top of page
IMG_4393.jpg

Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabil dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Ikastolako lehorreko bizitza eta biodibertsitatea babestea, modu jasangarrian kudeatzea eta erabil dadila sustatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

HH4 EHko basoak

 

HHko 4 urteko ikasleek EUSKAL HERRIKO BASOAK proiektua landu dute. Proiektuan, ikasleek gure basoetako fauna eta florari buruzko ezagutzak landu dituzte, basoen zaintza arduratsua lantzeaz gain. Proiektua era honetan burutu dutela azaldu digute HHko 4 urteko irakasleek:

 

  1. Basajaun epidemia basoan ipuina gelan irakurri eta kutsaduraren inguruan hausnarketa egin dugu. Ondoren, Basajaunen gotorlekua bideoa ikusi eta komentatu dugu.

  2. Basajaunen eskutitza heldu da, eta bertan, Basajaunek basoa oso zikin dagoela esan digu, gure laguntza eskatuz basoa garbi mantentzeko.

  3. Ikastola ondoko basoan zaborra batu eta hausnarketa egin dugu.

  4. Haurren interesak eta landu nahi diren edukiak kontuan hartuta, informazio-taula bat sortu dugu. Horren arabera, umeei euskal basoko elementu desberdinei buruzko informazioa ekartzea eskatu zaie, bakoitzari elementu bat egokituz; zuhaitzak, animaliak, landareak eta fruituak. Ondoren, ume bakoitzak, kideen aurrean, ekarritako informazioa azaldu du, eta azaldutako datuekin, denon artean, informazio-taula osatu dugu.

  5. Talde guztiak elkartu gara, eta zozketa bidez, talde bakoitzari zuhaitz bat, bere fruitua eta animalia bat egokitu zaizkio. Hauek izan dira landutako zuhaitzak: gaztainondoa, izeia, hurritza, haritza eta intxaurrondoa. Landutako animaliak basurdea, kirikiñoa, hontza, azeria eta oreina izan dira. Ikasleek etxetik informazioa ekarri dute, eta ekarritakoarekin, informazio-taulak egin ditugu.

  6. Ikasleek liburuxka bat sortu dute arlo desberdinetako fitxak landuz; Hizkuntzak, Matematika, Plastika... Ikasleek liburuxka osatzen zuten bitartean, talde bakoitzak zuhaitza + fruitua + animalia aztertu ditu. Lehenbizi, bere taldeari egokitu zaizkionak, eta ondoren, beste taldetakoak.

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

15.4 Ikastolan dugun ekosistemaren kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera.

15.5 Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko.

15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Beheko argazki-galerian proiektuan zehar jarraitutako urratsen eta egindako lanen irudiak:

Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA, 9.a, INDUSTRIA, BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA, eta 11.a, HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK ere lantzen ditugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

4.7 EKIMENA: HHko ikasleek Basajaunen eskutitza jasotzen dute gure basoen eta ingurumenaren arazoei buruz ikasleak konzientziatzeko.

IMG_4387.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

9.c Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, Ikastolako partaide guztiei Interneterako sarbidea emateko ahalegina eginez.

 

9.8 EKIMENA: Ikastolako pertsonen lanen erakusketak egiteko IKT eta Internetez baliatzea. 

IMG_4389.jpg

GARATZEN DITUGUN HELMUGAK:

11.3 Ikastolako ingurunea inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere.

11.4 Ikastolako kultura eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak egitea.

 

11.4 EKIMENA: Ikastolako zenbait gunetan, etapa, maila eta arlo desberdinetako ikasleek sortutako lanen erakusketak egitea.

11.6 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasleen artean, etapaka eta mailaka antolatuta, Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea.

 

Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek, Euskal Herriko Basoak proiektua burutu dutela aprobetxatuz, DBHko eraikinean erakusketa bat antolatu dugu DBHko 3. mailako Plastika arloko 14. eta 15. GJHen ikurrak diseinatzea proiektuan egindako lanarekin, eta HHko 4 eta 5 urteko ikasleei eta euren irakasleei, egindako lana eta jarraitutako prozesua erakutsi eta azaldu dizkiegu bisitaldi gidatuak eta jarduera praktikoak antolatuz. Beheko bideoan hauen azalpena:

15.12 EKIMENA: DBHko 1. mailako ikasleen irtenaldia Peñas Negrasera.

DBH1 Peñas Negras

 

2022ko azaroaren 2tik 8ra, DBHko 1. mailako ikasleak Peñas Negrasen egon dira. Ikasleek taldeka egin dituzte irtenaldiak Bizkaiko Meatzaldera, Biologia-Geologiako irakasleak eta euren tutoreak, arduradunak edo beste irakasle batzuk lagunduta.

