
Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea garapen jasangarriari begira.
Ikastolan itsasoko ekosistemen babesa eta itsasoko ekosistemen ezagutza zientifikoak ikasketa-planetan txertatzea.
14.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHari buruzko ikurrak sortzea.
DBHko 3. mailako Plastika arloan, Garapen Jasangarrirako 14. Helburuari, URETAKO BIZITZAri buruzko ikurrak sortzearen proiektuan lanean ari dira ikasleak. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen klikatuz.
Ikurrak sortzeko elementu desberdinak elkartzeko, espazio positibo-negatiboa edo figura-hondoa bezalako ezaugarriak lantzeko eta ikurrak sortzeko ideia originalak eta desberdinak lortze aldera, ikasleek Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntzaren Ideia Sortzaileak Trebetasunez Asmatzen trebetasuna landu dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian ikasl batzuen zirriboroak eta POI jarduerako argazkiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.1 Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kalitatezkoa bermatzea, ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak izateko.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
4.3 EKIMENA: Etapa guztietan, kalitatezko ikaskuntza bermatzeko, Pentsamenduan Oinarritutako Ikaskuntza kurrikulumean txertazea.
2024-2025 ikasturtea
14.2 EKIMENA: LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.
2025eko urtarrilaren 23an eta 24an, LHko 3. mailako ikasleak Bilboko Itsasmuseumean izan dira. Ikasleek museoan zehar ibilbidea egin dute erakusketa-gune desberdinak bisitatuz eta azalpenak jasoz. Museoko tailerrean, ikasleek zura, makiltxoak eta paperak erabiliz, belauntziak eraiki dituzte.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian irtenaldiko irudiak:




14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2025eko urtarrilaren 9an, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute DBHko eraikineko auditoriumean. HHko 5 urteko ikasleek eta irakasleek antzezlana aurretiaz prestatu dute, ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa eginez eta antzezlaneko abestiak ikasiz.
Ikasturte honetan, HHko 5 urteko ikasleek ez dute Azterkosta marrazki lehiaketan parte hartu Itsasminez antzezlana 2025eko urtarrilean ikusi dutelako eta lehiaketaren epea 2024ko abenduan bukatu zelako.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian antzezlanaren irudiak:




Ekimen honen bitartez, Garapen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
DBHko 3. mailako ikasle batzuk Eusko Jaurlaritzaren eta Berritzeguneko EA 2030tik bultzatzen den Azterkosta planan antolatzen den marrazki lehiaketan parte hartu dute Plastika arloan burututako 14. eta 15. GJHei buruzko ikurrak sortzearen proiektuan egindako irudiekin. Proiektu honetan 14.3 ekimena lantzen dugu: DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHari buruzko ikurrak sortzea.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, lehiaketan parte hartu duten irudiak. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:





Haizea Ruiz
Jon Hernández
Alazne Orive
Laida Knörr
Unax Campo
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, eta 17.a, ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO, ere lantzen ditugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
17.17 Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz.
17.12 EKIMENA: Ikastolan 2030 Agenda lantzeko, Berritzegunearekin lankidetzan parte hartzea.
17.18 EKIMENA: Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan parte hartzea.
14.4 EKIMENA: DBHko 2. mailako Balio Etikoak arloan ozeanoen egoera eta kutsadura aztertzea eta lantzea.
DBHko 2. mailako Balio Etikoak ikasarloan, ikasleek ozeanoen egoera aztertu ondoren, eta gaur egun itsasoak pairatzen dituen kalteak ekiditeko, proposamenak egin dituzte kartelak sortuz.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, ikasleek sortutako bi kartel. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:


Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
2023-2024 ikasturtea
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
HHko 5 urteko Ane Bosh Ereño ikasleak akzesit saria jaso zuen Azterkostako marrazki lehiaketan. Sari banaketa Donostiako Aquariumean izan zen. Anek, familiarekin batera, aquariumerako doako bisitaldia irabazi zuen.
Zorionak Ane lortutako sariagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, sari banaketaren irudiak:


