasita. Iñaki Portillak eta Begotxu Rementeriak lekukoa eraman zuten Ikastolak omendutako irakasle, langile, irakasle ohi eta langile ohien izenean.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

P1300272.JPG
P1300294.JPG
P1300315.JPG
P1300328.JPG
P1300333.JPG

18.4 EKIMENA: Lauron Korrika Txikia egitea.

 

2022ko apirilaren 6an 22. KORRIKA ospatu dugu Ikastolan. LHko eraikinaren kanpoko aldean Lauroko ikasleak, irakasleak eta langileak elkartu gara. 2022ko Korrikan, Ikastolak omendutako irakasle, langile, irakasle ohi eta langile ohi batzuk ere gurekin izan dira.

Ekitaldian 18.6 ekimena ere lantzen dugu: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia. Ikasle hauek ekitaldia prestatzen parte hartu dute.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

Ekitaldiaren argazkiak beheko argazki-galerian:

 

18.3 EKIMENA: Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube kanaletan euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.

 

Euskararen presentzia Interneten areagotzeko, lauro2030agenda webgunea eta gure plataforma desberdinak euskaraz lantzen ditugu sarean. Ekimen honen bitartez, euskarak presentzia handituko du Interneten.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

lauro2030agenda webgunea_1.png
lauro2030agenda webgunea_2.png
lauro2030agneda_3.png

18.2 EKIMENA: Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

 

Ikastolaren presentzia sare-sozialetan areagotzeko, 2022ko otsailaren hasieran, Lauro bere txioak botatzen hasi zen Twitterren. Ekimen honen bitartez, euskarak presentzia handituko du Twitterren.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

TwitterLauro_1.png
TwitterLauro_2.png

18.1 EKIMENA: Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

 

Lauro Ikastolako 2030 Agendan sortu ditugun lauro2030agenda webgunean, eta Interneten ditugun beste hiru plataformetan; SlideSharen, issuun eta YouTuben euskara erabiliko dugu komunikazio hizkuntza gisa.

 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

lauro2030agenda.eus_IRUDIA.png
lauro2030agenda_SkideShare_IRUDIA.png
lauro2030agenda_YouTube_IRUDIA.png
lauro2030agenda_issuu_IRUDIA.png

Ekimen honek 9. Garapen Jasangarrirako Helburuan ere eragina du, hain zuzen ere, 9.4 helmugan:

IMG_4387.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

 

9.7 EKIMENA: Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.

bottom of page