top of page
IKURRA_KOLOREAK.png

lauro2030agenda

Garapen Jasangarrirako Helburuen

Lauro Ikastolako webgunea

ZER da lauro2030agenda webgunea?

 

lauro2030agenda webgunea Lauro Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) nola lantzen ditugun azaltzeko plataforma da.

 

NOLA eraikiko dugu lauro2030agenda webgunea?

 

lauro2030agenda webgunea Ikastolan sortzen ditugun ekimenekin, eta Bizkaian, Euskal Herrian eta munduan GJHak lantzeko agertzen diren aukerekin eraikiko dugu.

 

ZERTARAKO sortu dugu lauro2030agenda webgunea?

 

lauro2030agenda webgunea GJHak lantzeko erabiltzen ditugun planak, ekimenak eta proiektuak azaltzeko eta mundura zabaltzeko sortu dugu. Prozezu honetan egiten ditugun lanen aurkezpenak, erakusketak, baliabideak, ereduak, irudiak, argazkiak, bideoak eta abar denon eskura izateko sortu dugu webgunea.

Lauro 2030 Agendan, Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko lan egingo dugu.

lauro2030agenda euskaraz egingo dugu, 18. GJHan aipatzen den bezalaIkastolako atal guztietan euskararen erabilera lehenesteko.

lauro2030agenda webgunea atal desberdinetan antolatuta dago: SARRERA, PLANAK, EKIMENAK, PROIEKTUAK eta PLATAFORMAK. Atal hauek webgunearen goiko aldean agertuko dira beti. Aukeratu nahi dugun atalera abiatzeko izenburuaren gainean klikatu. Atal hauek era honetan antolatuta daude:

  • SARRERA: webgunearen sarrera orria da, hasieran zabalduko zaiguna. Webgunearen izaera erakusten digu: Zer, nola eta zertarako da webgunea?

  • EKIMENAK: GJH bakoitzerako zehaztutako ekimenen multzoa, hauen azalpenak, ereduak, jarraipena, irudiak, argazkiak, bideoak eta bestelakoak atal honetan ikusgai izango ditugu.

  • ARGITALPENAK: atal honetan, Lauro 2030 Agendaren argitalpen desberdinak argitaratuko ditugu, horien artean, 2030 Agenda-plana, jarduerak bideratzeko gidak memoriak eta abar.

  • ETAPAKA: GJHekin harreman edo lotura zuzena duten proiektuak azalduko dira atal honetan, adibidez, etapa edo ikas-arlo zehatz batean landutakoak, proiektu esanguratsuak eta bestelakoak.

  • PLATAFORMAK: webguneaz gain, Interneten beste hiru plataforma ditugu; YouTube, issuu eta SlideShare. Plataforma hauetan ere gure lanak, emaitzak eta abar argitaratuko ditugu.

2030Agenda POSTERRA_Lauro_2.png
IRAES21_IKURRA.jpeg
bbkKUNAkideak_IKURRA.png
Zer da lauro2030agenda

Ura eta lurra, bizitzarako oinarrizkoak diren bi elementuak,

gaur egun mundu mailako zaborrontziak bilakatu dira.

 

Jacques Cousteau

bottom of page