Bisitaldiaren ekintza nagusia La Arboledako antzinako meatze-ustiapenean zehar gidatutako ibilbide didaktikoa izan da. Programak helburu nagusi hauek ditu:

  • Ikasleen artean errespetu jarrerak garatzea, ingurunearen ezagueraren bidez. 

  • Antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea. 

  • Meatzaritzak paisaian utzitako aztarnak interpretatzea, baita meatzaritzaren ingurumen ondorioak ere. 

  • Inguruaren ezaugarri geologiko nagusiak zein diren jakitea: harriak, burdin mineralak, etab. 

  • Gaur egun aisialdirako balio duen antzinako meatze ustiapenaren landaretza eta fauna ezagutzea.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Argazki-galerian irtenaldiko irudiak ditugu:

15.8 EKIMENA: DBHko 2. mailako ikasleen egonaldia Sukarrietako egoitzan Biodibertsitatearen inguruko gaiak lantzen.

DBH2 Sukarrietan

 

DBHko 2. mailako ikasleak Sukarrietan egon dira. Ikasleek, taldeka, proiektu desberdinak landu dituzte: biodibertsitatea, lurzorua eta planeta. 

 

Biodibertsitatea proiektuan, Urdaibaiko ingurunean agertzen diren hiru ekosistema landu dituzte: erreka, padura eta basoa. Erreka eta basoa bereziki aztertu dituzte, bertako ingurunera irteerak eginez eta hango izaki bizidunak aztertuz. Gizakiok ekosistema horietan dugun eragina aztertu ondoren, konpromiso batzuk hartu dituzte eragin hori murriztu ahal izateko.

 

Lurzorua proiektua bertako ortuan burutu dute, nekazaritza mota desberdinak landuz eta horiek lurzoruan dituzten eraginak aztertuz. Bermeoko azoka ere bisitatu dute ikasleek, eta denda txikietara eta supermerkatuetara hurbildu dira bertako produktuak aztertzeko eta haien arteko desberdintasunak ezagutzeko.

Planeta proiektuan, gizakiok baliabide naturalak nola ustiatzen eta erabiltzen ditugun aztertu dute ikasleek. Horrekin harremanduta, gizakion eragina Naturan ere landu dute; uraren erabilera, energia eta produktuak ekoizteko baliabideen erabilera, hondakinen kudeaketa, eragindako kutsadura eta abar.

 

Proiektuetan landutako gaiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin harremandu dituzte.

Arratsaldeetan, bi ordutako tailerrak izan dituzte: sukaldaritza, koadernaketa, zeramika, zumetza, kosmetika eta argazkigintza.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Beheko argazki-galerian egonaldiko irudiak ditugu:

Proiektuetan landutako edukiekin, Sukarrietan ikusizko mapak osatu zituzten. Orain, DBHko eraikinean ditugu:

P1320184_edited_edited.jpg
P1320185_edited_edited.jpg
Lurzorua.png

Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz..

15.5 EKIMENA: Etapa desberdinetako ikasketa-planetan lehorreko ekosistemen ezagutza txertatzea: HHn, LHn, DBHn eta Batxilergoan.

 

DBHko 3. mailako Plastika arloan lantzen ari garen 1. proiektua 14. eta 15. GJHen IKURRAK SORTZEA da. Proiektuari buruzko informazio guztia plastikagela.com webgunean ezagutzeko hemen klikatu. Hiru taldetan, URETAKO BIZITZArako ikurrak sortzen ari gara, eta beste bitan, LEHORREKO BIZITZArako ikurrak. Irudiak sortzeko, 14. eta 15. Garapen Jasangarrirako Helburu eta Helmugetan azaldutakoan oinarritu gara.

GARATZEN DUGUN HELMUGA: 15.9 Ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta tokiko kontabilitatean.

Beheko argazkietan 3.B taldeko ikasle batzuen zirriborroak:

IMG_8390.JPG
IMG_8389.JPG
IMG_8391.JPG

Proiektu honen bitartez, Garagen Jasangarrirako 4. Helburua, KALITATEZKO HEZKUNTZA ere lantzen dugu:

IMG_4382.jpg

GARATZEN DUGUN HELMUGA:

4.7 Ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako.

 

4.1 EKIMENA: Etapa guztietako ikasketa-planetan eta kurrikulumean GJHak txertatzea, Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren irizpideei jarraituz.

4.3 EKIMENA: DBHko 3. mailako Plastika arloko proiektuak GJHetan oinarritzea.

bottom of page