Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ez-homofoboa bermatzea.
5.12 EKIMENA: LHn maiatzaren 17an Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna. Ikasleekin genero adierazpena, sexu-orientazioa eta sexu biologikoa bezalako terminoak aztertzen dira.
Azken ikasturteetan bezala, maiatzaren 17an, Homofobiaren aurkako egunaren ospakizuna egin da Lehen Hezkuntzan. Ikasleek, euren mailaren arabera, ekintza desberdinak burutu dituzte, hala nola, gaiari buruzko azalpenak, horma-irudiak, collage tekinkaz egindako irudiak eta bestelakoak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.7 EKIMENA: LHn emakumezko kirolarien hitzaldiak ikasleei.
2021-2022 ikasturteko 2. hurhilekoan, euskal emakume kirolarien hitzaldiak izan ditugu LHn. Euren Arten, Ziortza Villa, Iraia Iturregi ikasle-ohia, Maider Briones LHko irakaslea, Iraia García edo Gaztedi Sokatira taldeko kideak.
Ekimen honen bitartez, kirolean ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.
2022ko martxoaren 20an, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleek osatutako bi taldek Kids Kitcar proiektuko Goblin kategoriako lehen lasterketan parte hartu zuten Bermeon Geldiezinak eta Formulauro auto elektriko jasangarriekin.
Lauroko taldeek hiru sari lortu zituzten:
-
Best Presented Team: Lauro Ikastola.
-
DRAG -1st PLACE: Geldiezinak.
-
GOBLING GATHERING -3rd PLACE: Geldiezinak.
Era honetako ekimenetan ere, nesken eta mutilen arteko parekotasuna lortu nahi dugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako beste bi Helburu gehiago lantzen ditugu: INDUSTRIA, BERRIZKUNTZA ETA AZPIEGITURA eta ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO.
GARATUTAKO HELMUGA:
9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.6 EKIMENA: Ikastolako LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.
GARATUTAKO HELMUGA:
17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.
17.21 EKIMENA: Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.
5.11 EKIMENA: Etapa guztietan martxoaren 8ko astearen ospakizuna, hitzaldiak eta tailerrak.
2022ko martxoaren 7an, martxoaren 8ko astearen ospakizunak hasi dira Ikastolako etapa guztietan.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
Haur Hezkuntzako ikasleek marrazkiak eta horma-irudiak egin dituzte. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
Lehen Hezkuntzan ekintza desberdinak burutu dira Martxoaren 8a ospatzeko. Beheko argazki galerian, egindakoaren ereduak:
DBHn, aste osoan zehar, mailaka antolatutako tailerrak eta jarduerak beheko programazioan ikus ditzakegu:
Beheko argazki galerian, tailer eta jardueren irudiak: DBHko 4. mailako ikasleentzat Klitoria mitoaren gainetik hitzaldia, Batxilergoko 1. mailako Maider Agirrebeitia eta Garbiñe Echevarria ikasleen eskutik, DBHko 1. mailako ikasleentzat Oinarrizko hiztegia eta hilekoa tailerra, Ixone Ledesma eta Zaloa Irisarri ikasle-ohiek burututa, 2. mailan Berdindu Eskolak erakundeak antolatutako Sexu eta genero berdintasuna tailerra, 4. mailako ikasleentzat Magdalena López Gorritxoren eskutik Maitasun erromatikoa eta maskulinotasun berriak tailerra eta 3. mailako ikasleentzat SORTZEN kontsultoriak egindako Publizitatea, emakumea eta sexismoa tailerra.
DBHko 1. mailako ikasleek 4. mailako Etika arloan landutako Genero Berdintasuna proiektuan sortutako lanen erakusketa bisitatu zuten. 4. mailako Nikole Álvaro, Pello Arana, Aixa Arregi, Pol Asua, Gaizka Bermejo, Amaia Goiriena eta Magali Nebreda ikasleek erakusketaren bisita eta azalpenak gidatu zituzten, 1. mailako ikasleekin gaiari buruz hitz egiten eta iritziak sortzen. Jardueraren argazkiak beheko galerian.
