top of page
IMG_5300.jpg

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.

Ikastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenestuko dugu, eta gure ikasleen, familien eta langileen artean Hizkuntza eta kultur desberdinen presentzia sustatuko dugu.

18.7 EKIMENA: HHn eta LHn euskal ihauteriak ospatzea, euskal kulturaren ondarearen         adierazgarri bezala aldarrikatuz.

EHkoIhauteriak

 

2026ko ihauterietan, LHko ikasle eta irakasleek ihauteriak ospatu dituzte Euskal Herriko toki desberdinetako ohiturei jarratuz. LHko maila bakoitzean gai zehatz bat landu dute, era horretan mozorrotuz eta kalejira eginez Ikastolan zehar eta HHko ikasleen aurrean. Hauek izan dira jantzitako mozorroak, mailaka sailkatuta: 1. mailan; Joaldunak, 2. mailan; Kaldereroak, 3. mailan; Atorrak eta lamiak, 4. mailan; Bolantak, 5. mailan; Miel Otxin eta 6. mailan; Mamoxarroak.

Ikasturte honetan, eguraldia dela eta, LHko ikasleak ezin izan dira HHko ikasleengana hurbildu desfilea egitera.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen eta kulturen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian LHko ikasleen ihauteri ospakizuna:

18.10 EKIMENA: HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleek Agate Deuna jaia ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

AgateDeuna

 

2026ko otsailaren 4an, Agate Deuna egunaren bezperan, HHko, LHko eta DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleak abestera irten dira.

 

HHko ikasleak Ikastolan zehar ibili dira Agate Deunako kantak abesten.

 

LHko 1. mailako ikasleak Lauro inguruko baserrietan ibili dira, LHko 2. mailakoak Bilbon; San Nikolasen, Plaza Berrian, Unamuno Plazan, Donejakue katedralean eta Arriagan. LHko 3. mailakoak Ikastolan zehar. LHko 4. mailakoak Loiun eta Bilbon; Loiuko Aireportuan, Moyua plazan, Arte Ederren Museoaren inguruan eta Guggenheim Museoaren inguruan. LHko 5. eta 6. mailako ikasleek Lauro inguruko baserrietan abestu dute.

DBHko Euskal Laborategia taldeko ikasleak Bilbon egon dira.​​​

​​​​

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.​

Beheko argazki-galerian HHko ikasle eta irakasleak abesten:

 

Beheko argazki-galerian LHko ikasle eta irakasleak, Ikastolan eta Loiu inguruko baserrietan abesten:

 

Beheko argazkietan DBHko 3. mailako Euskara Laborategiko ikasle eta irakasleak Bilbon:

18.15 EKIMENA: Batxilergoko Euskara eta Literatura arloan euskal atsotitzak eta esaera zaharrak ikastea eta lantzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

Batx_EsaeraZaharrak


Batxilergoko ikasleek, Euskara eta Literatura arloan, euskal atsotitz eta esaera zahar desberdinak ikasiko dituzte 2025-2026 ikasturteko bigarren hiruhilekoan. Ikasturtean zehar landutako gai honen bitartez, ikasleek gure kulturaren ondarea diren hizkuntzaren baliabide hauek ere ikasten dituzte. 

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

  • 18.4 Gutxienez hizkuntza biren erabilera praktikoa bermatuko duen hezkuntza eredu elebi/eleanitzak bultzatu, beti ere hizkuntza gutxiagotua modu eragingarrian irakasten dela ziurtatuz.

Behean landutako esaera zahar batzuk:

Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua. Zenbat buru hainbat aburu. Goiz gorri, arrats euri. Eguerdiko euria, egun guziko euria. Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak. Askoren mina, tontoen atsegina. Astoak mandoari belarri luze. Zozoak beleari, ipurbeltz.

​​

18.17 EKIMENA: Haur Hezkuntzan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

OlentzeroHHn


2025eko abenduaren 23an, urteko azken klase egunean, Olentzero eta Mari Domingi haur hezkuntzako eraikinera etorri dira gure ikasle gaztetxoenek Gabonak ospatzeko. Olentzeroren kalejira trikitilariak lagunduta egin da, euskal eta gabon-kantak abestuz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

Beheko argazki-galerian Olentzeroren etorreraren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

18.16 EKIMENA: LHko 1. zikloan San Tomas Azoka ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

LH2SanTomasAzoka


2025eko abenduaren 19an, ostirala, LHko 2. mailako ikasleek San Tomas azoka antolatu dute. Azoka bi eremutan bananduta egon da eta bost saltoki izan ditu: 1. eremuan frutak eta barazkien eta esnekien saltokiak, eta bigarrenean; kontserbak, gozogintza eta artisautza.

 

Ikasle eta bisitariak saltokietatik pasatu dira jakiak probatzen, esnekietan: gazta ogiarekin, frutak eta barazkietan: fruta zatiak eta gozogintzan: bonboiak, txokolatea, bizkotxoa, turroiak, gailetak, ogia eta abar.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

Beheko argazki-galerian eta bideoan azokako irudiak:

 

Ikasleek azoka apaintzeko egin dituzten irudiak eta figurak materialak berrerabiliz sortu dituzte. Era honetan, Garapen jasangarrirako 12. Helburua, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK ere landu dugu.

Beheko argazkietan honen adibideak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.

12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.

12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.​​​​

18.4 EKIMENA: LHko Marrubi taldea eta DBHko Euskal Laborategia euskararen alde aritzea.

DBHkoXFDeguna

 

DBHn Xabierreko Frantzisko Deunaren eguna, hau da, euskararen eguna ospatzeko, Euskal Laborategiko ikasleek lehiaketak, txapelketak, jokoak, dantzaldia eta abar antolatu dituzte. Ikasle hauei esker egun osoko jai-programa izan dugu DBHn. Eskerrik asko!

