top of page
IMG_4378.jpg

Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Gure ingurunean gose-egoeran bizi diren pertsona-taldeei laguntza ematea, kanpaina desberdinetan parte hartuz eta donazioak eginez.

2.1 EKIMENA: Etapa guztietan elikagaien bilketa egitea Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin.

ElikagaienBilketa2024

 

2024ko otsaiaren 21, 22 eta 23an, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin (BEB) elkarlanean, Ikastolan elikagaien bilketa egin dugu. Lauron bildutako elikagaiekin, BEBkoek hiru furgoneta bete zituzten.

Eskerrik asko bilketan partu hartu duzuen ikasle, langile eta familiei!

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 2.2 Malnutrizioan bizi diren pertsonei, batez ere gure ingurukoei, gure esku dauden baliabideekin laguntzea.

Behean, elikagaien biketaren kanpainarako egindako kartela eta bideoa:

 

Behean, Bizkaiko Elikagaien Bankutik bidalitako mezua:

 

Jaun andere agurgarriak:


Eskerrak eman nahi dizkizuegu emandako elikagaiengatik.


Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagaien Bankuak 2023rako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 157 zentroetan doako 4.336 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 24.869 pertsona dituztelarik.


Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu.
 

Dokumentua paperean sinatuta behar izatekotan, jakinarazi egiguzue arren.


Horrenbestez,
Ana Velasco

 

Área Colegios

Tel. 944 499 258 - Ext . 206

Email: colegios@bancali-biz.org

 

Banco de Alimentos de Bizkaia / Bizkaiko Elikagaien Bankua

Avda. de Cervantes, 49 - módulo, 7 planta baja

48970 Basauri

Beheko argazki-galerian Ikastolako etapa desberdinetan egindako bilkateran irudiak:

bottom of page