Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
3.4 EKIMENA: Ikastolako langileentzat urtero errebisio medikuak egitea.
Ikasturtea bukatzear dagoela, azterketa medikuak egiteko txandak hartzeko garaia da Ikastolako langileentzat.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkian Ikastolak langileei bidalitako mezua eta Bilboko ASEM Prevención bulegoaren irudiak:
3.7 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat lehen laguntzak eta Sorosle ikastaroak.
Ikasturtea bukatu eta hasi dira Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Sorosle ikastaroak.
Gurutze Gorrino monitora apalpen teorikoekin hasi da, eta ondoren, klase praktikoak izango dituzte Beheko Soloako igerilekuan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan klase hauen adibidea dugu:
3.12 EKIMENA: LHn soinu kutsadura tailerrak burutzea.
Hasi dira soinu kutsadura tailerrak LHko 4. mailako ikasleentzat.
Tailerrak egitera June Moré ikasle ohia etorri da. Junek soinuak, eta askotan eta zaratak, gure gizartean, ingurunean eta Naturan nola eragiten duen azaldu die ikasleei. Ikasleek ariketak egin dituzte soinu motak aztertzeko eta euren aburuz, hauek eragiten dituzten sentsazioak sailkatzeko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.11 EKIMENA: LHn DYAko osasun tailerretan parte-hartzea.
2022ko martxoaren 21ean, DYAk eskainitako osasun tailerrak hasi dira LHko 6. mailan. DYAko Ainhoak eta Dimak gai hauen inguruan aritu dira ikasleekin: zer egin persona bat ondoezik dagoenean, nola lagundu, oinarrizko sorospen laguntzak, desfibriladorearen erabilera eta antzekoak. Ikasgelako saioa Kahoot froga batekin bukatu dute.
Ainhoak eta Dimak azalpenak biltzen dituen orriak eta DYAko opariak eman dizkiete ikasleei. Bukatzeko, ikasleek DYAko anbulantzia bisitatu dute, bertan erabiltzen diren gailu eta tresnen funtzionamendua ezagutzeko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.5 EKIMENA: Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
2021-2022 ikasturteko 2. hiruhilekoan, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek txertoak jaso dituzte:
-
DBHko 3. mailakoek Meningokoko ACWYren kontrako txertoa jaso dute.
-
DBHko 4. mailakoek Meningokoko ACWYren eta Tetanos-Difteriaren kontrakoak.
Osakidetzatik etorri diren erizainek gure ikasleei txertoak jarri dizkiete. Familiek, seme-alaben bitartez, txertoei buruzko informeak jasoko dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.26 EKIMENA: LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, gaiarekin harremandutako ekintza bereziak egitea: etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko, zapiak diseinatu eta egitea, euro bat ekartzea eta jasotako dirua minbizia duten haurrekin lan egiten duen Aladina elkarteari ematea.
2022ko otsailaren 15ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek, minbizia duten haurren eguna aldarrikatu dute.
Ikasleak etxetik zapi bat buruan etorri dira, gaia ikasgelan landu dute eta jarduerak burutu dituzte, hala nola, oihalak berrerabiliz zapiak diseinatu eta sortu dituzte. Ikasleek etxetik euro bat ekarri dute eta jasotako dirua minbizia duten haurrekin łan egiten duen Aladina elkarteari emango diogu.
Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz, geure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzeko prest egongo gara!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Ikasleek etxetik ekarritako diruarekin 920 euro bildu ditugu Aladina elkarteari emateko. Beheko argazkian, Lehen Hezkuntzako 2030 Agendako giza-ordezkariak bildutako diruaren agiriarekin.
Aladina elkartetik mezu hau bidali digute eskerrak emanez:
Querid@ Lauro Ikastola:
Un millón de gracias por tu donativo de 920,00€ que destinaremos a seguir mejorando la vida de muchos niños enfermos de cáncer y familias que nos necesitan.
Nuestra prioridad es cuidar a estos pequeños valientes, así como a sus padres y hermanos, y brindarles nuestra ayuda a lo largo de toda la enfermedad a través de múltiples programas.
Nuestra labor no sería posible sin la generosidad de empresas como la tuya.
¡GRACIAS de corazón por formar parte de nuestra gran familia!
3.22 EKIMENA: Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat Virginia Belategiren Antsietatea gelan kudeatzeko tailerra.
2022ko otsailaren 8an, Bigarren Hezkuntzako irakasleek, Virginia Belategiren eskutik, antsietatea gelan kudeatzeari buruzko formazioa izan zuten. Ikasleek antsietatea edo antzerako egoerak dituztenean, eurekin nola jokatu azaldu zuen Virginiak. Azterketei aurre egiteko aholkuak azaldu zituen, azterketek antsietatea eragiten baitie ikasle askori.
