top of page
IMG_4383.jpg

Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea. 

Ikastolako harremanetan, edukien ikas-irakaskuntza prozesuan eta eskola antolaketa diseinuan hezkuntza inklusiboa, ez-sexista, ez-homofoboa bermatzea.

5.7 EKIMENA: LHko Genero-Berdintasuna eta Ikas-komunitatea programa, emakumezko kirolarien hitzaldiak antolatzea.

GeneroBerdintasuna eta IkasKomunitatea

 

2024ko martxoaren 12an, Maite Mugira irakasleak, bere saskibaloi ibilbidea azaldu die LHko 6. mailako ikasleei. Maite Mugira gernikarrak, Lointek taldean eta Bizkaiko eta Euskadiko selekzioetan jolastu du, hainbat txapelketa irabaziz eta jende ezagutuz bere ibilibidean zehar. Saskibaloi entrenatzaile bezala ere aritu da.

Eskerrik asko Maite zure esperientziak gurekin partekatzeagatik!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

  • 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

 

2024ko martxoaren 19an, Iraia Iturregi LHko 6. mailako ikasleekin egon da, futbolean izan duen ibilbide profesionala azaltzen. Iraia Iturregi ikasle-ohiak Athleticen hainbat titulu irabazi du, ligak, kopak eta abar, eta taldeko kapitaina izan zen. Gaur egun futbol entrenatzailea da Baskonian.

Eskerrik asko Iraia gurekin izateagatik!

Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:

5.11 EKIMENA: Etapa guztietan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8ko astean, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak antolatzea.

M8_2024

 

Ikastolako etapa guztietan, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Etapa bakoitzean, ikasleen adinari egokitutako ekimen eta jarduera desberdinak antolatu dira, hala nola,  abestiak, irudi-tailerrak, jokoak, hitzaldiak eta abar.

Gora M8!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

  • 5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

  • 5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

Beheko argazkietan etapaka antolatutako ekintzen irudiak:

M8 Haur Hezkuntzan:

 

M8 Lehen Hezkuntzan:

 

M8 DBHn:

DBHn burututako ekimenak azaltzen dituen egutegia. Neurri handian ikusteko gainean klikatu:

 

M8 Batxilergoan:

5.13 EKIMENA: HHko eta LHko komunak unisex izatea.

HH-LH komunak unisex

 

Duela urte batzuk HHn hasi baginen ikasleentzat komunak unisex izaten, orain LHn ere modu berean erabiltzen dituzte ikasleek.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkian LHko 1. zikloko komuneko ikurra:

5.10 EKIMENA: LHn, DBHn eta Batxilergoan otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

NeskaZientzialarienEguna

 

Azken ikasturteetan bezala, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu LHn eta DBHn. 2024an otsailaren 11a igandea denez, ospakizunak otsailaren 8an eta 9an burutu ditugu gure ikasleekin.

 

LHko 6. mailako ikasle lagunztaileek, Inspira proiektuan ikasitakoa kontuan izanik, beheko mailetan genero-berdintasunari buruzko jarduerak burutu dituzte, bideoak, azalpenak eta abarren bitartez.

DBHko bibliotekan Emakume Zientzialarien erakusketa antolatu da eta Sandra Uveren Supermujeres Superinventoras liburu berriaren katalogazioa egin da, genero-berdintasunaren gaia lantzen duten bibliotekako beste liburuekin batera erakutsiz.​

Batxilergoko eraikinaren sarreran Emakume Zientzialarien erakusketa jarri da.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

Beheko argazkietan antolatutako ekintzen irudiak:

5.5 EKIMENA: 5.5 Etapa desberdinetako ikasarloetan genero-berdintasunarekin harremana duten gaiak lantzea: DBH 4 Etika, DBH 3 Plastika, DBH 4 eta Batxilergo 1 Ekonomia eta Batxiler 2ko Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua…

DBH4Etika_SotoudehNadim

 

Azken ikasturteetan bezala, DBHko 4. mailako Balio Etiko eta Zibikoak ikasarloan, GENERO-BERDINTASUNA gaia lantzen ari gara. 4.BC taldeko ikasleak Unesco Eskola Elkartuen Sarean ikasturte honetarako zehaztutako Bake Figurak diren Nasrim Sotoudeh eta Nadia Nadim ekintzaileen historia eta ibilbidea aztertzen ari dira, ondoren, euren biografiak idazteko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.

5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

Beheko argazkietan, ikasleak proiektuan lanean. Argazkiak neurri handiak ikusteko gainean klikatu:

5.1 EKIMENA: LHko 6. mailan Inspira Proiektua: nesken artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko.

InspiraLH6

 

Azken ikasturteetan bezala, 2024ko urtarrilean Inspira Proiektuarekin hasi gara, LHko 6. mailan, nesken artean zientziarekiko zaletasuna sustatzeko. Talde bakoitzean sei saio burutuko dira.

Inspira STEAM proiektuak nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi ditu. Horretarako, sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.​ Inspira proiektuaren muina emakume aholkulariak dira. Aholkulari horiek borondatez euren eguneroko bizitza azaltzen diete neska-mutilei klaseko orduetan egiten diren sei lan-saioetan. Denak dira zientzialariak eta teknologoak eta hainbat arlotan dihardute lanean: irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan, etab. Ikasturte honetan, talde bakoitzean bi mentorek hartuko dute parte, era horretan, taldea bitan banatu ahal izango da. Mentoreen artean, Batxilergoko 2. mailako gure ikaslea den Paule Fano parte hartzen ari da.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

Beheko argazki-galerian 6.E taldeko saioko irudiak:

5.9 EKIMENA: Etapa guztietan azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizuna: HHn ipuin bat eta eskulan bat, LHn eta DBHn bideoak ikusi eta ikasleekin batera ekintzak antolatu.

Azaroaren25a

 

Azken ikasturteetan bezala, Ikastolan azaroaren 25eko ekintzak burutu ditugu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aldarrikatzeko.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 5.1 Emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.

  • 5.2 Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea.

Beheko argazki-galerian, HHn, LHn eta DBHn burututako ekintzen adibideak:

 

Beheko bideoan HHko ikasleen aldarrikapena: MINIK EZ!

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

bottom of page