top of page
IMG_5300.jpg

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.4 EKIMENA: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.

XFD_DBHn

 

2023-2024 ikasturtean ere, DBHko Euskal Laborategia arloko ikasleek Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizunean, Euskararen eguna ospatzeko antolatzen dugun jaialdiaren prestakuntza lanetan parte hartu dute euren irakasleekin batera. Ikasleak Twister, Just Dance, kirol txapelketak eta arratsaldeko dantzaldia antolatzen aritu dira. Eskerrik asko egindako lanagatik!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazkietan DBHko jaialdia:

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

EuskaraetaIkas-komunitatea_1

 

Hasi dira 2023-2024 ikasturteko Euskara eta Ikas-komunitatea programako hitzaldiak LHko 5. eta 6. mailetan. Lehen hizlariak Ortzi Ardeo, hegazkin komertzialen pilotuaren lana azalduz, eta Joana Ruiz-Olabuenaga, Kaiku enpresan lan egiten duen ikasle-ohia izan dira. Joanak esnea eta esnekien enpresaren kudeaketa azaldu die ikasleei. Bi hizlariak Ikastolako gurasoak dira.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazkietan Ortzi eta Joanaren hitzalduen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

2023ko azaroaren 21ean, Amaia Zabala zientzialaria LHko 6. mailako ikasleekin izan dugu, zientziari buruz solasean, emakumen zientzialariak eta bestelako gaiak azalduz. Azaroaren 23an, Anton Gandariasek LHko 5. mailako ikasleei Anjel Lekuona bere osabaren historia kontatu die, 2. Mungu Gerran nazien konzentrazio zelai batean egon zeneko gertakizunak besteak beste.  

Eskerrik asko hizlari guztiei zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!

Beheko argazkietan Amaia eta Antonen hitzalduen irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:

18.7 EKIMENA: Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

Hondarribia_Lauro-Ursuia

 

2023-2024 ikasturtearen hasieran, Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea burutuko duten DBHko 1. mailako ikasleak Hondarribian izan dira pare bat egunetan euren kideak izango diren Iparraldeko ikasleekin. Egun hauek lehenengo harremana izateko egokiak izan dira eta ikasleak giro onean egon dira.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian Hondarribiko egonaldian burututako ekintzen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.23 EKIMENA: Hazparneko Ursuia ikastetxearekin trukea egitea.

bottom of page