Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Ikastolako pertsona guztien gizarte, ekonomia eta politika-inklusioaren sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), garapenerako laguntza ofiziala.
10.6 EKIMENA: Beheko Soloako aldageletan dutxak jartzea genero-identitatearekin zalantza duten ikasleentzat, hauen inklusibitatea lortzeko eta genero-berdintasuna lortzeko.
2025-2026 ikasturterako, Beheko Soloa kiroldegiko dutxetan lan berriak egin dira 2025eko udan. Genero-identitatearekin zalantza edo zailtasunak dituzten ikasleen inklusioa indartzeko eta sustatzeko, aldageletan dutxa pribatuak egin dira ikasle hauei laguntzeko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Behean dutxen ikuspegia:

2024-2025 ikasturtea
10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2025eko maiatzaren 15en, LHko 5. mailako ikasleek GORABIDE elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.
GORABIDE adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta euren familiakoak lagunzten dituen elkartea da, eta ikastetxeetan GORATU programaren saioa garatu du gure ikasleen artean.
Eskerrik asko GORABIDE zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:

Hitzaldi honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2025eko martxoaren 11n eta 12an, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.
ASEBIER Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen erakundea da. Diagnostikorik gabeko pertsonak eta haien senideak barne laguntzen ditu, haien autonomia eta autodeterminazioa sustatuz, behar diren zerbitzu eta laguntzak eskainiz, baita erabateko herritar gisa barneratzea sustatuz.
Eskerrik asko ASEBIER zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:

10.2 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
2024ko urriaren 29an, Ikastolako familiei Eusko Jaurlaritzak atzerrian ikasteko eskaintzen dituen bekei buruzko informazioa zabaldu zitzaien posta elektronikoaren bitartez. Informazio hau sakontzeko eta baldintzak kontsultatzeko, Eusko Jaurlaritzak euskadi.eus webgunean duen estekaren bitartez bisitatzeko aukera eman zen baita ere.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazkietan mezuaren irudiak:

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 9. Helburua, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, eta 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 9.4 Ikastolako azpiegiturak modernizatzea, jasangarriak izan daitezen, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabiliz eta teknologia eta prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiliz.
9.7 EKIMENA: Ikastolako pertsonen arteko komunikazioa bideratzeko IKT eta Internetez baliatzea.
2023-2024 ikasturtea
10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2024ko maiatzaren 24an, LHko 5. mailako ikasleek GORABIDE elkartetik etorri zaizkigun formatzaile biren eta desgaitasun intelektuala duten bolondres biren hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.
Eskerrik asko GORABIDEko zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazkietan hitzaldiaren irudiak:

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2024ko martxoaren 6an eta 7an, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute Desberdintasunak Murrizteko eta Inklusibitate gaia indartzeko.
ASEBIER Gaixotasun Arraroak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duen erakundea da. Diagnostikorik gabeko pertsonak eta haien senideak barne laguntzen ditu, haien autonomia eta autodeterminazioa sustatuz, behar diren zerbitzu eta laguntzak eskainiz, baita erabateko herritar gisa barneratzea sustatuz.
Eskerrik asko ASEBIER zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazki-galerian hitzaldiaren irudi batzuk:

