Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
Ikastolan baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra bermatzea, eta hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea bultzatzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
Azken ikasturteetan bezalaxe, Ikastolako eraikin desberdinetan erabilitako tonerrak biltzen jarraitzen dugu, birziklapena egiten duen erakundeari emateko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.4 Produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, uretara eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazkietan eredu batzuk:
12.8 EKIMENA: LHko 3. zikloko ikasleek Artigas Interpretazio Zentrora irtenaldia egitea.
2024ko otsailaren 5eko astean, LHko 5. mailako ikasleek Artigas-Arraiz Hondakinei Buruzko Ingurumen-Hezkuntzarako Bizkaiko Zentrora bisita egin dute.
Bisitaren helburua zaborraren arazoaz jabetzea, hondakin kopurua zein eratan gutxitu dezakegun jakitea eta hauek sortutako kalteak ikustea da. Era dinamiko batean eta bisitarien parte-hartzea sustatuz garatzen da bisitaldia.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak ditugu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
2024ko otsailean, LHko 2. mailako ikasleak konposta egiten hasi dira. Jolas orduan sortzen diren hondakin organikoak zakarrontzi batean jasotzen dituzte, eta egunero, talde deberdin batek jasotako hondakin organiko horiek negutegian dauden konpostontzietara igo ditu. Ikasleek lana oso gustura egin dute!
Zorionak ikasleei eta irakasleari! Eta eskerrik asko Gure Planetaren zaintzan parte hartzeagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu::
12.1 EKIMENA: Ikastolako menuan bertoko produktuak gehiago sartzea.
Azken ikasturteetan bezala, ikasturte honetan ere 0 Km-ko, Bertako produktuak erabiltzen ari gara Ikastolako menuetan. Ohikoa den bertoko txahalaz gain, bertoko atuna ere erabiltzen ari gara gure menuetan, atun hau arrantza jasangarriaren bitartez arrantzatzen delarik.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazkietan Km 0 eta arrantza jasangarriaren ziurtagien irudiak, neurri handian ikusteko gainean klikatu:
12.12 EKIMENA: LHko 4. mailako ikasleek Kontsumobide Prestakuntza Zentroak antolatutako Kontsumo Tailerrak egiten dituzte.
2024ko urtarrilean, Kontsumo Tailerrak hasi dira LHko 4. mailan. Ikasleek, kontsumo arduratsua lantzeko, elikagaien etiketak aztertzen ikasi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
HHko ikasleek materialak berrerabiltzen jarraitzen dute euren irudiak egiteko. Negua gaia lantzeko, ikasleek txorien habiak gurina-tarrinen plastikoak berrerabiliz sortu dituzte.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazkietan, HHko ikasleek egindako irudiak:
12.13 EKIMENA: Jantokiko barazki eta lekari hondakinak Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresari dohaintzan ematea.
2023-2024 ikasturtetik aurrera, Ikastolan sortzen diren jaki-jatorriko hondakinak ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzain elkarteari ematen ari gara. Hauek dira jasotzen dituzten jaki-jatorriko hondakinak: lekaleak, gisatuak, zopak eta barazkiak. Hodakin hauekin, euren abereak era ekologikoan elikatzen dituzte, Itturbaltza, Artisau Elikagaiak marka erabiliz, km.0–hurbiltasun produktua, den aldetik. Abeltzaintza ekologikoa agiria du, euren larre eta abereen jaki guztiak horren agiria baitute. Mungian kokatuta dagoenez, gainera, garraioagatik sortutako CO2 emisioak baxuak dira, km.0 izendapenarekin bat eginez.
Barazki-jatorriko hondakinak, gehienez bi egunetan gordetzen dira, eta Itturbaltzako arduradunak astean birritan bertaratzen dira Ikastolara kutsadura gurutzatua ekiditen duen prozedurari jarraituz. Une honetan, astean 50 kg. batzen ari dira.
Ekimen hau Kongresuak 2023ko maiatzean onartutako 121/000107 Lege Proiektuak abalatu eta babesten du.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.3 Ikastolan, alferrik galtzen diren elikagaien kopurua murriztea, eta elikagai‐galerak murriztea ekoizpen eta horniketa kateetan.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazkietan, ekimenaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
17.16 Garapen Jasangarrirako Bizkaiko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera.
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.27 EKIMENA: Mungiako ITTURBALTZA Artisau Elikagaiak abeltzaintza ekologiko enpresarekin lankidetzan parte hartzea.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
HHko ikasleek eta irakasleek materialak berrerabiltzen jarraitzen dute euren irudiak egiteko. Zenbat lan egin dezakegu hondakinetako ontziak, kartoiak eta abar erabiltzen? Zein da gure ardura gure ikasleekin KONTSUMO ARDURATSUAREKIKO? HHko irakasleek oso ondo ezagutzen dutela argi dago.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian, HHko Plastika arloko txokoan irudiak egiteko bildutako hondakinetako hainbat material eta ikasleek egindako irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
12.11 EKIMENA: Ikastolan boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egitea TerraCycle elkartearentzat.
Ikasturte honetan ere, Ikastolako etapa desberdinetan, boligrafoen, arbeleko errotuladoreen eta antzeko tresnen bilketa egiten jarraitzen dugu, eta bildutakoak Urdaneta ikastetxekoek jasotzen dute, Urdaneta baita TerraCycle elkarteak gure inguruan biketa egiteko izendatu duen ikastetxea. TerraCycle elkarteak bildutako boligrafoak eta errotuladoreak birziklatzen ditu.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak ditugu:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
12.5 EKIMENA: Bai Ikastolako langileei, bai ikasleei, euren lanak egiterakoan, materialak berrerabiltzeko aukerak azaltzea, ematea eta era horretan egiten laguntzea.
Urriaren 31n ospatzen den Arimen Gaua HHn sortzeko, HH4ko irakasleek euren pasabidea apaintzeko, hiru dimentsiotako irudiak sortu dituzte materialak berrerabiliz, hauen artean, saguzaharrak, kalabazak eta abar. Ikasleak kanpora irten dira eta hostoak erabiliz euren marrazkiak egin dituzte. Ekimen honen bitartez, 12.3 ekimena ere lantzen dute HHn: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko aragazkietan HHko Arimen Gaua sortzeko egindako apaingarrien irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA, ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
12.3 EKIMENA: Hondakinen kudeaketa jasangarria egitea: plastikoa, papera eta kartoia, pilak, konposta eta antzerako hondakinen birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz.
Ikasturtero bezala, DBHko Plastika arloan, orriak berrerabiltzen ditugu gure zirriborroak egiteko. Bulego desberdinetan sortzen diren orrien hondakinak bildu eta Plastika gelan orriak berrerabiltzeko dugun erretiluan kokatzen ditugu ikasleek euren zirriborroak egiteko orriak handik har ditzaten.
DBHko Plastika arloko Programazio Didaktikoan, 12. GJHa lantzen dugula zehaztuta dugu, adibide hau horren eredu argia da.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.2 Baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea.
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Beheko argazki-galerian ekimenaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.
Joan den ikasturteko LHko Udaberriko ekitaldian erakutsi zen arrain erraldoia, plastikoak jateagatik kutsatuta dagoena, LHko 1. zikloko topagunean erakusgai dugu. Arraina hondakinetako materialak berrerabiliz eginda dago. Irudi honen bitartez ikusleoi zabaltzen zaigun mezuak gure kontzientzian eragin beharko luke: Zer egin dezakegu arrainek hainbeste plastiko artean ez bizitzeko? Zein da gure ardura ozeanoekiko?
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Behean arrainaren irudiak, gaur egun, LHko 1.zikloko topagunean, eta joan den ikasturteko ekitaldian:
Ekimen honen bitartez, ondorengo Garagen Jasangarrirako Helburuak ere lantzen ditugu:
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
12.7 EKIMENA: LHko ikasleek euren geletako liburutegiak etxetik ekarritako liburuekin hornitzea. Zikloa bukatzerakoan, ekarritako liburuak etxera eraman edo gelan uzten dituzte.
Aurreko ikasturteetan bezala, ikasturte honetan ere, LHko ikasleek etxetik ekarritako liburuekin hornitzen dituzte euren geletako liburutegiak.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
-
12.8 Ikastolako pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko.
Behean ekimenaren irudiak:
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu: