top of page
IMG_4379.jpg

Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. 

Ikasle, familia eta langileen osasuna zaintzeko ekintzak antolatzea eta honen inguruko prebentzioa lantzea. Gure ingurunean bizi diren pertsonentzat ongizatea sustatzea.

3.18 EKIMENA: LHko 6. mailako ikasleen irtenaldia MercaBilbaora, elikagai galkorren inguruko kudeaketa eta arrainak eta frutak osasunerako dituen onurak ezagutzeko.

LH6_MercaBilbao

 

2025eko maiatzean, LHko 6. mailako ikasleek irtenaldi egin dute MercaBilbaora. Bisitak bi atal izan ditu:

 

  1. MercaBilbaok dituen instalazioak ezagutzea eta elikagai galkorren inguruan burutzen diren aktibitate desberdinak ezagutzea. Fruta eta barazkien jatorria, propietateak eta beraiekin erlazionaturiko bitxikeriak ezagutzea. Sasoiko fruten propietateak ezagutu ondoren, ikasleek fruta horiekin brotxeta bat egin dute.

  2. Arrain Zentzumenen Tailerra: arrain moten arteko desberdintasunak ezagutuz eta sasoiko arrainak manipulatzeko aukera izanik. Aktibitate honen helburu nagusia etorkizuneko kontsumitzailea hezitzea eta arrainak eta frutak dituzten onurak eta propietatearen ezagupena sustatzea da, bereziki haur-populazioaren artean.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian saio hauen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.

3.5 EKIMENA: Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

LH6BarelikosOsasuna

 

2026ko apirilaren 20tik 24rako astean zehar, LHko 6. mailan, Barelikos arloan, Aizea Ikastolako erizainak, Ikastolako osasun gertaeren kudeaketari buruzko saioak garatu ditu ikasleekin.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian saio hauen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

3.1 EKIMENA: Gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasle eta langileentzat erizaintza zerbitzuak, baliabideak eta menuak egokitzea.

 

Aurreko ikasturteetan bezala, Ikastolako sukaldean menu bereziak prestatzen dira gaixotasunak, elikadura-intolerantziak edo bestelako beharrizanak dituzten pertsonentzat.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 10. Helburua, DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA ere lantzen dugu:

image.png

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, aniztasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

3.5 EKIMENA: Ikastolako gune guztietan desfibriladoreak eta itotzea eragozten duten tresnak izatea, eta ikasle eta langileei baliabide hauen erabilerari buruzko formazioa ematea.

 

Ikastolako desfibriladoreak eraikinen edo solairu desberdinen sarreretan kokatuta daude, beharrizanen bat gertatuko balitz eskuragarri izateko. Hauen erabilerari buruzko informazioa tresnen ondoan kokatuta dago.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazkietan LH eta DBHko eraikinetako desfibriladoreen irudiak:

3.16 EKIMENA: LHn, otsailaren 15ean, minbizia duten haurren eguna aldarrikatzeko, etxetik zapi batekin buruan etortzea minbizia duten haurrei babesa erakusteko eta gaiarekin harremandutako ekintzak egitea.

LHnHaurrenMinbiziarenEguna

 

Ikasturte honetan, otsailaren 15aren astean, Lehen Hezkuntzako ikasleek, minbizia duten haurren eguna aldarrikatu dute. Horretarako, ASPANOVAS elkarteak proposatutako jarduerak burutu ditugu, eurekin elkarlanean: aldarrikapena irakurri eta begiztak inprimatu, urre-kolorez margotu, moztu eta taldeko begiztak elkartu eta lotu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

3.27 EKIMENA: LHko 5. mailan eta DBHko 2. mailan Sunrise proiektuan parte hartzea,   minbiziaren prebentzioan elikadura osasuntsuaren garrantzia landuz.

Sunrise_DBH2


2026ko urtarrilean hasi da SUNRISE proiektuaren formazioa DBHko 2. mailako Tutoretza saioetan. Hasierako saioan, ikasleak elikadura osasuntsuaren inguruko galdera-sorta batekin hasi dira.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

3.12 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetako Talde Berdeenei Saria.

TaldeBerdeenak_1.hiruhilekoa


2025eko abenduaren 17an, ikasturteko 1. hiruhilekoaren Talde Berdearen sariak banatu ditugu. 2030 Agendako ikasle ordezkariek euren kideei hamaiketako osasuntsua jatearen erronka proposatzen diete. Ordezkariek, astean bi egunetan, hamaiketako guztien erregistroa egiten dute. Hiruhilekoaren amaieran, plastiko gutxien eta fruta eta zereal gehien kontsumitu dituen taldeak, TALDE BERDEAREN SARIA irabazten du.

 

1. hiruhilekoaren irabazleak 5.B eta 6.B taldeak izan dira. Sari moduan, talde irabazleak diploma eta hamaiketako osasuntsua jasotzen du.

Ekimen hau 3.7 ekimenaren ondorioa da: HHn eta LHn hamaiketako osasuntsua bultzatzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

3.10 EKIMENA: Ikastolako erizainak LHko 6. mailako ikasleei fruten onuragarritasunari buruzko hitzaldiak ematea.

LH6_AizearenFormazioa

 

Ikasturtero bezala, Aizea García gure erizainak, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei elikadura osasuntsuari buruzko formazioa eman die Barelikos arloan. Aizearen azalpenak fruten onuragarritasunari buruz izan ziren. Saioan, Aizeak laranja bat nola zuritu azaldu zien kasleei, eta ondoren, ikasleek laranja bat zuritu eta jan zuten.

