
Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.
18.11 EKIMENA: Ikastolak Euskaraldian eta Korrikan parte hartzea, ikasle, irakasle eta familien artean parte-hartzea handituz.
Berriro ere, Lauro Ikastolak erakunde moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki du. Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.
Ikastolaren izaeran, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu. Horregatik, Ikastolak partaide guztiak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi ditu, belarriprest edo ahobizi izanda!
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
18.7 EKIMENA: HHn eta LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
2025eko ihauterietan, LHko ikasle eta irakasleek ihauteriak ospatu dituzte Euskal Herriko toki desberdinetako ohiturei jarratuz. LHko maila bakoitzean gai zehatz bat landu dute, era horretan mozorrotuz eta kalejira eginez Ikastolan zehar eta HHko ikasleen aurrean. Hauek izan dira jantzitako mozorroak, mailaka sailkatuta: 1. mailan; Joaldunak, 2. mailan; Kaldereroak, 3. mailan; Atorrak eta lamiak, 4. mailan; Bolantak, 5. mailan; Miel Otxin eta 6. mailan; Mamoxarroak.
Ikuskizun honen bitartez, LHko ikasleek HHko ikasleei euskal ihauteriak nolakoak diren erakutsi diete. Eskerrik asko LHko ikasle eta irakasleei egindako lan onagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen eta kulturen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazki-galerian LHko ikasleen ihauteri ospakizuna:




Beheko bideoan, LHko ikasle eta irakasleak HHko ikasleen aurrean kalejira egiten:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.14 EKIMENA: Etapen artean proiektuak burutzea adin desberdinetako ikasleek elkarrekin ikasi eta lan egiteko euren arteko harremanak bultzatuz.
18.10 EKIMENA: HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleek Agate Deuna jaia ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
2025eko otsailaren 4an, Agate Deina egunaren bezperan, HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleek Agate Deuna jaia ospatu dute.
HHko 4 eta 5 urteko ikasleak Ikastolan zehar ibili ziren Agate Deunako kantak abesten.
LHko 1. mailako ikasleak Lauro inguruko baserrietan ibili ziren, LHko 2. mailakoak Bilbon, San Nikolas, Plaza Barria, Unamuno Plaza eta Arriagan, LHko 3. mailakoak Ikastolan zehar. LHko 4. mailakoak Bilbon, Loiuko Aeroportuan, Moyua plazan, Arte Ederren Museoaren inguruan, Guggenheim Museoaren inguruan eta Elkano kaleko 6. atetan geldialditxo bat egin zuten, Lauro Ikastolako aurrekaria izan zen Resurreción Maria de Azkue Ikastolaren sorrera bisitatzeko. LHko 5. eta 6. mailako ikasleak Lauro inguruko baserrietan abestu zuten.
DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleak Derion egon ziren.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
Beheko argazki-galerian, HHko eta LHko 3. mailako ikasleak eruen irakasleak lagunduta DBHko eraikinean:




18.3 EKIMENA: Ikastolan sortu dugun lauro2030agenda webgunean, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzea komunikazio hizkuntza gisa.
2021-2022 ikasturtean, Ikastolan sortu genuen lauro2030agenda webgunea, SlideShare, issuu eta YouTube plataformetan euskara erabiltzen jarraitzen dugu komunikazio hizkuntza gisa.
Ekimen honi esker, Lauro 2030 Agenda-planako 18. helburuan zehaztuta ditugun beste bi ekimen hauek ere lantzen ditugu:
-
18.1 Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.
-
18.2 Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.
-
18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
Behean, lauro2030agenda webgunean SlideShare, issuu eta YouTube plataformetarako sarrera duen atalaren irudia. Atala ikusteko irudiaren gainean klikatu:
18.4 EKIMENA: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.
Xabierreko Frantzisko Deunaren eguna, hots, euskararen eguna ospatzeko, DBHn egin diren lehiaketak, txapelketak, jokoak, dantzaldia eta abar Euskal Laborategiko ikasleek antolatuak izan dira. Ikasle hauei esker egun osoko jai-programa izan dugu DBH. Eskerrik asko!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
Behean DBHko ekitaldiko irudiak:




18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
Azaroaren 17an, Leire Erkorekak LHko 6. mailako ikasleei mediku-psikiatraren lanari eta ospital baten funtzionamenduari buruzko azalpenak eman dizkie. 2024ko azaroaren 21ean, Urrotz Larrañagak Bilboko Udalaren funtzionamendua azaldu die Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei, mugikortasunaren inguruko gaiak eta beste batzuk azalduz. Azaroaren 27an, Ainara Egia, ikasle ohia eta gurasoa, Euskal Biobankuari buruz solasean aritu da LHko 5. mailako ikasleekin.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan Leire Erkoreka, Urrotz Larrañaga eta Ainara Egia ikasleekin:






18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
2024ko azaroaren 13an, Amaia Zabala zientzialaria eta Ikastolako ama, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egon da Euskara eta Ikas-komunitatea programaren bigarren saioan. Amaia ikasleekin zientziari buruz aritu da solasean, emakume zientzialariak eta bestelako gaiak azalduz.
Azaroaren 14an, Anton Gandariasek LHko 5. mailako ikasleei Anjel Lekuona bere osabaren historia kontatu die, 2. Mungu Gerran nazien konzentrazio zelai batean egon zeneko gertakizunak besteak beste.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan Amaia Zabala eta Anton Gandarias ikasleekin:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 5.a, GENERO-BERDINTASUNA eta 16.a, BAKEA, JUSTIZIA ETA INSTITUZIO SENDOAK, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
16.1 Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak.
-
16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.
18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.
2024ko azaroaren 7an, Johana Ruiz-Olabuenaga, Athletic Clubeko Arlo Sozialeko Zuzendaria, ikasle ohia eta Ikastolako ama, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin egon da ikasturte honetako Euskara eta Ikas-komunitatea programari hasiera emanez. Johana Athletic Club Fundazioaren inguruan solasean ibili da gure ikasleekin; kultura, gizartea, euskara eta bestelako arloetan egiten duen lana azalduz. Euskarari dagokionez, Athletic Club Fundazioak konpromiso aktiboa dauka euskararen alde, eta proiektu eta jarduera guztietan erabiltzeko hautua egin du; batez ere, kultura arlokoetan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazkietan Johana LHko 6. mailako ikasleekin:


18.9 EKIMENA: HHn (DBHko Euskal Laborategia taldeak gidatuta) eta LHn Gau Beltza ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.
2024ko urriaren 30ean Gau Beltza ospatu genuen Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek DBHko Euskal Laborategia taldearen bisita izan zuten, eta ikasle nagusiek ekintza eta antzezlan desberdinen bitartez Gau Beltzaren historia, pertsonaiak, ezaugarriak, mozorroak, dantzak eta abar azaldu zizkieten kide gazteei.
Lehen Hezkuntzako ikasleek Gau Beltzaren historia aurkezpenen eta galdetegien bitartez landu zituzten geletan. Esku-lanak ere egin zituzten Gau Beltzako elementu desberdinak sortuz, eta etxetik ekarritako gauzekin mozorroak ere egin eta jantzi zituzten.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
-
18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Beheko argazki-galerietan Gau Beltzaren ospakizunaren irudiak HHn eta LHn:







