Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
2023ko ekainean, Manuk, mantenimenduko langileak, Ikastolan ditugun pilen edukiontziak hustu ditu pilak FUNDACIÓN ECOPILAS erakundera eramateko. Guztira, 30 kg. pila bildu ditugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Behean ekimenaren irudiak:
12.13 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.
2023ko maiatzaren 2an, Kontsumo Tailerrak hasi dira LHko 4. mailan. Ikasleek, kontsumo arduratsua lantzeko, elikagaien etiketak aztertzen ikasi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Ikasleek Etiketek ezkutatzen dutena tailerrean landu dutena ezagutzeko, beheko irudiaren gainean klikatu. Aldameneko argazki-galerian ekimenaren irudiak ditugu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen diugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
HHko 4 urteko ikasleek euren hiriak diseinatu dituzte materialak berrerabiliz. Ikasleak 4-5 kideko taldetan antolatuta, hirien maketak egiteko material desberdinak berrerabili dituzte: plastikoak, ontziak, teselak, kartoizko tutuak, kutxak eta abar.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ikasleek sortutako maketak. Argazkiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
12.8 EKIMENA: LHko 3. zikloko ikasleek Artigas interpretazio zentrora irtenaldia egitea.
2023ko otsailaren 13ko astean, LHko 5. mailako ikasleek Artigas-Arraiz Hondakinei Buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentrora bisita egin dute.
Bisitaren helburua zaborraren arazoaz jabetzea, hondakin kopurua zein eratan gutxitu dezakegun jakitea eta hauek sortutako kalteak ikustea da. Era dinamiko batean eta bisitarien parte-hartzea sustatuz garatzen da bisitaldia.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak ditugu:
12.13 EKIMENA: Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.
2021-2022 ikasturtean boligrafoen eta antzeko tresnen birziklatzearen lehenengo esperientzia izan ondoren, ikasturte honetako 2030 Agenda-planan ekimen berri hau txertatu dugu. Ikastolako etapa desberdinetan, boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egiteko ontziak jarri ditugu, eta bildutakoak Urdaneta ikastetxekoek jasotzen dute, Urdaneta baita TerraCycle elkarteak gure inguruan biketa egiteko izendatu duen ikastetxea. TerraCycle elkarteak bildutako boligrafoak eta errotuladoreak birziklatzen ditu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazkietan ekimenaren ereduak ditugu:
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
2022-2023 ikasturteko DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko Oinarrizko Forma Geometrikoen zatiketa proiektuan, materialak berrerabiltzen ari gara gure irudiak sortzeko. Proiektua ezagutzeko hemen klikatu. Forma geometrikoen zatiketak egiteko, Geometriaren oinarrizko trazadurak aplikatuz irudiak diseinatu ditugu, eta ondoren, Ikastolako sukaldean frutak jasotzeko kartoi-kutxak berrerabili ditugu irudiak kartoian eraikitzeko. Gure materialen beharrizanen arabera, Ikastolako sukaldariak kartoi-kutxak gordetzen dizkigu.
Ekimen honetan ere, 12.5 ekimena lantzen ari gara: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazki-galerian, ikasleak lanerako prozesuan eta Ikastolako Jon Otaola sukaldariari proiektua erakusten:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.4 EKIMENA: DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria: plastikoa, papera eta kartoia, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena eginez.
2022-2023 ikasturtean ere, arte-lanak sortzeko materialak berrerabiltzen ari gara. Ondoren, ekimen honen hiru eredu ditugu: alde batetik, HHko Nerea Zuloaga irakasleak, Lamia, Tartalo eta Basajaunen panpinak sortzeko, material desberdinak berrerabiliz; eraikineko errezela zaharrak, botilak, zurak, alanbreak eta abar, hondakinetako materialak arte-lan bilakatu ditu. Bestetik, LHko 3. eta 4. mailetako ikasleek, Lorea Gezuraga eta Ixone Ledesema irakasleek lagunduta, hondakinetako materialak berrerabiliz, Gabonetako zuhaitzak sortu dituzte Loiuko Aireportuko lehiaketan parte hartzeko. Azkenik, LHko 5. mailako ikasleek, Gotzone Ibarzabal irakasleak koordinatuta, Gabonetako lau zuhaitz egin dituzte materialak berrerabiliz: 1. zuhaitza koloretako paperetan kontsumo egokirako leloak itsatsita, 2.a kartoizko etxetxoekin apaindutakoa, 3.a kafe-kapsulekin osatuta eta 4.a botilen kortxoekin egina.
Ekimen honetan ere, beste bi ekimen hauek lantzen ditugu:
12.5 ekimena ere lantzen dugu: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
12.10 HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazki-galerian euskal mitologiako pertsonaien panpinak sortzeko prozesua, aldamenean, LHko 3. eta 4. mailako ikasleek egindako Gabonetako zuhaitzak, eta beherago, LHko 5. mailako ikasleek egindakoak:
Ekimen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 8.a, LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
8.2 Produktibitatearen maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bitartez, balio erantsi handia duten atalei arreta eskainiz.
8.3 Garapenera bideratutako politikak sustatzea, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza bermatuz.
8.4 EKIMENA: Ikasleei eta irakasleei ekimenak martxan jartzeko aukerak eta baliabideak eskaintzea.
12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.
2022-2023 ikasturtean ere, 12. Garapen Jasangarrirako Helburua lortzeko, Ikastolako menuan bertoko produktuak sartzen jarraitzen dugu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
2022ko azaroko menuan ikus dezakegun bezala, Bertoko txahal gisatua patatekin izan dugu bazkaltzeko. Km. 0 Bertako produktua. On egin!