Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) Ikastolako eragile eta atal guztietan eragina dute: estrategian, ikasleen heziketan, kurrikulumean, zerbitzuetan, familietan, komunikazioan, beste erakundeekin ditugun harremanetan eta lantzen ditugun ekimen desberdinetan.
GJH batean landutako ekimenek beste GJHetan ere eragina dute, GJH eta ekimen desberdinak euren artean konektatuta daudelako. Hau dela eta, kasu batzuetan, zalantza izan dezakegu ekimen zehatz bat GJH batean egotearen arrazoia ulertzeko. Zalantza argitzeko, ekimen zehatz horrek dagokion helmugarekin duen harremana aztertu behar dugu.
Garapen jasangarriaren perspektiba holistikoa mantentzen badugu, Garapen Jasangarrirako Helburu guztien arteko lotura ulertuko dugu.
Ikasturte honetan landutako ekimenak ikusteko hemen klikatu.
Zailtasunak gainditu beharreko gauzak besterik ez dira.
Ernest Shackleton