Hitzaldia DBHko Auditoriumean izan zen, COVID protokoloa eta seguratsun distantziak mantenduz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.25 EKIMENA: Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat formazioa APNABI erakundearen eskutik, AUTISMO: "COMPRENDER PARA INTERVENIR”.
2022ko urtarrilaren 25ean, Bigarren Hezkuntzako irakasleek autismoari buruzko formazioa izan zuten. Hizlaria Eguzkiñe Etxabe izan zen, APNABI erakundeko Hezkuntza-koordinatzailea. Eguzkiñek pertsona autisten ezaugarriak eta berezitasunak azaldu zituen, autismoa duten ikasleekin nola jokatu behar dugun azalduz eta proposamenak emanez.
Hitzaldia DBHko Auditoriumean izan zen, COVID protokoloa eta seguratsun distantziak mantenduz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.16 EKIMENA: DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
2022ko urtarrilaren 17an, DBHko 3. mailan alkoholaren arriskuari buruzko saioak hasi dira. Hitzaldiak, Arantza López de la Sernak eskaini ditu, EHUko irakaslea, Drogen Teknikaria eta BHko ikasleentzat Arrisku-Alkohola eta Arrisku-Drogak programak sortu zituen taldeko kidea eta sortzailea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.5 Menpekotasuna eragiten duten substantzien prebentzioa ikasleekin lantzea.
Ekimen bera DBHko 4. mailan landu dugu, kasu honetan, Arantza López de la Sernak drogen arriskuak azaldu dizkie ikasleei. DBHko 4. mailako saio hauek 2022ko urtarrilaren 20an hasi dira.
3.19 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleek, minbizia eta hau ekiditeko garrantziaren inguruan, urtero Investigar también es prevenir hitzaldia jasotzen dute AECC erakundearen eskutik.
2022ko urtarrilaren 12an, Batxilergoko 1. mailako Anatomia arloko ikasleek, AECC erakundeak, zehazki Minbiziaren aurka Bizkaian erakundeak antolatu duen hitzaldia jaso dute. Hitzaldian, CICbioGUNEren partaide diren Cristina Viera eta Laura Bozal ikertzaileek bertan egiten duten lana azaldu dute, minbiziaren aurkako prebentzio eta ikerketaren inguruan azalpenak eman dituztelarik.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.24 EKIMENA: Ikastolak langileei FFP2 maskarak ematea COVID-19aren transmisioari mugak jartzen saiatzeko.
2022ko urtarrilaren lehenengo astean, Gabonetako oporretatik bueltatzerakoan, Ikastolak FFP2 maskarak banatu ditu langileen artean. 2021eko urtearen bukaeran eta 2022eko urtarrilaren hasieran COVID-19 gaixotasunak izan duen bilakaera kontuan izanik, ekimen honen bitartez pandemiaren transmisioari gure esku dauden mugak jartzen jarraitu nahi dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.3 COVID-19 gaixotasunaren transmisioari mugak jartzea.
3.23 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasle talde baten ekimena: IDATZI GUTUNA ETA HOBETUKO DIOZU OSASUNA. Basurtuko ospitalean dauden umeei gabonetako gutunak idaztea eta bidaltzea euren osasun emozionala hobetzeko.
Ikasturte honetan, lehen aldiz, DBHko ikasleek Basurtuko ospitalean ingresatuta dauden umeei gutunak idatzi dizkiete, Gabonak zoriontzeko, baina batez ere, animoak emateko bizitzen ari diren egoera jasangarriagoa izateko asmoz.
Ekimen hau, 3.21 ekimena bezala, DBH 1.Bko 2030 Agendako ikasle ordezkariak diren Laida Elexpuruk, Jone Esturok, June Gerenabarrenak eta June Uriartek asmatu eta martxan jarri dute.
IDATZI GUTUNA ETA HOBETUKO DIOZU OSASUNA ekimena kartelen eta aurkezpenen bitartez iragarri genuen. Basurtuko San Pelayo pabeloiko arduradunari gure proposamena azaldu genion eta oso ondo iruditu zitzaion. Ondoren, Bibliotekan postontzi bat jarri genuen gutunak jasotzeko, eta egunak pasatu ahala, postontzia gutunez bete zen, guztira 120 gutun jaso ditugu. Gutunak irakurri eta sailkatu ditugu, eta azkenik, gutunak postaz bidali ditugu Ikastolako administrazioko langileen laguntzari esker.
Espero dugu gure animoak ospitalean dauden umeentzat baliagarriak izatea.
Zorionak neskak egindako lanagatik eta eskerrik asko ekimenean parte hartu duzuen guztiei!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.2 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.
Gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten ikasleek, jantokian kokapen berezia dute. Kokapen hauek erizaina, jantokiko arduradunak eta lau etapetako koordinatzaileen artean elkar-lanean zehazten ditugu. Kokapen sistema honek beharrizan bereziak dituzten ikasleak modu errazean identifikatzea ahalbidetzen digu, bai euren menu bereziak zerbitzatzeko, bai ezbeharren bat geratuz gero modu arinean eragiteko.
Ikastolako sukaldean, ikasle hauentzat menu bereziak prestatzen dira eta banakako ontzietan banatzen zaizkie, izendatuta. Intolerantziak dituzten ikasleen menu bereziak prestatzeko, sukaldeko tresneria berezia erabiltzen da, sailkatuta eta identifikatuta.
Gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten langileen kasuan modu berean jokatzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.9 EKIMENA: HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
Ikasturte honetan ere, HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzen jarraitzen dugu. HHko ikasleei hamaiketako bezala fruta ematen diegu jolas orduetan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.15 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Gela Berdearen saria. Eko-arduradunek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Eko-arduradunek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, GELA BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
Aurreko ikasturteetan bezala, Gabonetako oporrak baino lehen, GELA BERDEAREN 1. SARIA banatu dugu LHko 4., 5. eta 6. mailaketako taldeen artean. Plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu duten taldeak hauek izan dira: 4.E, 5.C eta 6.A. Zorionak txapeldunak!
Ekimen hau 3.9 ekimenaren ondorioa da, goian azaldu dugun HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzearena. Ikasleekin ohitura hauek lantzen jarraituko dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan sari banaketa, hamaiketako osasuntsuak eta hauek jaten jolas orduan. Eskerrik asko jantokiko langileei ekimenean parte hartzeagatik eta hamaiketako osasuntsuak prestatzeagatik!
Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
3.13 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 5. eta 6.mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
Ikasturte honetan ere, Ikastolako erizainek, Aizeak eta Rosak, LHko 6. mailako ikasleei hitzaldiak eman dizkiete fruten onuragarritasunari buruz. Barelikos arloan landutako jarduera honetan, erizainek laranja zuritzeko modu erraza azaldu dute, eta ondoren, ikasleek ongi frogatu dute. Bukatzeko, ikasleek eta irakasleek laranjak jan dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
3.21 EKIMENA: DBHko 1. mailako Etika arloan ikasle talde baten ekimena: ACAMBIk bultzatutako Marea Arrosa lasterketa Lauron antolatzea eta ikasleek egindako pultseren eta Acambiko kamiseten salmentarekin lortutako dirua erakundeari ematea.
2021-2022 ikasturtearen hasieran, DBH 1.Bko Laida Elexpuru, Jone Esturo, June Gerenabarrena eta June Uriarte ikasleek, euren kabuz, Marea Arrosa deituriko ekimena burutu dute. Zorionak neskak egindako lanagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Behean ekimenaren azalpen bideoa dugu:
ACAMBI erakundetik eskerrak emateko bidalitako diploma:
3.6 EKIMENA: Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.
Ikastolako eraikin guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten gailuak ditugu, dagokien ikurren bitartez identifikatuta eta azalpekin lagunduta, ezbeharriki gertatuz gero, edozein pertsonak erabili ahal izateko.
Ikastolako ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematen zaie.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan, Ikastolako jantoki nagusian eta LHko eta DBHko eraikinetan ditugun gailuen irudiak:
3.1 EKIMENA: Kontingentzia plana eta COVID-19 protokoloa zehaztu, egokitu eta aplikatu, Eusko Jaurlaritzaren irizpideei jarraituz.
2020-2021 ikasturtean hasitako bideari jarraituz, Ikastolako etapa eta eraikin guztietan, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako kontingentzia plana eta COVID protokoloak aplikatu ditugu. Eskolaz kanpoko ekintzetan ere, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Kirol Federazio desberdinek zehaztutako protokoloak martxan jarri ditugu, bai entrenamenduetan, bai asteburuetako txapelketetan. Ikasle, irakasle eta familiei protokolo hauei buruzko azalpenak eman zaizkie.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.3 COVID-19 gaixotasunaren transmisioari mugak jartzea.
Beheko argazkietan, DBHko 3. mailako ikasleen antolaketa Ikastolako jantoki nagusian eta jolas tokietako eremuetan :