
Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
3.10 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
Barelikos arloan Osasuna atala lantzeko, 2023ko azaroaren 6tik 10era, Aizea ikastolako gure erizainak LHko 6. mailako ikasleekin Frutaren onuragarritasunak, jasangarritasuna eta konpostatzea saioa burutu zuen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian, saioen irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
3.4 EKIMENA: Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
2023ko azaroaren 14an, LHko 6. mailako ikasleek ACWY meningokokoaren eta VPH papilomaren kontrako txertoak jaso dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian, LHko ikasleak txertoak jasotzen eta Osakidetzako langileak hauen osasun kartillak eguneratzen:




3.17 EKIMENA: DBHko 1. mailako Etika eta Plastika arloetan Sentimenduak eta Emozioak Adierazten proiektua lantzea.
2023-2024 ikasturtean, DBHko 1. mailako Etika arloko Sentimenduak eta Emozioak proiektua Plastika arloan ere landuko dugu, Sentimenduak Adierazten ikas-egoeraren bitartez, beraz, 1. hiruhilekoan, bi arloen arteko proiektua sortzen ari gara.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian, DBHko 1.A taldeko ikasleak Plastika arloko Sentimenduak Adierazten ikas-egoera lantzen eta Ethics arloko Classifying Emotions ariketa egiten:




3.21 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Virginia Belategiren saioa azkerketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.
2023kourriaren 25ean eta 26an, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Virginia Belategirem hitzaldiak jaso dituzte azterketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan Batxiler 1.B taldeko saioaren irudiak :