2022-2023 ikasturtea
10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2023ko apirilaren 27an, LHko 5. mailako ikasleek GORABIDE elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute LHko Elkarbizitza PlanareKO inklusibitate gaia indartzeko.
GORABIDE elkarteak, eskoletan garatzen duen GORATU programak Desgaitasun intelektuala duten ikasleen integrazioa du helburu. Jardueran, elkarteko formatzaileak eta desgaitasun intelektuala duen bolondres batek parte hartu dute.
Eskerrik asko GORABIDE zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2023ko martxoaren 14 eta 15ean, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute.
ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea (arantza bifidoa eta hidrozefalia) da. ASEBIEReko kideek eta Erlantzek ikasleei gauza desberdinak azaldu dizkiete: gaixotasun hauek dituzten pertsonak arlo desberdinetan nola babesten eta laguntzen dituzten, hala nola, asistentzia eta Osasun mailan, formazioan edo laboralki, pertsona hauen bizitza-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Eskerrik asko ASEBIER eta Erlantz zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.4 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.
2023ko urtarrilaren 20an, DBHko 3. mailako ikasleek Zubietxe elkartetik etorri zaizkigun Borja arduradunaren eta Celine kamerundar etorkinaren hitzaldia jaso dute. Celinek Kamerundik Bilboraino ailegatzeko behar izan zituen zortzi urtetako bidaia azaldu die ikasleei; bizi izandako ezbeharrak, Kamerundik Marokoraino ailegatzeko Sahara basamortua gurutzatuz egin beharreko ibilbide luze eta zaila, Afrikatik Europara Mediterraneo itsasoa gurutzatzeko saiakerak eta Marokoko poliziengandik jasotako tratu txarrak eta bestelakoak kontatuz. Bukatzeko, euskal gizartean integratzeko prozesuaren gazi-gozoak, baldintza legalak eta gure abegikortasun maila azpimarratu ditu.
Hitzaldien bukaeran, ikasleek era bolondresean ekarritako diru-donazioa eman diote Zubietxe elkarteko arduradunari, Zubietxek Bizkaiko gizartean egiten duen lanean lagungarria izan dadin. Celinek ere opari bat jaso du.
Eskerrik asko Zubietxe! Eskerrik asko Celine!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.
Beheko argazki galerian hitzaldiko irudiak:
17.13 Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea. GJH 10.

Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 7. Helburuan eragin zuzena du:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.13 EKIMENA: Zubietxe elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
10.2 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzak eskainitako beken informazioa familiei eman eta jasotzeko aukerak zabaltzea.
Ikastolako pertsona guztien inklusioa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekei buruzko informazioa familiei ematen diegu mezuak bidaliz, eskariak egiteko estekak eta azalpenak erakutsiz, eta aldiro, gogorapen mezuak ere bidaltzen ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

Eusko Jaurlaritzak eskaini dituen azken beken informazioa ere bidali diegu familiei, atzerrian udako egonaldiak egiteko.

2021-2022 ikasturtea
10.3 EKIMENA: LHn ASEBIER, ASPACE eta GORABIDEko erakundeen hitzaldiak antolatzea.
2022ko martxoaren 14 eta 15ean, LHko 3. mailako ikasleek ASEBIER elkartetik etorri zaizkigun pertsonen hitzaldia jaso dute.
ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkartea (arantza bifidoa eta hidrozefalia) da. Alde batetik, ASEBIER elkarteko kideek euren helburuak azaldu dizkiete ikasleei: gaixotasun hauek dituzten pertsonak arlo desberdinetan nola babesten eta laguntzen dituzten, hala nola, asistentzia eta Osasun mailan, formazioan edo laboralki, pertsona hauen bizitza-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hitzaldian, gaixotasun arraroak eta aniztasun funtzionala kontzeptuak argitu dituzte. Bestetik, arantza bifidoa gaixotasuna duen Erlantzek bere istorioa kontatu die ikasleei, bizitzan nola moldatzen den azalduz.
Eskerrik asko ASEBIER eta Erlantz zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik!
Garapen Jasangarrirako Helburuak landuz gure inguru eta munduaren hobekuntzan parte hartzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 10.2 Ikastolako eta gizarteko pertsona guztien inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere.

10.4 EKIMENA: DBHko 3. mailako Gizarte arloan, Zubietxe elkartearen eskutik, etorkinen hitzaldiak.
2022ko otsailaren 9an, DBHko 3. mailako ikasleek Zubietxe elkartetik etorri zaizkigun Borja arduradunaren eta Celine kamerundar etorkinaren hitzaldia jaso dute. Celinek Kamerundik Bilboraino ailegatzeko behar izan zituen zortzi urtetako bidaia azaldu die ikasleei; bizi izandako ezbeharrak, Kamerundik Marokoraino ailegatzeko Sahara basamortua gurutzatuz egin beharreko ibilbide luze eta zaila, Afrikatik Europara Mediterraneo itsasoa gurutzatzeko saiakerak eta Marokoko poliziengandik jasotako tratu txarrak eta bestelakoak kontatuz. Bukatzeko, euskal gizartean integratzeko prozesuaren gazi-gozoak, baldintza legalak eta gure abegikortasun maila azpimarratu ditu.