Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Ikastolan lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa sustatzea, ekintzailetza, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukera-berdintasuna eta soldata berdina bermatuz.
8.1 EKIMENA: Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…
Hasi da 2023-2024 ikasturteko EHUko ikasleen praktiken bigarren txanda. Bai HHn, LHn zein DBH eta Btxilergoan ikasleak jaso ditugu. Ikasturtero, 65 ikasle baino gehiago jasotzen ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
Beheko irudietan, LHko 5. mailan praktikak egiten ari diren unibertsitateko ikasle bat gure irakasle batekin, klaseak nola eman ikasten.
8.6 EKIMENA: DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzeko, Mantenimenduko langileek Zientzietako ikas-arloetako irakasleei formazioa ematea.
2023-2024 ikasturtean, DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan, Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azalduko da. Horretarako, Mantenimenduko langileek Zientzietako ikas-arloetako irakasleei formazioa eman diete, eraikin desberdinetako ereduak erakutsiz eta azalduz. Batxilergoko 1. mailako Industria Teknologia arloan adibidez, 1. hiruhilekoan hasi dira Ikastolako eraikinetan energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den aztertzen.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
-
8.2 Produktibitatearen maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bitartez, balio erantsi handia duten atalei arreta eskainiz.
Behean, formazio-saioaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.16 EKIMENA: DBH eta Batxilergoko Zientzietako ikas-arloetan Ikastolako eraikinetan, KLIMA BABESTEKO EKINTZA lantzeko, energia berriztagarrien inplementazioa nola lantzen den azaltzea eta aztertzea. Horretarako, Zientzietako ikas-arloetako irakasleei Mantenimenduko langileek formazioa ematea.
8.2 EKIMENA: Irakasle lanak egiteko bekadunak kontratatzea gazte hauen formazioan laguntzeko, EHUko eta BAM programetan parte hartuz.
2023-2024 ikasturtean ere, Ikastolan irakasle lanak egiteko BAM eta EHUko programetako irakasle bekadunak kontratatu ditugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
-
8.8 Lan‐eskubideak babestea eta lan‐ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat.
Beheko argazki-galerian, LHn lanean hasi diren irakasle bekadunak gure ikasleekin:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.25 EKIMENA: Unibertsitateekin lankidetzan parte hartzea Ikastolan praktikak egiteko ikasleak eta bekadunak jasotzeko: EHU, Deustu, BAM, MU, UNIR, VIU…
8.1 EKIMENA: Ikastolan praktikak egiteko unibertsitateetako ikasleak jasotzea gazte hauen formazioan laguntzeko: EHU, Begoñako Andra Mari, Deustu Alumni, Mondragon Unibertsitatea, UNIR, VIU…
Ikasturte honetan ere, Ikastolan praktiketako irakasleak jasotzen jarraitzen dugu gazte hauen formazioan laguntzeko. Ikasturtero, 65 ikasle baino gehiago jasotzen ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
Beheko irudietan, LHn praktikak egiten ari diren unibertsitateko ikasle batzuk bertoko irakasleekin batera klaseak ematen.