14.2 EKIMENA: LHko 3. mailako ikasleen irtenaldia Bilboko Itsasmuseumera.
Ikasturtero bezala, LHko 3. mailako ikasleak Bilboko Itsasmuseumean izan dira. Museoan egin duten ibilbidea piraten bizimoduaren inguruko izan da, altxorraren bila jolasa egin dute pista batzuei jarraituz. Zura, makiltxoak eta paperak erabiliz, ikasleek belauntziak eraiki dituzte.
Bisitaldian, itsasoetan dagoen plastikoak eragiten duen kutsadurari buruz ere hausnartu dute, hori ekiditeko berrerabilpena eta berziklatzea bezalako gaiak landuz. Bukatzeko, Euskal Herriko bale arrantzaleei buruz ere zerbait ikusi dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian irtenaldiko irudiak:




14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi ondoren, marrazki lehiaketan parte hartu zuten, eta gure ikaslea den Ane Bosh Ereñok akzesit saria lortu du.
Zorionak ikasle guztiei egindako lan onagatik eta Aneri lortutako sariagatik!
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, marrazki lehiaketan aurkeztutako lan batzuk, horien artean Anerena. Irudiak neurri handian ikusteko, gainean klikatu:

Jon Zarraonaindia Landa

Ane Bosh Ereño

Pako De Larracoechea Sarasola

Inés Bilbao Torres

Joanes Vegas Villena

Uma Diego Aranzadi
Ekimen honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, ere lantzen dugu:

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:
4.2 Haur Hezkuntzan kalitatezko zerbitzuak ziurtatzea, Lehen Hezkuntzarako prest egon daitezen.
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea: HHko ikasleentzat Itsasminez antzezlana ikustea, marrazki lehiaketan parte hartzea eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2023ko urriaren 25ean, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute DBHko eraikineko auditoriumean. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Beheko argazki-galerian antzezlanaren irudiak:




2022-2023 ikasturtea
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea. HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2022ko urriaren 27an, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.




Antzezlana ikusi ondoren, ikasleek gaiari buruzko marrazkiak egin zituzten, eta hauekin, erakusketa bat antolatu genuen HHn. Beheko argazki-galerian dauden irudiak Azterkosta marrazki lehiaketarako aukeratuak izan dira.








Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleek, Itsasminez proiektua burutu dutela aprobetxatuz, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu DBHko 3. mailako Plastika arloko 14. eta 15. GJHen ikurrak diseinatzea proiektuan egindako lanarekin, eta HHko 4 eta 5 urteko ikasleei eta euren irakasleei, egindako lana eta jarraitutako prozesua erakutsi eta azaldu dizkiegu bisitaldi gidatuak eta jarduera praktikoak antolatuz. Beheko bideoan hauen azalpena:
Hko 4 eta 5 urteko ikasleek, DBHn burututako jardunaldietan egindako irudiekin, erakusketa bat antolatu da HHko Plastika arloko gunean. Zorionak artistak!

14.2 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloan 14. GJHrako IKURRAK sortzea.
DBHko 3. mailako Plastika arloan lantzen ari garen 1. proiektua 14. eta 15. GJHen IKURRAK SORTZEA da. Proiektuari buruzko informazio guztia plastikagela.com webgunean ezagutzeko hemen klikatu. Hiru taldetan, URETAKO BIZITZArako ikurrak sortzen ari gara, eta beste bitan, LEHORREKO BIZITZArako ikurrak. Irudiak sortzeko, 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburu eta Helmugetan azaldutakoan oinarritu gara.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.
Behean, ikurrak sortzeko egindako zirriborro batzuk ditugu. Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu:








Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

GARATZEN DUGUN HELMUGA:
4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.
4.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.
2021-2022 ikasturtea
14.1 EKIMENA: Azterkosta ekimenean parte hartzea. HHko ikasleentzat Itsasminez antzerkia izanez, marrazki lehiaketan parte hartuz eta Azterkosta panelekin Ikastolan erakusketa eginez.
2021eko urriaren 26an, HHko 5 urteko ikasleek Azterkosta ekimeneko Itsasminez antzerkia ikusi dute. Antzezlanaren ondoren, eta ikusitakoan oinarrituta, antzezleak eta ikasleek ozeanoetako bizitza eta honen zaintzari buruzko hausnarketa egin dute.
GARATZEN DUGUN HELMUGA: 14.2 Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera.



Beheko irudietan, Azterkosta marrazki lehiaketara bidali ditugun HHko 5 urteko ikasleen marrazkiak ditugu. Zorte on! Irudiak neurri handian ikusteko gainean klikatu.

Egilea: Jon Begoña

Egilea: Ariane Cobanera

Egilea: Xabier Enjamio

Egilea: Ane Zamalloa

Egilea: Ane Alonso