GARATZEN DUGUN HELMUGA:​ 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

Behean DBHko ekitaldiko irudiak:

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

LH5-6_EIK_L.Erkoreka_A.Gandarias

 

2025eko azaroaren 5ean Leire Erkoreka, ikasle ohia eta Ikastolako ama, LHko 6. mailako ikasleeikin egon da Psikiatriaren inguruan azalpenak ematen. Mediku bezala egiten duen lana eta psikiatriaren inguruko ikerketak azaldu dizkie ikasleei.

Azaroaren 6an, Anton Gandariasek, Ikastolako gurasoa izandakoa, LHko 5. mailako ikasleei Anjel Lekuona bere osabaren historia kontatu die, 2. Mungu Gerran nazien konzentrazio zelai batean egon zeneko gertakizunak besteak beste.

Azaroaren 10ean, Urrotz Larrañagak Bilboko Udalaren funtzionamendua azaldu die Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei, mugikortasunaren inguruko gaiak eta beste batzuk azalduz.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Eskerrik asko saio hauetan parte hartu duzuen guraso guztioi!

Beheko argazkietan hitzaldiko irudiak:

Hitzaldi honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 3. Helburua, OSASUNA ETA ONGIZATEA, 4.a, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 16.3 Etapa desberdinetako ikasleen artean zuzenbidezko estatua sustatzea, eta justizia eskuragarri izateko aukera‐berdintasuna bermatzea denontzat.

18.9 EKIMENA: HHn (DBHko Euskal Laborategia taldeak gidatuta) eta LHn Gau Beltza ospatzea euskal kulturaren ondarearen adierazgarri bezala aldarrikatuz.

GauBeltza

2025eko urriaren 30ean Gau Beltza ospatu genuen Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Haur Hezkuntzako ikasleek DBHko Euskal Laborategia taldearen bisita izan zuten, eta ikasle nagusiek ekintza eta antzezlan desberdinen bitartez Gau Beltzaren historia, pertsonaiak, ezaugarriak, mozorroak, dantzak eta abar azaldu zizkieten kide gazteei.

 

Lehen Hezkuntzako ikasleek Gau Beltzaren historia aurkezpenen eta galdetegien bitartez landu zituzten geletan. Esku-lanak ere egin zituzten Gau Beltzako elementu desberdinak sortuz, eta etxetik ekarritako gauzekin mozorroak ere egin eta jantzi zituzten.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko. 

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Beheko argazki-galerian Gau Beltzaren ospakizunaren irudiak HHn:

 

Beheko argazki-galerian Gau Beltzaren ospakizunaren irudiak LHn:

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

LH5-6_EIK_A.Egia_A.Zabala

 

2025eko urriaren 27an eta 28an zientzialari eta ikertzaileen txanda izan da Euskara eta Ikas-komunitatea programan. Ainara Egia, ikasle ohia eta Ikastolako ama, LHko 6. mailako ikasleeikin egon da, eta Amaia Zabala LHko 5. mailako ikasleekin.

Bi ikertzaileek Zientzia eta ikerketaren inguruan, euren lanaren inguruan eta antzekoei buruz aritu dira ikasleekin. Amaiak Zientzian emakumeak duen papera ikasleekin aztertu du, bere lana minbiziaren inguruko ikerketak egitea da.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Eskerrik asko saio hauetan parte hartu duzuen guraso guztioi!

Beheko argazkietan hitzaldietako irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 5.a, GENERO-BERDINTASUNA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

18.5 EKIMENA: LHko Euskara eta Ikas-komunitatea programa, Ikastolako guraso eta ikasle ohien hitzaldiak lanbideei buruz.

LH5-6_EIK_N.Domínguez_O.Ardeo

 

2025eko urriaren 13an hasi dira Euskara eta Ikas-komunitateko hitzaldiak. Nagore Domínguezek, ikasle ohia eta Ikastolako amak, Marketing-ari buruz hitz egin die LHko 5. mailako ikasleei.

Urriaren 15ean LHko 6. mailako ikasleen txanda ailegatu zen, Ortzi Ardeoren eskutik, hegazkin komertizaletako pilotua.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.1 Hizkuntza eta kultura gutxiagotuak dituzten komunitateak ahaldundu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.

  • 18.3 Tokiko hizkuntzen integrazioa lortu hezkuntza sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.

Eskerrik asko saio hauetan parte hartu duzuen guraso guztioi!

Beheko argazkietan hitzaldietako irudiak:

18.1 EKIMENA: Ikastolako komunikazioak euskaraz egitea ikasle, familia, itunpeko erakunde eta gizartearentzat.

 

2025-2026 ikasturtearen hasieran, lauro2030agenda webgunean berrikuntza batzuk egin ditugu webgunearen atal desberdinak errazago topatzeko helburuarekin. Aldaketak EKIMENAK eta ETAPAKA ataletan izan dira batez ere. Nahiz eta aldaketak egin, gure komunikaziorako hizkuntza euskarak izaten jarraitzen du, baita Interneten bidezko hedabide mota honetan ere.

Hau dela eta, ekimen honen bitartez 18.2 ekimena ere lantzen dugu: Ikastolan euskararen presentzia bermatzea hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

  • 18.5 Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri.

  • 18.6 Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan:   idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.

Beheko irudian webgunearen ETAPAKA atalean egindako aldaketa:

bottom of page