
Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Kalitatezko hezkuntza, ikasleak goi mailako hezkuntzarako prestatzea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntza, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.
4.13 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2023ko abenduaren 5ean, Ikastolako guraso batzuek Batxiler ondorengo ikasketei eta lan-munduari buruzko hitzaldi saioak eman dizkiete Batxilergoko 2. mailako ikasleei.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazkietan ekimenaren irudiak:




4.9 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
2023ko abenduaren 5ean, Xabierreko Frantzisko Deunaren ospakizun egunean, DBHko 1. mailako 2030 Agendako 14 ikasle ordezkarik eta 2. mailako bi ordezkarik, Eusko Jaurlaritzak, IHOBEk eta Ekoetxeek Lurzoruaren Mundu Eguna ospatzeko antolatu duten on-line lehiaketan parte hartu dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Argazki-galerian, lehiaketaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.3 EKIMENA: Unesco Eskola Elkartuen Sarean parte hartzea Lurzoruaren Mundu Eguna ospatzen.
4.3 EKIMENA: Etapa guztietan, ikasleen emaitzak aztertzeko kanpoko froga objektiboak egitea, beste zentroekin alderatzeko eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezartzeko.
2023ko azaroaren azken astean, LHko 2. mailan ACL irakusketa-idazketa frogak egin dira. Froga hauetan ikasleen emaitzak aztertuko dira, eta behar izanez gero, hobekuntza neurriak ezarriko dira. Froga hauek zailtasunen detekzioan laguntza emanez gero, beste maila batzuetan egiteko aukera ere aztertuko da.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Behean, LHko 2. mailako ikasle talde bat froga egiten:



4.5 EKIMENA: HHko ikasleek Basajaunen eskutitza jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko: Euskal Herriko basoak proiektua.
Udazkenarekin batera, HHko 4 urteko ikasleek Euskal Herriko basoak proiektua burutu dute. Proiektuan, ikasleek gure basoetako fauna eta florari buruzko ezagutzak landu dituzte, basoen zaintza arduratsua lantzeaz gain. Basajaunek eskutitz baten bitartez ikasleei basoa oso zikin dagoela esan ondoren, ikasleek Ikastola ondoko basoan zaborra batu dute basoa garbi mantentzeko.
Talde bakoitzari zuhaitz bat, bere fruitua eta animalia bat egokitu zaizkio. Hauek izan dira landutako zuhaitzak: gaztainondoa, eukaliptoa, hurritza, haritza eta intxaurrondoa. Landutako animaliak basurdea, kirikiñoa, hontza, azeria eta oreina izan dira. Ikasleek etxetik informazioa ekarri dute, eta ekarritakoarekin, informazio-taulak osatu dituzte.
Ikasleek liburuxka bat sortu dute arlo desberdinetako fitxak landuz; Hizkuntzak, Matematika, Plastika... Ikasleek liburuxka osatzen zuten bitartean, talde bakoitzak zuhaitza + fruitua + animalia aztertu ditu. Lehenbizi, bere taldeari egokitu zaizkionak, eta ondoren, beste taldetakoak.
Zuhaitzak eta animaliak egiteko materialak berrerabili dituzte; komunetako paperen tutuak, kartoi kutxak, ontzien tapoiak eta abar. HHko 4 urtekoen pasabidean egindako lanaren erakusketa antolatu dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Behean, proiektuko argazki batzuk:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 11. Helburua, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK, 12.a, EKOIZPEN ETA KONTSUMOA ARDURATSUAK, 13.a, KLIMA BABESTEKO EKINTZA eta 15.a, LEHORREKO BIZITZA, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.
11.2 EKIMENA: Ikastolako natura ondarea babesteko eta jasangarria izateko zaintza lanak egitea: lorategiak, zuhaitzak, landak…
11.3 EKIMENA: Ikastolako ingurunea etapa guztietako ikas-irakaskuntza jardueretan erabiltzea.
11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 12.5 Nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilpen‐jardueren bitartez.
12.10 EKIMENA: HHko eta LHko maila guztietan eta arlo desberdinetan, eta DBHko eta Batxilergoko maila eta arlo batzuetan, hondakinetako materialak berrerabiliz irudiak sortzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.
13.2 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan klima babesteko ekintzak txertatzea.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.
15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.
15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.
4.6 EKIMENA: Batxilergoko Kukulumendi-Pertsonen talentua garatuz proiektuko hitzaldiak Hezkuntzarekin harremandutako gai desberdinei buruz antolatzea.
2023ko azaroaren 29an, Juan Ignacio Pérez zientzia dibulgatzailea eta idazlea Ikastolan izan dugu ikasturte honetako Kukulumendiko hitzaldi saioei hasiera emanez.
Ezagutzaren mugak edo ezagutzaren behinbehinekotasunez izenburupean, Juan Ignacio Pérez ezagutzari buruz mintzatu da Batxilerreko 2. mailako ikasleekin. Mezua argia izan da: gizakiaren ezagutzak ez dauka mugarik. Ondoren, hizlariak ikasleek egindako galderei erantzun die.
Juan Ignacio Perez, Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHUko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura desberdinak bete ditu Unibertsitate arloan. Gaur egun, Jakiunde Zientzia, Letra eta Arte Akademiako Lehendakaria da. Lauro Ikastolako gurasoa eta Kontseilu Errektoreko kidea ere izan zen.
Eskerrik asko gurekin izateagatik Juan Ignacio!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean, hitzaldiko argazki batzuk:




4.10 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2023ko azaroaren 20an eta 21ean, DBHko 1. mailan, Jazarpenik gabeko Bizikidetza izenburupean, IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazio saioak hasi dira Ortzadarretik etorritako Sonia eta Amaiarekin. Ikasleek erabiltzen dituzten Instagram eta antzeko sare sozialen inguruko gaiak aztertu dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko irudietan formazio saioko argazkiak:




4.7 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2023ko urrian Salugandara bidali genituen gutunak ailegatu dira!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan Ugandako ikasleak poz-pozik Laurotik bidalitako gutunekin gutunak sailkatzen:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.24 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.9 EKIMENA: LHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara, talde guztietan, 2030 Agendako ikasle ordezkariak egotea Ikastolan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko laguntza emate aldera.
Aurreko ikasturteetan bezala, oraingoan ere, 2030 Agendako ordezkarien bilerak egiten hasi gara. DBHko 2030 Agendako ikasle ordezkarien azken bileran azaroaren 25eko ekimenak eta Bilboko etxegabeentzako biketa antolatu ditugu.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.5 Genero‐desberdintasunak ezabatzea eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan ikasle ahulenei, aniztasunen bat duten ikasleei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan DBHko 1. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkariak euren taldean azalpenak ematen eta DBHko 1. zikloko bilera:




4.13 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2023ko azaroaren 7an, ikasketei buruz ikasle ohiek ematen dituzten informazio saioak hasi dira Batxilergoko 2. mailako ikasleentzat.
Ikasturteko lehenengo hitzaldia Ane Garbisuk, gaur egun LHn irakasle bezala lanean ari dena, Markel Lozanok, bideo-konferentziaren bitartez, eta Max Lázarok eskaini dute. Ikasle ohi hauek Magisteritza eta CAFYD ikasketei buruz hitz egin dute, euren esperientziak gure ikasleei azalduz.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazki-galerian hitzaldiko irudiak:




4.15 EKIMENA: DBHko 4. mailako Ingeleseko Ahozko Komunikazioa arloan, turismo jasangarriari buruzko ikerketa lana eta debateak egitea.
DBHko 4. mailako Ingeleseko Ahozko Komunikazioa arloan, Gorka Lozano irakaslearen gidaritzapean, turismoaren ondorio kaltegarriak ekiditeko neurriak eztabaidatu dituzte Parlamentuan egongo balira bezala, ikasleak lau talde-lanetan banatuta. Hauxe da ikasleek eta irakasleak ikas-jarduera honetan jarraitutako prozesua:
-
Ikasleek, irakasleak prestatutako txosten akademikoa irakurri ondoren, mapa mentala egin dute.
-
Ikasle talde bakoitzak bere ebazpena idatzi ondoren, irakasleak birpasatu eta zuzenketak egin ditu.
-
Klasean, debatea egin dute. Talde-lan bakoitzak bere ebazpena irakurri ondoren, beste taldeko kideek defendatu edo kritikatu dute, eta amaieran, bozketaren bitartez, ebazpen egokiena aukeratu dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian, ikasleak proiektuan lanean ikus ditzakegu:




Ikas-jardueran sortutako bi dokumentuak irakurtzeko izenburuen gainean klikatu: alde batetik, txosten akademikoa, COMMITTEE ON TRANSPORT AND TOURISM, eta bestetik, ebazpen liburuxka, Resolution booklet.
Txostenetan ikus dezakegun bezala, ekimen honen bitartez ondorengo Garagen Jasangarrirako Helburuak ere landu ditugu:




4.7 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2023ko urrian, Saluganda proiektuan parte hartu zuten joan den ikasturteko LHko 6. mailako ikasleek, orain DBHko 1. mailan daudenak, Ugandatik idatzitako gutunak jaso dituzte.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazki-galerian, DBHko 1. mailako 2030 Agendako ikasle ordezkari batzuk gutunak sailkatzen eta kideen artean banatzen:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.24 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.13 EKIMENA: Batxilergoko ikasleentzat, Orientabide Akademikoa arloan, unibertsitate desberdinetako, gurasoen, ikasle ohien eta lan-mundurako prestakuntza egiten duten enpresen informazio saioak.
2023ko urriaren 31n, Campo&Ochandiano enpresako kidea eta ikasle ohia den Iñigo Ochandiano, Ikastolan izan da Batxilergoko 2. mailako ikasleei gaur egungo lan merkatuari buruzko azalpenak emateko.
Lan merkatuaren ekintza nagusienetako bat enpresen aldetik pertsonalaren kontratazioa da: langile desberdinen perfilak aztertzen dira eta enpresak, ustez, lanpostu horretarako egokiena hautatzen du, ezaugarri desberdinetan oinarrituz: ikasketak eta osteko masterrak, formakuntza gehigarriak, lan esperientzia, hizkuntzen jakintza maila edo komunikatzeko gaitasuna besteak beste.
Hautaketa prozesu hau enpresek zuzenean egin dezakete edo bitartekari lanak egingo dituen enpresa baten bitartez. Kasu honetan, bigarren bide hori eskaintzen duten enpresen artean Campo&Ochandiano daukagu. Campo&Ochandiano giza baliabideen arloko aholkularitza elkarte independientea da. Bere funtzio nagusienen artean ondokoak daude:
-
Hautatze prozesu masiboak egitea.
-
Zuzendaritzako kideak bilatzea, erakartzea eta hautatzea.
-
Gazte talentudunak identifikatzea eta hautatzeko proiektuak aurrera eramatea.
-
Erdi mailako agintariak eta profesional gaituak bilatzea, erakartzea eta hautatzea.
Ondorioz, hitzaldian lan merkatuaren eskariaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Beheko argazki-galerian hitzaldiko irudiak:




4.7 EKIMENA: LHko 4., 5. eta 6. mailetan, kultura desberdinen ezagutza bultzatzeko eta ingelesa lantzeko, Saluganda elkartearekin, Lauroko eta Ugandako eskola bateko ikasleen arteko gutunen trukaketa egitea.
2023ko urriaren 17an, Iker Mijangos, Saluganda elkarteko arduraduna Ikastolara etorri da gure ikasleek, Ingeles arloan, Ugandako kideei idatzitako gutunak jasotzera hurrengo hilabetean Ugandara eramateko.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
Beheko argazkietan Iker, Mary eta Andrewren laguntzaz, gutunak sailkatzen:




Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 17. Helburua, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.24 EKIMENA: Saluganda elkartearekin lankidetzan parte hartzea.
4.14 EKIMENA: Batxilergoko ikasleek LHko 2. mailako ikasleen irakurketa prozesuan laguntzea.
Azken ikasturteetan bezala, oraingoan ere Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasle batzuk, era bolondresean, LHko 2. mailako ikasleekin irakurketa-jarduerak egiten hasi dira. Ikasturte honetan, irakurketa prozesuan laguntzeaz gain, Batxilergoko ikasleak bestelako lanekin ere laguntzen hasiko dira. Ikasle gaztetxoek nagusiak eredu bezala ikusten dituzte, euren artean harremana sortzen da eta denek ikasten dute.
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.4 Enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak areagotzea.
Behean saio hauetako argazki batzuk:




4.10 EKIMENA: LHko eta DBHko ikasleentzat IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazioa.
2023ko urriaren 1. astean, LHko 5. mailan, IKTen arriskuei eta zibersegurtasunari buruzko formazio saioak hasi dira Igor gaminde garrido adituarekin.
GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
Beheko irudietan formazio saioko argazkiak:



4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
2023ko irailaren 15etik 17ra, VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka ospatu zen, Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatuta. Bertan, DBHko 2. mailako ikasle talde batek parte hartu du, joan den ikasturtean Teknologia arloan, Amaia Pérez irakaslearen gidaritzapean sortutako proiektuak estatu mailako lehiaketan parte hartzeko aukera irabazi baitzuen 2023ko ekainean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan.
DBHko 3. mailako Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sánchez eta Ander Barcina Lópezek Butroetxe proiektuatekin parte hartu dute Cambren ospatu den estatu mailako lehiaketa honetan, beste 80 proiekturekin batera, eta epaimahaiaren errekonozimendua jaso dute Bigarren Hezkuntza mailako Ohorezko aipamena lortuz.
Zorionak ikasleei eta irakasleari egindako lanagatik eta lortutako emaitzagatik!
GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
-
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
-
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako
Beheko irudietan Cambren ospatutako azokaren eta Butroetxe proiektuaren irudi batzuk:




