Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.
3.12 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdearen saria.
2024ko abenduaren 19an ikasturteko 1. hiruhilekoaren Talde Berdearen sariak banatu ditugu. 2030 Agendako ikasle ordezkariek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du. Sari moduan, talde irabazleak hamaiketako osasuntsua jasotzen du.
Ekimen hau 3.7 ekimenaren ondorioa da: HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:
3.10 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.
Barelikos arloan Osasuna atala lantzeko, 2024ko abenduaren bigarren astean, Aizea Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleekin Frutaren onuragarritasunak, jasangarritasuna eta konpostatzea saioa burutu zuen. Saioan, ikasleek laranja bat zuritzen ere ikasi dute.
Eskerrik asko Aizea zure azalpenengatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian, saioen irudiak:
3.13 EKIMENA: DBHko 2. zikloko ikasleentzat alkoholaren eta drogen arriskuari buruzko hitzaldiak antolatzea kanpoko erakundeekin.
2024ko abenduaren 9tik 13ra, DBHko 3. mailan alkoholaren arriskuari buruzko formazio saioak burutzen ari dira. Hitzaldiak, Arantza López de la Sernak eskaini ditu, EHUko irakaslea, Drogen Teknikaria eta BHko ikasleentzat Arrisku-Alkohola eta Arrisku-Drogak programak sortu zituen taldeko kidea eta sortzailea.
2024ko abenduaren 16tik 20ra, Arantza López de la Sernak drogen arriskuari buruzko formazio saioak burutu ditu DBHko 4. mailan.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.5 Menpekotasuna eragiten duten substantzien prebentzioa ikasleekin lantzea.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:
3.4 EKIMENA: Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.
2024ko azaroaren bukaeran, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ACWY meningokokoaren eta VPH papilomaren kontrako txertoak jaso dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan LHko ikasleak txertoak jasotzen:
3.2 EKIMENA: Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den langileei formazioa ematea.
2024ko azaroan, Aizea Garciak, Ikastolako erizainak, Haur Hezkuntzako irakasleei formazioa eman die ezbeharren baten aurrean ikasleekin nola jokatu behar den jakiteko. Landutako gaien artean erreanimazioa nola egin edo adrenalina txertoak nola jarri izan dira.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan formazio saioaren irudiak:
3.18 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleen irtenaldia MercaBilbaora, elikagai galkorren inguruko kudeaketa eta arrainak eta frutak osasunerako dituen onurak ezagutzeko.
2024ko azaroaren 25etik 29ra, LHko 6. mailako ikasleek irtenaldi egin dute MercaBilbaora. Bisitak bi atal izan ditu:
-
MercaBilbaok dituen instalazioak ezagutzea eta elikagai galkorren inguruan burutzen diren aktibitate desberdinak ezagutzea. Fruta eta barazkien jatorria, propietateak eta beraiekin erlazionaturiko bitxikeriak ezagutzea. Sasoiko fruten propietateak ezagutu ondoren, ikasleek fruta horiekin brotxeta bat egin dute.
-
Arrain Zentzumenen Tailerra: arrain moten arteko desberdintasunak ezagutuz eta sasoiko arrainak manipulatzeko aukera izanik. Aktibitate honen helburu nagusia etorkizuneko kontsumitzailea hezitzea eta arrainak eta frutak dituzten onurak eta propietatearen ezagupena sustatzea da, bereziki haur-populazioaren artean.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian irtenaldiaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
3.26 EKIMENA: Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak antolatzea seme-alaben garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala hobeto ulertzeko.
2024ko azaroaren 23an, Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak burutu dira HHko eraikinean lehen aldiz.
Topaketa hauek seme-alaben hazkuntza eta gaitasun sozialen edo emozioen trebetasunen garapenari buruzko kezkak planteatu eta ebazteko antolatu dira.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Behean topaketen kartela (neurri handian ikusteko gainean klikatu) eta argazki bat:
3.1 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.
