top of page
IMG_4387.jpg

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, modernizazioa, tekonologia eta lan-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, IKTrako sarbide unibertsala.

9.6 EKIMENA: LH eta DBHko eskolaz-kanpoko ekintzetako aukeretan First Lego League eta Kids Kitcar eskaintzea.

FLL

2024ko martxoaren 2an, Euskadiko FIRST LEGO LEAGUEaren edizio berri bat ospatu da, Innobasquek, Deustuko Unibertsitateak, EHUk eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta.

Lauro Ikastolako bi taldek hartu dute parte, DBHko 3. eta 4. mailako ikasle batzuk osotutako talde bat eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek osotutakoa. Lehen Hezkuntzako taldeak Bilboko Udalaren Saria jaso zuen.

Zorionak egindako lanagatik!

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 5. Helburua, GENERO-BERDINTASUNA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

IMG_4383.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

5.5 Ikastolako esparru guztietan emakumeen parte‐hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera‐berdintasuna ere, maila erabakitzaile guztietan.

5.b Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.

 

5.3 EKIMENA: LHn, ZTIAM saio eta proiektuetan neska eta mutilen arteko parekotasuna bilatzen da: FLL edo Kids Kitcar proiektuetan perfil horietako neskak bilatzen dira eta parte hartzera animatu.

IMG_4395.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

17.7 Ikastolan ezarri dugun ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena eta horiek garapen‐bidean dauden beste erakundeei dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan eta lehentasun‐baldintzetan ere.

17.8 Teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat eta erakundeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena.

17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.

17.19 Martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne‐produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute.

 

17.18 EKIMENA: Greenpower erakundearekin lankidetzan parte hartzea LHko eskolaz-kanpoko ekintzetan.

9.1 EKIMENA: Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza eta inplementazioa egitea.

 

2023-2024 ikasturtearen hasieran, Ikastolako sukaldea domotizatu dugu, Ikastolako eraikinak jasangarriak eta domotizatuak izateko plangintza inplementatzen jarraitzeko. Era honetan, energiaren kontsumoa gutxitzen dugu, ingurumenarekiko begirunea zaintzen dugu eta gure ikasle eta langileentzako arrisku egoerak ekiditen ditugu.

Hauek dira sukaldean ezarritako berrikuntza batzuk:

  • Argiztapenaren eta entxufeen kontrola: lan egin behar ez den uneetan deskonektatuta egongo dira domotizazio programan ezarritako ordutegiari esker.

  • Makina desberdinen tenperaturak: mahai beroak, hozkailua, izozkailua eta bestelakoen tenperaturak momenturo ikusi ahal ditugu programaren bitartez. Zehaztutako tenperaturen parametroak aldatzen badira, alarmak berehala joko du jantokiko langileen gailuan konponketa bideratzeko. Tenperaturen kontrol hau osasun eta elikagien tratamenduen segurtasuna bermatzeko ere egiten dugu, janaria bero mantentzeko eta 65º C baino gutxiagora ez dela egongo ziurtatzeko.

  • CO2aren neurketa: maila altuak badaude, alarmak berehala joko du jantokiko langileen gailuan gas-ihesak ekiditeko.

  • Sukaldeko sarrerako ateen egoeraren kontrola: zabalik geratzen badira alarmak berehala joko du jantokiko langileen gailuan konponketa bideratzeko.

  • Makina desberdinen funtzionamenduaren kontrola: ke-erauzgailua, mahai beroak, hozkailua, izozkailua, ontzi-garbigailua, lehorgailua eta bestelakoen martxaren hasiera eta bukaera programatu ahal izango dugu.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

 

  • 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.

Beheko argazki-galerian sukaldean ezarritako domotizazioaren ereduak:

Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 7. Helburua, ENERGIA BERRIZTAGARRIAK, 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:

IMG_4385.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

7.3 Energia‐eraginkortasunaren hobekuntzaren Ikastolako tasa hobetzea.

7.a Ikastolan energia‐azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustatzea, iturri berriztagarriak, energia‐eraginkortasuna eta erregai fosilen teknologia aurreratu eta ez horren kutsakorrak.

 

7.4 EKIMENA: Ikastolako eraikinetan domotizazio-planarekin jarraitzea, argien, berogailuen eta bestelakoen energia-eraginkortasuna lortzeko.

IMG_4389.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere. 

IMG_4391.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

bottom of page