Behean, 4. mailako A eta B taldeetan Etika arloko Genero Berdintasuna proiektuan sortutako lanen erakusketako kartelak. Kartelak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
Pol Asua
Nikole Álvaro
Gaizka Guinea
Amaia Goiriena
Pello Arana
Gaizka Bermejo
Magali Nebreda
Aixa Arregi
Xabier González
4. mailako Paule Fano, Naroa Unzilla eta Olatz Zorriketa ikasleek Etika arloan egindako ikerketa-lana behean dugu. Dokumentua zabaltzeko beheko irudiaren gainean klikatu:
Batxilergoan hitzaldiak antolatu dira mailaka:
1. mailako ikasleentzat, Patricia Zamorano abokatuak eta Ikastolako amak, Emakumeenganako indarkeria justizian nola tratatzen den azaldu die ikasleei: 2004ko legea, genero-indarkeria, auzitegiak, salaketak eta terminologia. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
2. mailako ikasleentzat, Itxaso Larramendi arkitektoa eta Lauroko ikasle-ohia Generoa, arkitektura eta urbanismoa gaiei buruz solasean aritu zen ikasleekin. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
5.14 EKIMENA: DBHko 3. mailako ikasleentzako Biko Arloak erakundetik antolatutako sexu-heziketa tailerrean genero ikuspegia lantzea.
DBHko 3. mailako ikasleek Sexu Heziketa formazioa eta tailerra jaso dute Biko Arloak erakundearen eskutik. Talde bakoitzak sei ordutako formazioa jasoko du.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan tailerreko irudiak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
5.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikas-arloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 eta 4 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 eta 2 Enpresa eta Ekonomia…
DBHko 4. mailako Etika arloko 2. proiektuan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ! gaia landu dute ikasleek. Proiektuan zehar, ikasleek GENERO-BERDINTASUNA landu dute. Proiektuaren helburua gaiari buruzko iritzia adierazteko sormen-lana egitea izan da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Behean, ikasleak proiektuan lanean eta Gaizka Bermejo eta Pello Arana ikasleek egindako sormen-lanak ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Emakume Zientzialarien nazioarteko egunaren ospakizuna.
2022ko otsailaren 11n, DBHko eraikineko pasabide eta geletan emakume zientzialarien posterrak jarri dira Emakume Zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kartelak DBHko 4. mailako BIOLOGIA ingelesez arloko ikasleek egin dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
Beheko argazkietan eredu batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.
5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.
Azken ikasturteetan bezala, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko, Inspira Proiektuarekin hasi gara. Talde bakoitzean sei saio burutuko dira, urtarrilaren 14an hasita eta otsailaren 24an amaituz.
Inspira STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.
Gure proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez haien eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.
5.13 EKIMENA: HHko komunak unisex izatea.
Txikitatik, genero-berdintasuna erakusteko helburuarekin, Haur Hezkuntzako ikasleek, edozein generotakoak izanda, komunak partekatzen dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.
2021eko azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Ikastolan ekintza desberdinak burutu ditugu. HHn mota askotako eskulanak egin dituzte, 5 urteko ikasleek horma-irudia egin dute Psikomotrizitate gelan, zuhaitzen hostoak morez margotuz euren eskuez baliatuz. LHn bideoak ikusi, gaiari buruz hitz egin eta genero-indarkeriak eragindako heriotzen inguruan hausnarketa egin dute. DBHn bideoak ikusteaz gain, ikasleek horma-irudiak egin dituzte indarkeriaren aurkako mezuak idatziz eta marraztuz, eta more koloreko kartoi-mehez egindako eskuekin emakumeen ikurrak sortu dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.
Beheko argazki galerian ekimen hauen argazkiak ditugu.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ!
Beheko bideoan azaroaren 25ean DBHko 1. zikloko ikasle eta irakasleek idatzitako mezuak bildu ditugu:
5.16 EKIMENA: Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat Kukulumendi proiektuan antolatutako Marta Machoren hitzaldia: Emakumeak Zientzian.
2021eko urriaren 19an, EHUko Zientzia Fakultateko irakaslea den Marta Machok, Emakumeak Zientzian izenburupean, hitzaldia eman zien Batxilergoko 2. mailako ikasleei.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
5.15 EKIMENA: Etapa guztietako irakasleentzat genero-berdintasunaren inguruko formazioa; Ritxar Baceteren Maskulinotasun berriak eta zenbait egoeratan nola jokatu formazioa.
2021-2022 ikasturtea hasi baino lehen, 2021eko irailaren 7an, Ritxar Bacetek etapa guztietako irakasleei Maskulinotasun berriak izenburupean formazioa eman zigun meet bitartez.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.