Ikasturtero bezala, gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat menuak egokitzen ditugu, bakoitzaren beharrizanei erantzunez.
Eguneroko menuak kontuan izanik, egokitzapen desberdinak egiten ditugu eta etiketa sistemaren bitartez elikagaiak behar bezala sailkatu eta banatzen ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 10. Helburua, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
3.20 EKIMENA: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat Virginia Belategiren saioa azkerketen aurrean antsietatea kudeatzen laguntzeko.
Aurreko ikasturtean bezalaxe, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Virginia Belategiren formazio saioa jaso dute azkerketen aurrean antsietatea nola kudeatu ikasteko. Saioan bertan erlajazio ariketa batzuk egin dituzte ikasleek, arnasketaren bitartez lasaitasuna lortzeko. Espero dugu ikasleentzat baliagarria izatea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkietan, Batxilergoko 1.B taldean izandako hitzaldiaren irudiak:
3.8 EKIMENA: HH eta LHko urtebetze ospakizunetan litxarreriarik gabeko askari osasuntsua ematea.
Azken ikasturteetan bezala, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Ikastolan ospatzen diren urtebetetzeetan ikasleei ematen zaien askaria osasuntsua izan dadin, ez zaie litxarreriarik ematen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazki-galerian, LHko urtebetetze baten ospakizuna eta bertako askariaren irudiak:
3.11 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan eskolaz-kanpoko ekintzetan kirola bultzatzea.
Ikasturtero bezala, gure eskolaz-kanpoko ekintzen planetan kirolak toki oso garrantzitsua du. Asko dira LHko 3. mailatik aurrera kirola Ikastolan praktikatzen duten ikasleak, eta asko ere hauen entrenatzaileak.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Behean, ekimenaren eredua diren argazkiak:
3.23 EKIMENA: Lauroko webgunean elikadura osasuntsuari buruzko informazioa ematea ikasle, familia eta langileei: sasoiko barazkiak eta frutak, zer afaldu…
2024-2025 ikasturtearen hasieran, Lauroko webgunean, Zerbitzuak, Jantokia eta menuei dagokien informazio atalean, ikasle, familia eta langileei elikadura osasuntsuari buruz informazioa emateko bi dokumentu argitaratu ditugu:
-
Zer afaldu? Lauro Ikastolak sortutako dokumentua.
-
Zer eta noiz jan sasoiko fruta eta barazkiak. Greenpeace erakundearen dokumentua.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Behean, dokumentu bakoitzaren irudia. Gainean klikatuz dokumentua zabalduko dugu:
3.22 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako Psikologia arloko ikasleek, Gestamp fundazioak antolatutako Lo que de verdad importa kongresuan parte hartzea.
Irailaren 25ean, Batxilergoko 2. mailako Psikologia arloko ikasleak Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den Lo Que De Verdad Importaren (LQDVI) XVI. kongresuan izan dira.
Azken LQDVI kongresu honek hainbat hezkuntza-zentro eta elkartetako 2.000 gazte bildu ditu, non baloreek euren bizitzan duten garrantziaz hausnartzeko aukera izan duten eta horiek beren garapen pertsonalean eta, oro har, gizartean positiboki nola eragin dezaketen hausnartzeko.
Bilboko Kongresuaren hamaseigarren edizio honetarako, Miriam Martínez, Edurne Pasaban eta María Galánen bizi-istorioak izan ditugu ikusgai.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Behean saioaren argazkiak:
3.19 EKIMENA: Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik informazio saioa, trafiko-istripuek izan ditzaketen ondorio latzei buruz.
Irailaren 12an, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don´t be Dummy! programako hitzaldiak izan dituzte. Programa hau Euskadiko gazteei zuzendutakoa da, eta helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.
Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu. Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: «Zuk ez duzu ordezkorik». Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa.
Ikasle eta irakasleen esanetan saioa oso interesgarria eta erakargarria izan da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.
Beheko argazkian saioaren irudi bat: