top of page
IMG_4391.jpg

Neurri urgenteak hartzea klima- aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

Ikastolan klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzea, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.

13.4 EKIMENA: Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Astekliman parte hartzea.

2022ko urriaren 28an, Ikastolako 2030 Agendako arduradunak Busturiako BBK Klima Abentura parkean ospatutako Asteklima 2022 jardunaldietan parte hartu zuen.

Djian Sadadouk, Klima Hezkuntzako Bulegoko komunikatzaileak, Klima-Hezkuntza, Ezagutza eta Ekintza hitzaldia eman zuen. Ondoren, klima babesteko ekimen desberdinak ezagutarazi zituzten hainbat sektoretako eragilek, besteak beste; Jokin Lapazak, Ingurugelako Arduradunak, Samuel Fernández-Diekertek, Factoría 4.7tik, Urdaibai Bird Centerreko Jon Garatxenak edo Urdaibai Ingurumen Hezkuntza Proiektuko Javier Landetak.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 13.3 Hezkuntza, sentsibilizazioa eta Ikastola osatzen dugunon ahalmena hobetzea, klima‐aldaketa murrizteko, horretara egokitzeko, bere eraginak arintzeko eta garaiz ohartarazteko.

Argazki-galerian jardunaldietako irudiak:

bottom of page