 

Horrez gain, fruta kontsumitzeak eragiten dituen hondakin organikoak nola kudeatu ere azaldu zien ikasleei, hondakin horiekin konposta egiteko prozedura azalduz.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian saioen irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

3.24 EKIMENA: Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen duten ikasleei aukera ematea Ikastolan askari osasuntsua jasotzeko, eskaintzen diren askari mota aukeratuz.

LH_AskariOsasuntsua

 

Aurreko ikasturtean martxan jarri genuen 3.24 ekimenarekin jarraitzen dugu. Ostiraletako LHko eskolaz-kanpoko Multikirolak ekintzetan parte hartzen duten ikasleek, aukera dute Ikastolan prestatzen zaien askari osasuntsua jateko, familiek eskatuta.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazkietan LHko ikasleak askariaz gozatzen:

3.4 EKIMENA: Ikasleek Osakidetzako txertaketa kanpainetan parte hartzen jarraitzea.

LH6_Txertoak

 

2025eko azaroaren bukaeran, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ACWY meningokokoaren eta VPH papilomaren kontrako txertoak jaso dituzte. Osakidetzatik etorri diren erizainek jarri dituzte txertoak.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazkietan LHko ikasleak txertoak jasotzen:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

IMG_4395.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.18 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.

3.2 EKIMENA: Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den formazioa ematea langile berriei.

Erizainaren Formazioa DBHn

3.25 EKIMENA: Ikastolako erizainak Ikastolako menuei buruz formazioa ematea langile berriei.


2025eko urriaren 14an, DBHko irakasleen txanda izan da Ikastolako erizainaren formazio saioa jasotzeko. Aizeak gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten ikasleekin, larrialdietan nola jokatu behar den azaldu du, bihotz erritmoaren mantentzea, DESAren erabilera, arnas-butxadura kasuetan nola jokatu eta abar. Ondoren, Ikastolako menuaren ezaugarriak, jarraitzen dugun dietaren arrazoaik, hauen egokitzapenak, 0 km-ko produktuak, jasangarritasuna ekoizpenean eta abar ere azaldu ditu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Argazki-galerian DBHko irakasleei emandako formazioaren irudiak:
 

3.2 EKIMENA: Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den formazioa ematea langile berriei.

Erizainaren Formazioa HHn

3.25 EKIMENA: Ikastolako erizainak Ikastolako menuei buruz formazioa ematea langile berriei.


2025eko urriaren 9an, HHko irakasleen txanda izan da Ikastolako erizainaren formazio saioa jasotzeko. Formazio saio honetan, Aizea García gure erizainak, alde batetik, gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten ikasleekin, larrialdietan nola jokatu behar den azaldu du, eta bestetik, Ikastolako menuaren ezaugarriak, dietaren nondik norakoak, hauen egokitzapenak eta abar ere azaldu ditu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Argazkietan HHko irakasleei emandako formazioaren irudiak:
 

3.26 EKIMENA: Haur eta Lehen Hezkuntzako familientzat orientabide saioak antolatzea seme-alaben garapen fisikoa, kognitiboa eta emozionala hobeto ulertzeko.

LHFormazioaFamilientzat


2025eko urriaren 7an LHko 1., 2. eta 3. mailako familientzat, Umeen ongizate emozionala: Maitasunetik haziz; arauak, limiteak eta komunikazioa hitzaldia egin dugu. Hizlaria Gregorio Montero izan da. Hitzaldiaren edukiak hauek izan dira:

  • Zergatik dira hain garrantzitsuak mugak?
  • Zer dio neurozientziak eta psikologiak?

  • Nola jarri mugak errespetuz.

  • Ona ala txarra da zigortzea?

  • Nola jarri mugak pantailei.

  • Ohiko akatsak mugak/zigorrak jartzerakoan.

  • Egunerokotasunerako jarraibideak: zer egin, noiz…

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Behean formazio-saioaren argazki bat:
 

3.2 EKIMENA: Ikastolako erizainak gaixotasunak, intolerantziak edo antzerakoak dituzten ikasleekin nola jokatu behar den formazioa ematea langile berriei.

Erizainaren formazioa LHn

3.25 EKIMENA: Ikastolako erizainak Ikastolako menuei buruz formazioa ematea langile berriei.


Azken ikasturteetan bezala, 2025eko irailean, ikasturtearen hasieran, Ikastolako erizainak langile berrientzat formazio saioak egin ditu. Saio hauetan, formazioa aurretik jaso duten beste irakasle askok ere parte hartu du.

 

Aizea García gure erizainak, alde batetik, gaixotasunak, intolerantziak eta antzerakoak dituzten ikasleekin, larrialdietan nola jokatu behar den azaldu du, eta bestetik, Ikastolako menuaren ezaugarriak, dietaren nondik norakoak, hauen egokitzapenak eta abar ere azaldu ditu.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 3.4 Zenbait gaixotasun ekiditea prebentzioaren, tratamenduaren eta txertaketa kanpainen bitartez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea.

Beheko argazki-galerian LHko irakasleei emandako formazioaren irudiak:
 

bottom of page